{"id":2394,"date":"2018-12-17T22:01:12","date_gmt":"2018-12-17T21:01:12","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=2394"},"modified":"2022-12-26T09:28:22","modified_gmt":"2022-12-26T08:28:22","slug":"otsein-gosetuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/12\/17\/otsein-gosetuak\/","title":{"rendered":"Otsein gosetuak"},"content":{"rendered":"<p>Ugazaba zital eta ankerrenak ere errespetatzen zien <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/12\/22\/la-tragica-leyenda-de-aranekoarri\/\">Gabonetan etxera<\/a> itzultzeko baimena.<\/p>\n<p><span style=\"color: #993300\"><strong>Otsein<\/strong><\/span>ak ziren, duela gutxira arte figura arruntak, egun eskandaluzkoak izango liratekeenak. Zehatzago azalduta, <em>otseinak<\/em> baliabide urriko familietan jaiotako umeak ziren, gehienetan eskasiagatik behar bezala elikatu ezin zitezkeenak eta, beharrak bultzatuta, mantenu soilaren edo ogerleko batzuen trukean <span style=\"color: #993300\">dirudunen etxeetara zerbitzatzera zihoazenak<\/span>.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/CE_0120.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-2395 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/CE_0120-580x399.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"399\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/CE_0120-580x399.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/CE_0120.jpg 700w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p><em>Otsein<\/em> izena Euskal Herriaren mendebaldekoa zen, bizkaierakoa. Eta geroago <em>kridu<\/em> edo <em>krida<\/em> [&#8216;criado&#8217; \/ &#8216;criada&#8217;] entzun baditugu ere, behinola berba orokortua izan zen. <span style=\"color: #993300\"><strong><em>Ogi<\/em><\/strong> <\/span>eta <span style=\"color: #993300\"><em><strong>sein<\/strong> <\/em><\/span>hitzen batuketa krudeletik datorkigu eta agerian uzten digu norainoko miseria duen bere barnean: <span style=\"color: #993300\">ogiaren truke lan egiten zuten ume txikiak<\/span>. Bai, <em>seinak<\/em> \u00abumeak\u00bb zirelako.<\/p>\n<p>Arrotz zuten etxe batean urte osoan beharrean zeuden sabela betetzearen trukean. Dirudunekiko morrontza, gurasoek eskaini ez ziezaieketen biziraupena bermatzeko. Eta denboran ez da hain kontu urruna&#8230;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/servant.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-2396 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/servant.jpg\" alt=\"\" width=\"400\" height=\"505\" \/><\/a><\/p>\n<p>Gaztelaniaz ere, <em>paniaguado<\/em> antzeko hitza dugu, morroi zihoana <span style=\"color: #993300\">pan y agua<\/span>z ateratzeko bizibidea.<\/p>\n<p><strong>OTSEIN<\/strong>. <span style=\"color: #993300\">Bikain asmatu zuen izena<\/span> Bergarako lantegi hark 1941. urtean jaio zenean, baldintzarik gabeko zerbitzariak ekoiztea zutelako helburu, etxetresnak ez zirelako lan-zamaz kexatzen, ez zutelako opor beharrik. Benetako otseinak ziren.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2398\" aria-describedby=\"caption-attachment-2398\" style=\"width: 384px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/Ikuzkailua-publi.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-2398\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/Ikuzkailua-publi.jpg\" alt=\"\" width=\"384\" height=\"709\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2398\" class=\"wp-caption-text\"><em>Otsein<\/em> ikuzkailua iragartzeko publizitatea. <em>Lava sola<\/em> leloa adierazgarria da ulertzeko zer zen otsein bat<\/figcaption><\/figure>\n<p>Obra gorena, enpresa sortu eta hamar urtera (1955) kaleratu zuten: <span style=\"color: #993300\">etxeetarako lehenengo ikuzgailu automatikoa<\/span> Estatu osoan, sekulako iraultza ekarri zuena eta geroko <em>Balay, Newpool, Fagor&#8230;<\/em> markei bidea ireki ziena.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2397\" aria-describedby=\"caption-attachment-2397\" style=\"width: 413px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/Ikuzkailua.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-2397\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/Ikuzkailua.jpg\" alt=\"\" width=\"413\" height=\"674\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2397\" class=\"wp-caption-text\"><em>Otsein<\/em> markako ikuzkailua<\/figcaption><\/figure>\n<p>Orain Amerikako <em>Hoover<\/em> empresa-taldearekin bat eginda dago gure marka komertziala. Eta ezer ez da lehen zena. Etxetresnak ere ez dira gaur asmatzen\u00a0inoren <em>otsein<\/em> izateko, ia senitartekoak direlako.\u00a0Baina bai ditugu gordeak agertu ziren garaietako oroitzapen kolektiboak, begirunez gainera. Gabonetan etxera irribarretsu eta \u201c<em>eguberri on<\/em>\u201d esaka itzultzen ziren ume lander haiek bezala&#8230; egun bereziak ziren, goserik gabekoak: agian gaztain erreak ere egongo ziren sutondoko mahai oparoan. Hori bai, Done Eztebe protomartiaren egunean, abenduak 26, berriz lanean egotearen balditzarekin. Egun pare familiaren goxotasunean eta hurrengo urtera arte: morroi ala esklabu ziren gure otsein isil et isilduak?<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-2147 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ugazaba zital eta ankerrenak ere errespetatzen zien Gabonetan etxera itzultzeko baimena. Otseinak ziren, duela gutxira arte figura arruntak, egun eskandaluzkoak izango liratekeenak. Zehatzago azalduta, otseinak baliabide urriko familietan jaiotako umeak ziren, gehienetan eskasiagatik behar bezala elikatu ezin zitezkeenak eta, beharrak bultzatuta, mantenu soilaren edo ogerleko batzuen trukean dirudunen etxeetara zerbitzatzera zihoazenak. Otsein izena Euskal Herriaren &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/12\/17\/otsein-gosetuak\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Otsein gosetuak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[94669,141879,30890,141878],"class_list":["post-2394","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-gabonak","tag-morroi","tag-ohiturak","tag-otsein"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2394","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2394"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2394\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3789,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2394\/revisions\/3789"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2394"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2394"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2394"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}