{"id":2249,"date":"2018-11-01T11:16:00","date_gmt":"2018-11-01T10:16:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=2249"},"modified":"2018-11-01T12:09:53","modified_gmt":"2018-11-01T11:09:53","slug":"zizak-eta-sorginkeriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/11\/01\/zizak-eta-sorginkeriak\/","title":{"rendered":"Zizak eta sorginkeriak"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"color: #993300\">Ez dakit gaur gauean sorgin-akelarreren bat egon ote den gure etxe ondoko lorategian<\/span>. Edo, egunari erreparatuta \u2013Domu Saindu eguna\u2013, arima herratu eta sumindu batzuen batzarra. Baina zerbait berezi jazo da: ziza batzuk ageri dira bat-batean eta ustekabean, biribil moduko batean jarriak.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2250\" aria-describedby=\"caption-attachment-2250\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK2_P1000300.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2250 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK2_P1000300-580x434.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK2_P1000300-580x434.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK2_P1000300.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2250\" class=\"wp-caption-text\">Etxe ondoko lorategian agertu zaigun zizez osaturiko sorgin-biribila<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gure antzinako sinesmenen arabera \u2013baita ni jaio nintzen Laudio herrian ere\u2013, horrelakoetan uste izaten zen <span style=\"color: #993300\">sorginen bilera<\/span>ren bat egona zela aurreko gauean. Edo <span style=\"color: #993300\">arimena<\/span>&#8230; Zizek eta onddoek beti izan dutelako misterio kutsua gure tradizioan. Zergatik? <span style=\"color: #993300\">Basoa hiltzearekin batera<\/span> \u2013udagoienean\u2013 ugaltzen direlako, basoko hilotzetan dutelako bizi-substratua, gizakiak hiltzeko ahalmena dutelako, berezko haluzinogenoen bitartez beste mundua bisitatu zitekeelako edo, beste barik eta nire gaurko kasuan bezala, erein gabe eta bat-batean agertzen direlako. Gauetik egunera&#8230; <span style=\"color: #993300\">Magia hutsa, lilura&#8230; sorginkeria<\/span>.<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\"><strong>ZIZAK ETA HERIOTZA<\/strong><\/span><br \/>\nZizek zituzten heriotzaren zantzu horiek berehala bihurtu zituen <span style=\"color: #993300\">naturaz gaindiko izaki<\/span>, era guztietako ahalmen bereziekin apaindua.<br \/>\nHorregatik egiptiar kultura zaharrean, <span style=\"color: #993300\">jaungoikoentzako janari<\/span>tzat hartzen zen. Edo Grezia eta Erroma klasikoan, soldaduei ematen zitzaizkien <span style=\"color: #993300\">borroketan hil ez zitezen<\/span>, arestian aipatu bezala, hilezkortasuna zelako zizen ezaugarria, beraiek zirelako herioa eta biziaren arteko zubia. Arrazoi hagatik, hutsik gabeko <span style=\"color: #993300\">afrodisiako<\/span>tzat jo zuten, betiko gaztetasunaren eramaileak zirelako.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2255\" aria-describedby=\"caption-attachment-2255\" style=\"width: 420px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/16f51a1692604e309c90132d395d7378.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2255 size-full\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/16f51a1692604e309c90132d395d7378.jpg\" alt=\"\" width=\"420\" height=\"560\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2255\" class=\"wp-caption-text\"><em>Phallus impudicus<\/em> izeneko ziza. Grezia eta Erroma klasikoan afrodiziakotzat zituzten zizak<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong><span style=\"color: #0000ff\">ZIZAK ETA DEABRUKERIAK<\/span><\/strong><br \/>\nAurrekari horiekin, Kristautasunak ez zituen zizak begirunez ikusten. Eta berehala egotzi zien deabrukeriekiko harremana. Horrela, Erdi Aro osoan, ziza eta onddoei buruzko era guztietako azalpen bitxi eta harrigarri zabaldu ziren. Ez da arraroa, bada, gure <span style=\"color: #993300\">ume garaiko ipuinetan<\/span> naturaz gaindiko izakiak \u2013sorginak, ipotxak&#8230;\u2013 zizez beteriko ingurunetan bizitzea: Erdi aroko uste haietatik datorkigun ondorea da.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2251\" aria-describedby=\"caption-attachment-2251\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK_P1000306.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2251 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK_P1000306-580x456.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"456\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK_P1000306-580x456.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK_P1000306.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2251\" class=\"wp-caption-text\">Etxe ondoko biribileko zizak<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Nolanahiko azalpenak zeuden, zein baino zein harrigarriagoa. Batzuek zioten Deabruak sortutako izakiak zirela. Eta bere existentzia maltzur herratuan, <span style=\"color: #993300\">atsedena hartzeko esertzen zen tokietan<\/span> hazten zirela zizak. Baina Txerren ikusezina zenez, gizakion artean inork ez zuen ikusten. Hala ere, zenbaitetan apo itxura hartzen zuen eta jauzi-jauzika zebilen basoan barrena. Eta <span style=\"color: #993300\">lurra ukitu<\/span> bakoitzean, bere igarotzearen lekuko, hazten zen ziza bat. Bestalde, jainko haserretuek lurrera botatako oinaztarriek eragiten zituztela uste izaten zen: tximistak jotzen zuen lekuan bertantxe azaltzen ziren.<\/p>\n<p>Erlijio gehiegikeria haietan girotua, garaiko teologo batek (san Alberto Magno, XIII. mendean) argudiatu zuen zizak eta onddoak <span style=\"color: #993300\">Lurraren arnasketa<\/span> zirela, beherago zegoen infernuaren hatsa hain zuzen ere.<\/p>\n<p><strong><span style=\"color: #0000ff\">ZIZAK EUSKAL KULTURAN<\/span><\/strong><br \/>\nAurretik aipatutako sinesmen orokor horiek alde batera utzita, badira bestelakoak, han-hemenka egindako ikerketa etnografikoetan azaldu direnak eta, guretzat bitxiak direnak Euskal Herrikoak direlako.<\/p>\n<p>Haietako batek esaten digu nola, eskuarki, zizak eta onddoak biltzea gizonon ardura izan den&#8230; Nafarroa Behereko hainbat herritan izan ezik. Han <span style=\"color: #993300\">emakumeek eta umeek<\/span> batzen zituzten eta gizonek eginez gero, igande arratsaldean izan behar zen, behin meza entzunda. Seguruenik, zizak izaki madarikatutzat hartzen zirelako.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2252\" aria-describedby=\"caption-attachment-2252\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK2_P1000307.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2252 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK2_P1000307-580x434.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK2_P1000307-580x434.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/ARK2_P1000307.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2252\" class=\"wp-caption-text\">Gaur goizeko etxe ondoko ziza-borobila. Gaztelaniaz ere <em>corro de brujas<\/em> edo <em>corro de hadas<\/em> esaten zaie<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Luzaide (Nafarroa) aldean, halaber, oso sinesmen polita dago: \u201cbeste aldeko landareak\u201d zirenez, <span style=\"color: #993300\">behin gizaki batek ikusita<\/span>, lilura galtzen zuten eta harrituta moduan geratzen ziren. Horregatik hobe zen lehenbailehen jasotzea, ikusiak izan eta gero, ez zirelako gehiago hazten.<\/p>\n<p>Bestalde, <em>Facebook-eko<\/em> lagun batek kontatu zigun lehengo egunean bere aititari (Ibarra, Gipuzkoa) entzuna ziola <span style=\"color: #993300\">basoan ez zirela ziza guztiak jaso behar<\/span>, bestela bertako zuhaitzak gaixotu egiten zirelako ezinbestean. Galeraren bihozminak jota seguru&#8230;<\/p>\n<figure id=\"attachment_2254\" aria-describedby=\"caption-attachment-2254\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Setas-corros-bruja-04.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2254 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Setas-corros-bruja-04-580x257.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"257\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Setas-corros-bruja-04-580x257.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Setas-corros-bruja-04-768x340.jpg 768w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Setas-corros-bruja-04-940x416.jpg 940w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Setas-corros-bruja-04.jpg 1000w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2254\" class=\"wp-caption-text\">Zira-biribilak eta sorginkeriak. Irudiak: <a href=\"http:\/\/www.otrodiaperfecto.com\"><em>otrodiaperfecto.com<\/em><\/a> webgunea<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta <span style=\"color: #993300\">oso gustatu zitzaidan ohitura hau<\/span>, beste behin gogora dakarkigulako basoekiko eta, oro har, naturarekiko euskaldunok izan dugun <span style=\"color: #993300\">maitasunezko eta hartu-emanezko tratua<\/span>. Noiz eta nork madarikatu gintuen hain aberasgarri eta atsegingarriak ziren gure existentziaren kontzepzio eta balore haiek galtzen uzteko&#8230;<\/p>\n<p><span style=\"color: #993300\">Ez nau harritzen<\/span> sorginak edo, batek daki, arima herratuak ere haserre agertzea gure etxe ondoko lorategiko ziza-biribilean&#8230;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-2147 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dakit gaur gauean sorgin-akelarreren bat egon ote den gure etxe ondoko lorategian. Edo, egunari erreparatuta \u2013Domu Saindu eguna\u2013, arima herratu eta sumindu batzuen batzarra. Baina zerbait berezi jazo da: ziza batzuk ageri dira bat-batean eta ustekabean, biribil moduko batean jarriak. &nbsp; Gure antzinako sinesmenen arabera \u2013baita ni jaio nintzen Laudio herrian ere\u2013, horrelakoetan uste &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/11\/01\/zizak-eta-sorginkeriak\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Zizak eta sorginkeriak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[141817,94724,141818,44301,30890,141815,104700,94751,59856,141814],"class_list":["post-2249","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-akelarreak","tag-basoa","tag-corros-de-brujas","tag-euskal","tag-ohiturak","tag-onddoak","tag-sorginak","tag-tradizioak","tag-usteak","tag-zizak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2249","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2249"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2249\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2259,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2249\/revisions\/2259"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2249"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2249"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2249"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}