{"id":2478,"date":"2019-01-25T18:13:09","date_gmt":"2019-01-25T17:13:09","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=2478"},"modified":"2019-01-30T10:04:04","modified_gmt":"2019-01-30T09:04:04","slug":"basoetako-olio-usainaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/01\/25\/basoetako-olio-usainaz\/","title":{"rendered":"Basoetako olio usainaz"},"content":{"rendered":"<p>Berehala ohartu nintzen <span style=\"color: #993300\">zerbait bereziren aurrean<\/span> geundela eta ez nuela une hori bizi bitartean ahaztuko. Bat-batean, ustekabean eta baso baten erdian egotearen babesgabetasunean, deskubritu nuen usaimenak antzemandako hats hura eta gure arbasoengandik iritsitako istorioak <span style=\"color: #993300\">gauza bera zirela<\/span> funtsean.<\/p>\n<p>Iragan diren Gabonetan izan zen, ateri zegoen egun euritsu baten arratsaldean. Menditik gindoazen familian, nekatuta baina alaiki ibilbidearen amaiera sumatzen genuelako: Oleta (Aramaio, Araba) atzean utzita, Otxandiora (Bizkaia) gindoazen <em>Limitado<\/em> izeneko baso liluragarriaren erditik.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2479\" aria-describedby=\"caption-attachment-2479\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/ARK_Gure-basoa.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2479 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/ARK_Gure-basoa-580x434.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/ARK_Gure-basoa-580x434.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/ARK_Gure-basoa.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2479\" class=\"wp-caption-text\">Limitadoa, Araba eta Bizkaia artean eztabaidatutako basoa<\/figcaption><\/figure>\n<p><span style=\"color: #993300\">Han ez dago ezer<\/span>: ez etxerik, ez fabrikarik, ez antzekorik. Horregatik ezin zitekeen oker bat izan: eliza-usaina zen nagusi. Sendoa, gainera. Olio eta argizari nahaste bereizgarri hori, guztiok errazki identifikatzen duguna. Orduan ulertu nuen, umilduta, <span style=\"color: #993300\">gure arbasoek basoetako olio-usainez kontatzen zizkiguten gertaerek azalpen arrazoitu bat zutela<\/span> eta, hein batean, egiazkoak zirela.<\/p>\n<p>Ez dakit orbelaren usteltze prozesua izango ote den edo hezetasunaren ondorioa \u2013euria izan zen egon osoz\u2013 edo&#8230; baina errealitate eztabaidaezin baten lekukoak ginen: han, baso bazter hartan, gurekin zen olio-usain beldurgarri bezain ospetsua. <span style=\"color: #993300\">Sorgin edota arimen hatsa ei zen<\/span> behinolako herri-usteen arabera.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2480\" aria-describedby=\"caption-attachment-2480\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/ARK_Olio-usaineko-baso-gunea.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2480 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/ARK_Olio-usaineko-baso-gunea-580x434.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/ARK_Olio-usaineko-baso-gunea-580x434.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/ARK_Olio-usaineko-baso-gunea.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2480\" class=\"wp-caption-text\">Olio-usain misteriotsua sumatu genuen lekua<\/figcaption><\/figure>\n<p>Entzuna nuen nola behin batean ikatz-lanetan ziharduen behargin talde bat iheska joan zen, korrika, izuak hartuta, noraezean jauzika. Bazekitelako <span style=\"color: #993300\">olio-usaina basoan arnasteak, nahitaez, ondore txarra zekarrela<\/span>.<\/p>\n<p>Ezaguna da \u2013oraindik ere Orozko bezalako herrietan\u2013 nola bakerik lortu ezin dezaketen arimak agertzen zaizkien bizidunei su-itxura edota olio-usaina hartuta. Olio-usaina, askoren ustez, horixe izan zelako beste partera joan aurretik gizajo haiek jaso zuten <span style=\"color: #993300\">azken igurtzia<\/span>, azken sakramentua.<\/p>\n<p>Basoetan eta bidegurutzetan izaten da nabaria kirats hori, ezaguna denez, horiexek direlako arima herratuen <span style=\"color: #993300\">gordeleku gogokoenak<\/span>.<\/p>\n<p>Jose Mari Satrustegi (1930-2003) ikertzailea bere azken urteetan izan nuen lagun. Hark argitaratu zuen <em>luzifer<\/em> hatsa zela bidegurutzetan, olio-usainari erreferentzia eginaz. Eta hau gehitu zuen, argigarri: \u00ab<em><span style=\"color: #993300\">Sorgin-usaina<\/span> es el nombre con que se designa en Beasain y en Asteasu el olor que se siente a veces hacia la madrugada. (&#8230;) Este olor recibe el nombre de <span style=\"color: #993300\">sorgin-putza<\/span> en Etxalar. (&#8230;) En Bermeo dicen que es olor del aceite con que las brujas <span style=\"color: #993300\">untan su cabello<\/span> al peinarse. (&#8230;) Este olor es atribuido a las <span style=\"color: #993300\">almas del Purgatorio<\/span> en Placencia. (&#8230;) En Zerain y en Anoeta dec\u00edan que es <span style=\"color: #993300\">animen usaina<\/span>; en Ataun es olor producido por <span style=\"color: #993300\">el paso del diablo<\/span> y, seg\u00fan otra versi\u00f3n, es debido al <span style=\"color: #993300\">argitalume<\/span>, \u201cl\u00e1mpara\u201d de Dios. En Soravilla dicen que es <span style=\"color: #993300\">Satanasen putza<\/span>; en Segura <span style=\"color: #993300\">lumera-usaia<\/span> u olor de aceite de l\u00e1mpara que <span style=\"color: #993300\">los b\u00fahos roban en las ermitas<\/span><\/em>\u00bb.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2481\" aria-describedby=\"caption-attachment-2481\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/44205297111_006387ca82_b.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2481 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/44205297111_006387ca82_b-580x387.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"387\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/44205297111_006387ca82_b-580x387.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/44205297111_006387ca82_b-768x512.jpg 768w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/44205297111_006387ca82_b-940x627.jpg 940w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/01\/44205297111_006387ca82_b.jpg 1024w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2481\" class=\"wp-caption-text\">Gautxoriak, ustezko olio lapurrak<\/figcaption><\/figure>\n<p>Bitxia da, bestalde, azken herri-uste hori: olio-hatsa ez zutela arimek edo sorginek eragiten, gautxoriek baizik. Ez da kontu txikia eta badirudi zerbait sakonagoa eta arkanoagoa dagoela sineste horren atzean. Honela azaldu zuen bere tesian Anuntxi Arana luiaondoarrak, hontzuriei buruz hitz eginda:<\/p>\n<p>\u00ab<em>Hontzak kriseiluetako <span style=\"color: #993300\">olioa edaten duela sinesten da eskuarki<\/span>. Eta <span style=\"color: #993300\">herioaren hegaztia da hontza, baita sorginena ere<\/span>. <span style=\"color: #993300\">Laudioko gizon batek<\/span> adierazi zidan zergatik esaten duten olio usainak sorginen presentzia salatzen duela; haren ustez sorginik ez da, eta olio usaina ez dute sorginek ematen baizik eta hontzek, horiek kriseiluetako olioa edaten dute-eta.<\/em><\/p>\n<p><em>Mitoaren interpretazio arrazionala eman nahiz, mitoan kokatu da berriemailea bete-betean, <span style=\"color: #993300\">sorginen eta hontzen arteko lotura bezain mitikoa baita haien olio-zaletasuna<\/span>.<\/em><\/p>\n<p><em><span style=\"color: #993300\">Gaztelan<\/span> sineste bera bada eta <span style=\"color: #993300\">Okzitanian<\/span> hontzaren izenean islatzen da: \u201cEn Languedoc les enfants donnent au chat-huant le nom de <span style=\"color: #993300\">Jan l&#8217;Oli<\/span>, <span style=\"color: #993300\">Jean de l&#8217;Huile<\/span>, et <span style=\"color: #993300\">B\u00e9u l&#8217;Oli<\/span>, <span style=\"color: #993300\">l&#8217;Huile<\/span>, parce qu&#8217;ils l&#8217;accusent de boire celle des lampes (S\u00e9billot, 1968&#8230;<\/em>)\u00bb.<\/p>\n<p>Gautxoriei leporatuta elizetako olioa edan izana,\u00a0usain berezi haren\u00a0sorburua&#8230;<\/p>\n<p>Zein sinesmen-mundu konplexua honen guztiaren atzean. Zein ahaztu eta zein galdua gutako gehienontzat. <span style=\"color: #993300\">Zelakoa izango zen nire bizitza<\/span> Oleta eta Otxandio bitarteko baso bazter hartan arimen olio-kiratsa usaindu izan ez banu. Arimak edo&#8230; arima&#8230; gure herriak modernitatearen trukean saldu zuen arima bera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-1758 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berehala ohartu nintzen zerbait bereziren aurrean geundela eta ez nuela une hori bizi bitartean ahaztuko. Bat-batean, ustekabean eta baso baten erdian egotearen babesgabetasunean, deskubritu nuen usaimenak antzemandako hats hura eta gure arbasoengandik iritsitako istorioak gauza bera zirela funtsean. Iragan diren Gabonetan izan zen, ateri zegoen egun euritsu baten arratsaldean. Menditik gindoazen familian, nekatuta baina alaiki &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/01\/25\/basoetako-olio-usainaz\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Basoetako olio usainaz<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[44301,267,103427,146323,84,146331,23850,72682,146324,58545,146327,146325,146326,94713],"class_list":["post-2478","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-euskal","tag-herria","tag-hontzak","tag-hontzuri","tag-kultura","tag-limitado","tag-mitologia","tag-oleta","tag-olio","tag-otxandio","tag-tradizuioak","tag-usaina","tag-ustea","tag-vasca"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2478","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2478"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2478\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2485,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2478\/revisions\/2485"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2478"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2478"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2478"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}