{"id":2332,"date":"2018-11-26T16:40:54","date_gmt":"2018-11-26T15:40:54","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=2332"},"modified":"2018-11-27T12:16:34","modified_gmt":"2018-11-27T11:16:34","slug":"kanpaia-min-dagoenean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/11\/26\/kanpaia-min-dagoenean\/","title":{"rendered":"Kanpaia min dagoenean"},"content":{"rendered":"<p>Bizien eta hildakoen arteko mugaketa zorrotza <span style=\"color: #993300\">kontzepzio modernoa<\/span> da gure artean, duela gutxira arte, <span style=\"color: #993300\">ez zirelako mundu bi horiek zerbait estankoa<\/span>, erabat irekiak eta elkarrekiko iragazkorrak baizik.<\/p>\n<p>Gai horretaz jardun behar nuen joan den zapatuan, <span style=\"color: #993300\">Orozkoko Olarte<\/span> auzuneko eliza zoragarriaren elizpean, halaxe egitea enkargatu zidatelako betako museoan. <span style=\"color: #993300\">Gau ilunean eta argizari baten laguntza bakarraz<\/span>&#8230; Baina ez zen asmoa erabat bete, ilargia ere harro azaldu zitzaigulako bertan geunden guztioi, inoiz baino distiratsuago, akaso zakar zebilen hego haizeari protagonismoa kendu nahian. Baina argizariko argiak, duin bete zuen bere eginbeharra, uneoro <span style=\"color: #993300\">sugarra kulunka<\/span> ibili bazen ere. Ezin zitekeen giro aproposagorik asma, <span style=\"color: #993300\">heriotzari buruz eta euskaldunok haren inguruan eraiki genuen unibertso sinbolikoari buruz aritzeko<\/span>.<\/p>\n<p>Han botatako kontu guztien artetik, bat bereziki dut gogoko, gure etxean gertutik bizi izan dugulako: herioak bizidunak bere mundu ilunera <span style=\"color: #993300\">eraman aurretik, helarazten dizkigun zantzuak<\/span>, helduko denaren abisu modukoak.<\/p>\n<p>Horretarako, soberan nekiena beste behin entzutera hurbildu nintzen gurasoen etxera, denborak iraganik eta etorkizunik gabekoa dirudien sutondo hartara. Barikua zen, diru-gose ustelak \u00ab<em>ostiral beltza<\/em>\u00bb izendatutakoa. Eta hantxe zeuden gurasoak, elkarri begira, tarteka sua hauspotzen, denbora eta bizia bera igarotzen uzten. Haritik tiraka, gogoz hasi ziren bilatzen nuena kontatzen.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2335\" aria-describedby=\"caption-attachment-2335\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/BIS_dog-183288_1920.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2335 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/BIS_dog-183288_1920-580x399.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"399\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/BIS_dog-183288_1920-580x399.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/BIS_dog-183288_1920.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2335\" class=\"wp-caption-text\">Txakurraren gaueko ulua, heriotzaren iragarlea da<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\">TXAKURREN ULUA<\/span>. Txakurren bat uluka ari bazen gauean, berehala hilko zen auzuneko pertsona bat. Amak berretsi zidan esanez <span style=\"color: #993300\">seinale hori hutsezinezkoa zela<\/span>: hala jazoko zen, nahitaez. Antza, txakurrek usaimena sano garatua dute eta <span style=\"color: #993300\">herioaren presentzia usnatzeko gauza dira<\/span>. Badakigu, bestetik, herioa gauez dabilela, iluna delako bere mundua. <span style=\"color: #993300\">Etxe-abereak ere artega zeuden<\/span> ukuiluan, berehalako ezbeharraren seinale ziren une berezi horietan.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2345\" aria-describedby=\"caption-attachment-2345\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/TRIS_Txepetxa-Herioarekin.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2345 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/TRIS_Txepetxa-Herioarekin-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/TRIS_Txepetxa-Herioarekin-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/TRIS_Txepetxa-Herioarekin.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2345\" class=\"wp-caption-text\">Txepetxa, etxe inguruetan dabilen zoritxarreko txoria da, herioa erakartzen duelako<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\">TXEPETXA<\/span>. <span style=\"color: #993300\">Zoritxarrekoa zen ere txepetxa txoria<\/span> \u2014gure inguruan <em>epetxa<\/em> deitua: <em>choch\u00edn<\/em> gaztelaniaz eta <em>troglodytes troglodytes<\/em> izendapen zientifikoan\u2014 eta, ikusiz gero, ahalik eta azkarren <span style=\"color: #993300\">tragatu behar zen<\/span>. Edota bere habia suntsitu. Ha etxe inguruan ibilita, norbait hilko baitzen.<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\">HONTZ ZURIA<\/span>. Eta zer esan hontz zuriaz, bere <span style=\"color: #993300\">aiene beldurgarriak<\/span> entzuten zirenean etxeko leihoan&#8230; gizakion <span style=\"color: #993300\">argiak dituztelako gogoko<\/span> eta bentanetara hurbiltzen direlako ahal duten guztietan, beste aldekoak diruditen garrasiak botatzera.<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\">OILARRA<\/span>. Bestalde, ezagun dute ez zela auzokoontzat zantzu lasaigarria <span style=\"color: #993300\">oilarrak \u00abordu txarrean\u00bb kukurruka entzutea<\/span>, hau da, ilundu berritan edo, behintzat, ez espero zitekeen egunsentian.<\/p>\n<p>Badirudi <span style=\"color: #993300\">nire gurasoek dakizkiten heriotzaren zantzuen zerrenda animalietara mugatzen dela<\/span>. Eta seguru asko aurretik izan ziren beste batzuk ahaztuak dituzte betiko. Horien artetik aipatzekoak dira hitzaldia eman nuen Orozkoko Olarte auzunean <span style=\"color: #993300\">Jose Miguel Barandiaran<\/span>ek berak jaso zituena 1923. urtean, garai hartarako oso zaharra zen <span style=\"color: #993300\">Pedro M\u00aa Sautua<\/span> auzokoaren ahotik.<\/p>\n<p>Aurretik aipatu ditudan nire etxeko sinesmenez gain, hauek jaso zituen Ataungo apaizak, elizako kanpai-hotsei lotuak.<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\">KANPAI-HOTSA MEZAN<\/span><strong>. <\/strong>Haietako bat da mezako kontsagrazioaren unean kanpaiek jotzen baldin badute: \u00ab&#8230;<em>es se\u00f1al de muerte pr\u00f3xima si el alzar de la hostia o del c\u00e1liz coincide con el toque de la hora del reloj de la misma iglesia<\/em>\u00ab.<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\">KANPAI MINA<\/span><strong>. <\/strong>Bestalde, eta niri gehien gustatzen zaidana, herioaren bisitaren zantzua zen kanpai-hotsa normala baino gehiago luzatzen zenean, oihartzun moduko batez. Horri, <span style=\"color: #993300\"><strong>kanpaia min egotea<\/strong><\/span> esaten zaio bertan. Min, triste, goibel, etsituta, penaturik&#8230; omen du soinua, antzematen delako bere seme-alabetako bat iluntasuna nagusi den bizilekura bidali behar izanagatik.<\/p>\n<p>\u00ab<em>Cuando, despu\u00e9s del toque de las campanas, se oye resonancia prolongada (kanpaia min dagonian=cuando la campana est\u00e1 dolorida), es se\u00f1al de que alguno de la vecindad morir\u00e1 pronto<\/em>\u00bb. Kanpaia min dagoenean&#8230; zein esapide eder, zein humanoa, zein goxo&#8230; Sano ederra, beste barik.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2333\" aria-describedby=\"caption-attachment-2333\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Ibarra-kanpaiarekin.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2333 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Ibarra-kanpaiarekin-580x357.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"357\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Ibarra-kanpaiarekin-580x357.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/11\/Ibarra-kanpaiarekin.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2333\" class=\"wp-caption-text\">Olarte (Orozko) auzuneko eliza. Bertan jaso zuen ohitura hau J. M. Barandiaranek 1923. urtean. Atzean, Itzina (Gorbeia), Mari jainkosaren bizilekua. Argazkia: Indalezio Ojanguren, 1952<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong><span style=\"color: #993300\">Gaur astelehena da<\/span><\/strong>. Eta lehengo zapatuko hego-haizea, euri eta hotz bihurtu zaigu gaur. Beti delako horrela. Hego haizeak, ezinbestez dakarrelako euria atzetik. Bata bestearen hutsezinezko antzua delako. Gorago aipatutako heriotzari buruzko gure uste tradizional horiek bezalaxe&#8230;<\/p>\n<p>Letra hauek argitaratu eta gurasoenera joango naiz berriz, <span style=\"color: #993300\">argia lehenbiziz ikusi nuen etxera<\/span>. Eta esango diet zein esker onekoak diren kontatzen dizkidaten bizipen horiek guztiak. Eta <span style=\"color: #993300\">zenbat maite eta behar ditudan<\/span>. Trukean neu arduratuko naiz, basorantz uxatuz, etxe inguruan epetxik ibili ez dadin. Nirekin batera luzaroan nahi ditudalako ama eta aita, aita eta ama.<\/p>\n<p>Eta kanpaiak&#8230; ez min ez alai: gure etxean ez dira entzuten. Guztion onerako&#8230;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-2147 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizien eta hildakoen arteko mugaketa zorrotza kontzepzio modernoa da gure artean, duela gutxira arte, ez zirelako mundu bi horiek zerbait estankoa, erabat irekiak eta elkarrekiko iragazkorrak baizik. Gai horretaz jardun behar nuen joan den zapatuan, Orozkoko Olarte auzuneko eliza zoragarriaren elizpean, halaxe egitea enkargatu zidatelako betako museoan. Gau ilunean eta argizari baten laguntza bakarraz&#8230; Baina &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/11\/26\/kanpaia-min-dagoenean\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Kanpaia min dagoenean<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[93987,141845,141848,30876,141849,57570,141844,40349,30890,141847,141851,32135,104610,141850,141846],"class_list":["post-2332","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-barandiaran","tag-epetx","tag-herioa","tag-heriotza","tag-hontza","tag-ibarra","tag-kanpai","tag-laudio","tag-ohiturak","tag-oilarra","tag-olarte","tag-orozko","tag-sinesmenak","tag-txakurra","tag-txepetx"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2332","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2332"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2332\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2348,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2332\/revisions\/2348"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2332"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2332"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2332"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}