{"id":2412,"date":"2018-12-25T10:48:46","date_gmt":"2018-12-25T09:48:46","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=2412"},"modified":"2018-12-25T10:48:46","modified_gmt":"2018-12-25T09:48:46","slug":"gabonetako-eguzki-izpi-bedeinkatzailea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/12\/25\/gabonetako-eguzki-izpi-bedeinkatzailea\/","title":{"rendered":"Gabonetako eguzki-izpi bedeinkatzailea"},"content":{"rendered":"<p><em>Urtero<\/em> hartzen dut harriduraz <span style=\"color: #993300\"><em>urtero<\/em> gure etxean errepikatzen den jazoera miresgarria<\/span>. Leihoetatik erabat aldenduta dagoen egongelako bazter urrun batean, altzari bat dugu. Eta haren gainean, aldare bat bailitzan, gabonen inguruko hainbat apaingarri ezarri ohi dugu, arbasoek <span style=\"color: #993300\">gurtutako basoa sinbolikoki gurea bezalako pisu batera eramateko<\/span>. Etxe modernoek aspaldi galdutako arima, berpizteko edo, egun berezi hauetan.<\/p>\n<p>Nola ez, hantxe dago gure Olentzero, denbora-bertsio ezberdinetan gauzatua. Batetik, panpina bat dugu ikazkin hordi, jatun eta ganorabako modernoa irudikatzeko eta, bestetik, hari babesa emanda, enbor zati bat, Olentzero ere irudikatzeko sinboloa, baina mendeetan atzerago eramaten gaituena.<\/p>\n<p><strong>Eta zein da gertakizun berezia?<\/strong> Ba, Gabon [Natibete] egunean, <span style=\"color: #993300\">egunsentiko lehenbiziko eguzki-izpia horraino sartzen zaigula<\/span>. Arrastaka, narras, isil-gordeka datorkigu puntualki&#8230; baina lortu egiten du itxuraz ezinezkoa dirudiena. Eta haren ondoko alboak ilun badaude ere, gure aldaretxo pagano eta atabikoa, <span style=\"color: #993300\">bikainki eta zehazki argitzen du indar gailen eta berezi batez<\/span>, inoiz ikusten ez dugun argitasun horietakoaz. Horra iristeko, argi-hari horrek tartean aurkitutako zirrikitu ugari guztiak saihesten eta gainditzen ditu, bere lekutxo gurena epeltasunez musukatu arte. Egiatan, ez da erraza, ezinezkoa esango nuke nik, benetan urrun duelako, gelaren amaieran.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2413\" aria-describedby=\"caption-attachment-2413\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/ARK_P1010633-on.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2413 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/ARK_P1010633-on-580x434.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/ARK_P1010633-on-580x434.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/ARK_P1010633-on.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2413\" class=\"wp-caption-text\">Olentzero-panpinak aterpe hartuta olentzero-enborraren aldamenean. Bestalde, Eguberriko aurreneko izpiak biak urtean behin bedeinkatzen dituen une zehatza.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Urtean, dozena erdi bat egunean baino ez da gertatzen, hain juxtu <span style=\"color: #993300\">neguko solstizioari<\/span> atxikitakoetan. Eta, soilik dago ikusgai eguna lainotuta ez dagoen urteetan. Gaurko egunean, esate baterako. Orduan, ulertuko duzuenez, magia kosmikoa dirudi. Horregatik, etxean, <span style=\"color: #993300\">mirari bat bailitzan egiten diogu harrera<\/span>, hala merezi duelakoan. Azken finean, batek daki, egunotako oparirik baliotsuena izan daiteke, gure herri-kondairetako \u201cidinarru bat urregorriz betea\u201d tankerako altxorrak, barregarri utziko lituzkeena.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2414\" aria-describedby=\"caption-attachment-2414\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/ARK_P1010639-bis.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2414 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/ARK_P1010639-bis-580x434.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/ARK_P1010639-bis-580x434.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/12\/ARK_P1010639-bis.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2414\" class=\"wp-caption-text\">Etxean apaingarri dugun haritzezko egur zatia, gure ohitura zaharrak sinbolizatzeko. Puntualki, gaur ere argitu du gabonetako lehenbiziko izpiak.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Nik ez diot inori esan nahi, zorotzat har ez nazaten, baina jakin badakit hori dela, esker onez, egun berriak \u2013Eguberri egunean gaudelako\u2013 gure existentzia bedeinkatzeko bere modu berezia. Guk, etxean, oraindik horretan sinesten dugulako.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-2147 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtero hartzen dut harriduraz urtero gure etxean errepikatzen den jazoera miresgarria. Leihoetatik erabat aldenduta dagoen egongelako bazter urrun batean, altzari bat dugu. Eta haren gainean, aldare bat bailitzan, gabonen inguruko hainbat apaingarri ezarri ohi dugu, arbasoek gurtutako basoa sinbolikoki gurea bezalako pisu batera eramateko. Etxe modernoek aspaldi galdutako arima, berpizteko edo, egun berezi hauetan. Nola &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/12\/25\/gabonetako-eguzki-izpi-bedeinkatzailea\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Gabonetako eguzki-izpi bedeinkatzailea<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[141880,141882,94669,141881,22419,104641],"class_list":["post-2412","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-eguberri","tag-enbor","tag-gabonak","tag-natibete","tag-olentzero","tag-solstizioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2412","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2412"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2412\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2420,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2412\/revisions\/2420"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2412"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2412"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2412"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}