{"id":1981,"date":"2018-06-30T12:09:42","date_gmt":"2018-06-30T10:09:42","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=1981"},"modified":"2018-07-12T19:19:31","modified_gmt":"2018-07-12T17:19:31","slug":"ur-bihurtuta","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/06\/30\/ur-bihurtuta\/","title":{"rendered":"Ur bihurtuta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK_LUIS-ITXINA_1620335Master.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-1984 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK_LUIS-ITXINA_1620335Master.jpg\" alt=\"\" width=\"567\" height=\"425\" \/><\/a><\/p>\n<p>Urteak neramatzan <span style=\"color: #993300\">Basatxi<\/span> izeneko bide misteriotsutik ibili gabe eta atzo itzuli nintzen. Gorbeian dago, <span style=\"color: #993300\">Baia<\/span> erreka-arroaren [euskaraz <em>Baia<\/em> delako eta ez <em>Baias<\/em>] gainetik doa, irudika dezakegun baso-hegi liluragarrienetatik igarota. Xarma handiko lekua, onirikoa, baina, aldi berean, nahasgarria orientatzeko orduan.<\/p>\n<p>Bertatik ibiltzen ziren behinolako artzain, hargin eta ikazkinek, marka batzuk egiten zituzten zuhaitz azaletan, aizkoraz, eurentzat ere konplikatua zelako han bide egokia zein zen asmatzea. Eragindako zauria sendatu nahian, <span style=\"color: #993300\">alu itxurako orbain<\/span> batzuk sortzen zituzten pago eta haritzek, egun ere ikusgarri daudenak. Ez ziren gutxi izan, irudi horiek direla-eta, nik ezagututako artzainek egindako barreak, lehen orain bezala, <span style=\"color: #993300\">txerri gose guztiek ezkurrekin egiten zutelako amets<\/span>.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK2_IMG_20180630_113433-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-1987 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK2_IMG_20180630_113433-1.jpg\" alt=\"\" width=\"472\" height=\"630\" \/><\/a><\/p>\n<p>Gure egunetara itzulita, <span style=\"color: #993300\">ez dira alu gidari horiek behar. <span style=\"color: #333333\">E<\/span><\/span><span style=\"color: #333333\">ta<\/span> inor gutxik identifikatzen ditu. Hain zuzen ere, egun, sateliteek gidatuta ibil gaitezkeelako, bertatik iragaten den mendizale kopurua inoiz baino handiagoa delako, hots, bidea argien dagoen garaian gaudelako. Baina, halarik ere&#8230; <span style=\"color: #993300\">margo gorriz bete<\/span> da ibilbidea, gehiegikeriaz margotua, inor gal ez dadin aitzakia zilegiarekin. Beldurraz&#8230;<\/p>\n<p>Zalantza barik, itsusi dago basoa haiekin, <span style=\"color: #993300\">gorri bizi hori ez delako berezko<\/span> kolorea aurkintza horietan. Iraingarria dirudi, naturarekiko errespetu gutxikoa. Gainera, sarritan, alu itxurako orban horietan egin izan dira brotxakada mingarriak, <span style=\"color: #993300\">iragan erromantikoa ezabatzeko<\/span> beharra balego bezala&#8230; Eta \u201cbide-bidegabekeria\u201d hori justifikatua dagoela dirudi&#8230; pertsonak ez galtzea delako lehenetsi behar dena. Hor dago gure okerra, naturaren kontra lehiatzean.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK_LUIS-ITXINA_1620333Master.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-1983 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK_LUIS-ITXINA_1620333Master.jpg\" alt=\"\" width=\"567\" height=\"425\" \/><\/a><\/p>\n<p>Bizi izandako eskarmentuan oinarrituta, inoiz horrelako baso batean galduko bagina ez ginateke izutu beharko: kezkatu bai, baina ez beldurtu eta are gutxiago desesperatu. Eta basoa arerio gisa ikusi beharrean gure aliatutzat hartu beharko genuke.<\/p>\n<p>Lehenik, preso gaituen gure gizaki-pentsamenduari uko egin behar genioke une batzuez, horrek bere mugak dituelako eta, bistan denez, haren aplikazioaz galdu egin garelako: motz geratu zaigu, ez da gauza gu estualdi larri horretatik ateratzeko, bere <em>sentsoreak<\/em> \u2013ikusmena, entzumena, orientazioa&#8230;\u2013 baliogabetzen direlako lainoetan murgildutako basoetan. Estrategia berria behar dugu&#8230;<\/p>\n<p>Gizakion pentsatzeko modua utzi eta horrelako ingurunetan aske eta eroso dabilen <span style=\"color: #993300\">urarena<\/span> hartuko dugu, <span style=\"color: #993300\">ura, gu bezala, lurrari lotua bizitzera kondenatuta<\/span> dagoelako. Ideala da estualdiei aurre egiteko. Horregatik uraren portaerara egokitu behar gara salbazioa lortzeko, konfiantza osoz gainera, mundu osoan ez delako betiko \u201cdesbideratuta edo galduta dagoen\u201d urik ezagutzen: baduzu imitatzeko eredua, beraz: <span style=\"color: #993300\">lasai egon gaitezke<\/span>.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK2_P6300958-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-1988 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK2_P6300958-1-580x434.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"434\" srcset=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK2_P6300958-1-580x434.jpg 580w, http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/07\/ARK2_P6300958-1.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Nahikoa da urak egingo lukeen moduan, aldapan behera joatea eta berak erabiliko lituzkeen zirrikitu guztiak baliatzea: jauziak, bihurguneak, zintzurrak&#8230; <span style=\"color: #993300\">urak ez duelako ingurune horietan gaindituko ez duen oztoporik<\/span>. Eta logika horri jarraitu uneoro&#8230; Apurka-apurka bestelako ur-hariak aurkituko ditugu, gurearekin bat egiten dutenak eta, horrez gero, bidelagun fidelenak izango zaizkigu: ez gara bakarrik sentituko, beraz, <span style=\"color: #993300\">bakardadetik lagun-mordora<\/span> pasako garelako urratsak egin ahala. Eta behera eta behera beti, konturatu orduko <span style=\"color: #993300\">ur-konpartsa oso bat<\/span> izango dugu ondoan, gurekin batera ibiltzeko gogoz, gizaki-etxe batzuk aurkitu arte. Eta beherago, auzunea. Eta gero, herri nagusia. Eta harago hiria. Eta gero&#8230; guk nahi duguna aurkitu arte. Erreka guztiek bat egiten dutelako gizakion guneekin. Edo, hobeto esanda, <span style=\"color: #993300\">gizakiok beti egiten dugulako bat ur-guneekin<\/span>. Bat garelako eta urari zor diogulako gure izaera, gure zibilizazioa.<\/p>\n<p>Eta gorago beldurtzeko moduko larrialdia zirudiena, <span style=\"color: #993300\">esplorazio goxo gogoangarri<\/span> bihurtuko zaigu behean, zoriontsu egiten gaituen albumean beste kromo ahaztezin bat gehituko diguna. <span style=\"color: #993300\">Basoak eta oro har natura ez direlako gure etsaiak<\/span>, horregatik ez ditugu margo gorriez iraindu behar: besoak irekita daude, zain, gu besarkatzeko irrikaz. Gako bakarra gizakion pentsamoldeari uko egin eta <span style=\"color: #993300\">ur bihurtzea da<\/span>&#8230;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-1758 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook-580x389.jpg 580w, http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urteak neramatzan Basatxi izeneko bide misteriotsutik ibili gabe eta atzo itzuli nintzen. Gorbeian dago, Baia erreka-arroaren [euskaraz Baia delako eta ez Baias] gainetik doa, irudika dezakegun baso-hegi liluragarrienetatik igarota. Xarma handiko lekua, onirikoa, baina, aldi berean, nahasgarria orientatzeko orduan. Bertatik ibiltzen ziren behinolako artzain, hargin eta ikazkinek, marka batzuk egiten zituzten zuhaitz azaletan, aizkoraz, eurentzat &hellip; <a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/06\/30\/ur-bihurtuta\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Ur bihurtuta<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[104807,94724,104808],"class_list":["post-1981","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-basatxi","tag-basoa","tag-ura"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1981","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1981"}],"version-history":[{"count":5,"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1981\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1993,"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1981\/revisions\/1993"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1981"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1981"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1981"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}