Euskal alderdi batzuen “postureoa”

Atzo PPren Tokiko Administrazioaren Erreformarako osoko zuzenketak baztertu egin ziren Espainiako Kongresuan, eta oso bitxia izan da komunikabide batzuek albistea zelan tratatu duten. Batzuentzat, azpimarragarriena zen EAJk ez zuela PP bakarrik utzi, eta lagundu egin ziola osoko zuzenketa horiek baztertzen; baina ez zuten hain nabarmen esaten EAJk ez zuela osoko zuzenketen alde bozkatu bere bi zuzenketa onartu zituelako Espainiako Gobernuak.

Onartutako zuzenketa horiei esker, Erreformak ez du foraltasuna hankatartetik pasatuko, Euskadiko Toki Administrazioan ziurgabetasun epe luzetxo bat suposa zezakeena (helegiteak, epaileak…). Foru Aldundiek jarraituko dute euskal udalen interlokutore bakar eta baliodunak izaten. Hori da albistea, Euskadiko Toki Administrazioa eta gure berezitasunak libre geratu direla Rajoyren erreformatik.

Batzuek esango dute Gobernuak hori errespetatu beharra zeukala, bai ala bai, gaur egun indarrean dagoen legearen arabera. A, bai? Eta ez al zituen errespetatu behar prentsa askatasuna, edo adierazpen askatasuna, edo Estatutua guztiz betetzea Lege Organikoa den neurrian? Ez da hala gertatu ba. Eta dena den, seguru asko, azkenean foraltasuna errespetatzea baino beste erremediorik izan ez balute Rajoytarrek, nola helduko ziren ondorio horretara? Arrazonatzen ala eurek jarritako epaileen aginduz?

Batzuek euren buruari txalo egingo diote honelakoengatik:

IzengabeaBeste batzuek, ordea, nahiago dute gezurra antzerkia baino:

IzengabeaBaina argi dago, azken baten, nor eseri den negoziatzera, nork lortu duen akordioa, eta benetan, noren lana izan den eraginkorrena Euskal Toki Administraziorako eta gure foraltasuna, gure berezitasunak, defendatzeko.

Badira plantak egiten ari direnak, “postureoan”, baina bitartean, lanean dauzkagu EAJko ordezkariak, eta ez dago hori ukatzeko modurik.

Izengabea

 

2 thoughts on “Euskal alderdi batzuen “postureoa””

  1. y ese gran acuerdo del PNV salva-patria con el PP?? a cambio de qué?? porque el PP no regala nada…

    1. Lehenik eta behin, blog hau euskaraz denez, iruzkinak ere euskaraz izatea espero dut.

      Bigarrenik, ikusten da zelan, behin Errekondok argumentarioa botata, denak doazen atzetik, ordura arte, Ezker Abertzaleko inork ez baitzekien zer esan. Eta hala ere, argudioa oso eskasa da, kea baino ez da-eta.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *