{"id":2502,"date":"2019-02-13T20:48:19","date_gmt":"2019-02-13T19:48:19","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=2502"},"modified":"2019-02-23T07:52:35","modified_gmt":"2019-02-23T06:52:35","slug":"kanporamartxoa-eta-etxeramartxoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/02\/13\/kanporamartxoa-eta-etxeramartxoa\/","title":{"rendered":"Kanporamartxoa eta etxeramartxoa"},"content":{"rendered":"<p>Eliza bera izan zen <em>karnabal<\/em> hitzerako <span style=\"color: #993300\"><em>carne levare<\/em><\/span> &#8216;haragia kendu&#8217; etimologia Erdi Aroan proposatu zuena, egoki zitzaiolako justifikatzeko inauterien osteko <em>Garizuma<\/em> penitentzia-epea. Azalpen berekoa dateke <em>Aratuste<\/em> hitza, &#8216;haragi uzte&#8217; esanahiarekin, Garizuma aurreko hiru egunak izendatzeko.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2503\" aria-describedby=\"caption-attachment-2503\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Urdaia-taloaskan.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2503 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Urdaia-taloaskan-580x441.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"441\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Urdaia-taloaskan-580x441.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Urdaia-taloaskan.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2503\" class=\"wp-caption-text\">Urdaia da kanporamartxo jaian jan ohi dena. Ontzia, talo-aska bat da, Gorbeiako txaboletan oso elementu preziatua<\/figcaption><\/figure>\n<hr \/>\n<p>Halarik ere, geroz eta gehiago dira <span style=\"color: #993300\">bestelako ikuspegia<\/span> duten antropologo eta ikertzaileak. Esate baterako, hainbat herritan ospatzen den <span style=\"color: #993300\">aratuste-epea nekez murriztu liteke Elizak agindutako hiru egun zehatz horietara<\/span> eta bai urte berriaren hasierara, naturaren iratzartzera. Euskal Herriko ahozko tradizioan ondo gorde izan da egutegi malguagoaren ustea: \u00ab<em>En pasando San Ant\u00f3n, Carnestolendas son<\/em>\u00bb esaera ezaguna da Nafarroan. San Anton, dakigunez, urtarrilaren 17an da. Euskarazko antzeko erreferentziak ere, baditugu: \u00ab<em>Deitzen diogu onela urte berritik austerrera\u00f1oko denborari, eta beste leku batzuetan deritza: i\u00f1oteriak, iauteriak, aratuzteak, zanpanzartak\u00bb <\/em>(Juan Bautista Agirre, 1803)<em>. <\/em>Bestalde, gure geografiako herri-aratuste tradizionalen datei baino ez zaie begiratu behar. Harago oraindik, sasoi horren barruan kokatu beharko genituzke negu-udaberri bitarteko egun erritual guztiak: San Anton, Kandelaria, San Blas, Santa Agata, Inauteriak&#8230;<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\"><em>KARNA<\/em> JAINKOSA<\/span>. Karnabal hitzerako bestelako azalpenak proposatzen dituzten antropologoen artean, bada <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Carnaval#Etimolog%C3%ADa\">beste aukera etimologiko bat<\/a>, geroz eta pisu gehiago hartzen ari dena: <em>karnabal<\/em> hitza <em>Carna<\/em> jainkosa zeltaren izenean errotzen dena eta, atzerago joanda, eguzkiaren semea zen <em>Karna<\/em> jainko indoeuroparrarekin. <em>Carna<\/em> zen naturaren iratzartzeari loturiko jainkosa eta bere ezaugarriak&#8230; babak eta <span style=\"color: #993300\">urdaia<\/span> ziren.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2504\" aria-describedby=\"caption-attachment-2504\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Druidas-bosque2jpg.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2504 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Druidas-bosque2jpg-580x450.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"450\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Druidas-bosque2jpg-580x450.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Druidas-bosque2jpg.jpg 756w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2504\" class=\"wp-caption-text\">Herri zeltikoen kulturan, basoak erlijio eta sinesmenei lotuak zeuden<\/figcaption><\/figure>\n<hr \/>\n<p><span style=\"color: #993300\">Urdaia da<\/span>, hain zuzen ere, gure <em>kanporamartxo<\/em> neguko ospakizun zaharrean, <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/02\/09\/basaratuste-el-carnaval-del-bosque\/\">basoan jaten dena<\/a>. Neuk behintzat, ez dut uste kasualitate hutsa denik. Bestelako izenak ere baditu ospakizun berezi honek: <em>sasikoipetsu, sasimartxo, kanporamartxo<\/em> edo, beste barik, <em>txitxi-burruntzi<\/em>, okela-zatiak prestatzeko moduagatik. Hala ere, <strong><span style=\"color: #993300\">niretzat ospakizun horren izen adierazgarriena \u201c<a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/02\/09\/basaratuste-el-carnaval-del-bosque\/\">Basaratustea<\/a>\u201d da<\/span><\/strong>, \u201cbasoan egiten den aratustea [inauteria]\u2019.<\/p>\n<p><em>Euskal Herriko Atlas Etnografikoa<\/em>n ondo dago jasoa eta irudikatua gure herri-usadio hau: \u00ab&#8230;<span style=\"color: #993300\"><em>el domingo anterior al del Carnaval tiene lugar una salida al monte en la que participan ni\u00f1os, j\u00f3venes e incluso adultos formando grupos. Una vez escogido el lugar se enciende una fogata. [&#8230;] Cuando el fuego ha producido brasa suficiente, se asan al calor de ella trozos de chorizo o de tocino. Para ello se introducen estos trozos en largas varillas, generalmente de avellano, a las que se ha afilado la punta a modo de un asador, burruntzi<\/em><\/span>\u00bb. Gogora ekarri behar da basaratustea ospatzen den datetan, basoan, biziberrituta agertzen den zuhaizka bakarra hurritza dela, loratzen den lehena delako. Berriro ere, ez dut uste kasualitatea denik.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2505\" aria-describedby=\"caption-attachment-2505\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK-Txingarretan.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-2505\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK-Txingarretan-580x271.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"271\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK-Txingarretan-580x271.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK-Txingarretan-768x359.jpg 768w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK-Txingarretan.jpg 787w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2505\" class=\"wp-caption-text\">Urdaia erretzen basaratuste jai batean, hurritza-makila batzuetan<\/figcaption><\/figure>\n<hr \/>\n<p>Aratusteak, bestalde eta beste aditu askoren iritziz, <span style=\"color: #993300\">lotura dute erromatarren <em>Saturnal<\/em><\/span> jai solstizialekin. Eta ezetz asmatu zein animalia sakrifikatzen zen haietan, Saturno jainkoaren mesedean? Ba&#8230; <span style=\"color: #993300\">txerria<\/span>. Beste behin, gure jaiko txerria.<\/p>\n<p><strong><span style=\"color: #0000ff\">TXERRI SAKRIFIKATUA<\/span><\/strong>. Txerria zelako \u2013zaldia eta zezenarekin batera\u2013 Europa zaharrean, animalia sakratua, totemikoa. Horregatik <a href=\"http:\/\/tp.revistas.csic.es\/index.php\/tp\/article\/download\/450\/466\">agertzen da hainbestetan era sinbolikoan<\/a> penintsulako esparru zeltikoan. Eta <span style=\"color: #993300\"><em>Biblia<\/em>k gaitzesten bazuen<\/span> ere \u2013juduen pentsaerari jarraiki\u2013 ezin izan zuen ordeztu europarrok hari genion miresmena. Zergatik, bada, hain zeregin esanguratsua zen baserrietako txerri-hiltzea, gure inguruan <em><span style=\"color: #993300\">txarriboda<\/span> <\/em>izen handinahikoa ere hartzera iritsi zen? Zergatik txerria, pertsonak bezala \u201chil\u201d egiten dira? Zergatik txerriari eta ez beste animaliei hiltzearen garrantzia eta ospakizuna?<\/p>\n<p><span style=\"color: #993300\">Txerria<\/span> eta <span style=\"color: #993300\">basurdea<\/span> (eta galdu genuen bien arteko <span style=\"color: #993300\">urdea),<\/span> heriotzari, ezezagunari eta iluntasunari lotutako izakiak ziren erromanizatu gabeko Europako herrietan, <span style=\"color: #993300\">animalia arruntak izatetik haragokoak<\/span>.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2506\" aria-describedby=\"caption-attachment-2506\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Oloron.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2506 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Oloron-580x434.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Oloron-580x434.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_Oloron.jpg 709w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2506\" class=\"wp-caption-text\">Urdearen \u00absakrifizioa\u00bb. Oloron (Biarno) hiriko katedralean, XII. mendean egina<\/figcaption><\/figure>\n<hr \/>\n<p>Ez da kasualitatea, <em>Demeter<\/em> nekazariaren jainkosa erromatarra (gure Kandelario egunaren aitzindaria), basurdeez inguratuta islatzea ikonografietan. Edo Negua bera ikonografietan islatzen denean. Edo Erromanizaioaren aurreko <em>Mikeldi<\/em> bezalako idoloak txerri gisara interpretatu izana. <span style=\"color: #993300\">Emankortasuna, berpiztea<\/span>&#8230;<\/p>\n<p><span style=\"color: #993300\">Txerriak sakrifikatzen<\/span> ei ziren behinolako kultura haietan, basoari eta naturari eskaintzan, mesedea itzul ziezaguten. Eta ez dezagun \u201csakrifikatu\u201d berba \u201chiltze\u201d esanahi soilarekin ulertu, <span style=\"color: #993300\">sakrifikatu askoz gehiago delako<\/span>: sakrifikatu \u201c<em>sacrum facere<\/em>\u201d delako, \u2018sakratu bihurtu\u2019. <span style=\"color: #993300\">Horixe da gure basaratuste jaki koipetsuaren esanahia<\/span>.<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\">ETXERAMARTXOA<\/span>. Gorbeia inguruko haranetan, bestalde, <span style=\"color: #993300\">Kanporamartxoa<\/span> basoan eginda, ondoko igandean <span style=\"color: #993300\">Etxeramartxoa<\/span> ospatzen zen \u2013gaur egun ia galdurik dago\u2013 etxean jate-liturgia bera errepikatuta. Hau da, erritualaren bitartez lortutako \u201czorte ona\u201d <span style=\"color: #993300\">oihanetik etxera<\/span> eramaten zen, esparru basatitik domestikora, bestelako izakien unibertsotik gu gizakionera. Eta etxeramartxoak ematen zion hasiera hiru eguneko Aratusteari.<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\">MARTXOA<\/span>. \u201cMartxo\u201d hitz hori zer den ez dakigu zehazki. Batzuek \u201caratuste\u201d esanahi zuzena duela diote, intuizioan oinarrituta. Azkuek (1905), interpretazioetan arriskurik hartu gabe, \u2018<em>Domingo anterior a Carnaval<\/em>\u2019 zela jaso zuen Arrankudiaga eta Orozko inguruetan. Nik, aitzitik, lasai asko proposatuko nuke Enkarterrin, Kantabrian eta Burgosko iparraldeko hainbat herri txikitan mantendu den <span style=\"color: #993300\"><em>Las Marzas<\/em><\/span> udaberri hasierako jaiarekin, bere izenarekin: gure Santa Agata bezperako koruen eta joaldunen inauterien arteko nahasketa da. Bat letorke, horrela balitz, basaratuste, <em>\u201caratuste\u201d<\/em> osagarriagatik, zerbait baldin badira <em>\u201cmarza\u201d<\/em> horiek, herri inauteriak dira.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2507\" aria-describedby=\"caption-attachment-2507\" style=\"width: 580px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_P5130061bis.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2507 size-medium\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_P5130061bis-580x441.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"441\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_P5130061bis-580x441.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_P5130061bis-768x584.jpg 768w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/02\/ARK_P5130061bis.jpg 777w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2507\" class=\"wp-caption-text\">Basaratusteak dira, azken finean, basoari egindako eskaintzak<\/figcaption><\/figure>\n<hr \/>\n<p>Nolanahi, edozein azalpen emanda, susmoa dut <span style=\"color: #993300\">gure <em>basaratustea, kanporamartxoa, sasikoipetsua, sasimartxoa&#8230;<\/em> oso kontu sakona dela<\/span>. Jai egun batean umeekin urdai edo txorizo zati bat jatea baino askoz haragokoa. Ezingo dugu sekula ere egiaztatu, \u201czibilizatu gabekoen ohitura basati\u201d horiek ez zirelako inoiz idatzian jartzen. Bai ordea ahozko transmisioan. Baina hori ere lapurtu zigun modernitateak, basoarekiko errespetu eta mirespena bezala. Geroztik, txerriak hil egiten ditugu eta ez, merezi bezala, \u201c<span style=\"color: #993300\">sakrifikatu<\/span>\u201d&#8230;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-2147 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eliza bera izan zen karnabal hitzerako carne levare &#8216;haragia kendu&#8217; etimologia Erdi Aroan proposatu zuena, egoki zitzaiolako justifikatzeko inauterien osteko Garizuma penitentzia-epea. Azalpen berekoa dateke Aratuste hitza, &#8216;haragi uzte&#8217; esanahiarekin, Garizuma aurreko hiru egunak izendatzeko. Halarik ere, geroz eta gehiago dira bestelako ikuspegia duten antropologo eta ikertzaileak. Esate baterako, hainbat herritan ospatzen den aratuste-epea nekez &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/02\/13\/kanporamartxoa-eta-etxeramartxoa\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Kanporamartxoa eta etxeramartxoa<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[94705,146338,94717,146340,30890,146342,146339,94640,146343,146341],"class_list":["post-2502","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-basaratuste","tag-etxeramartxo","tag-kanporamartxo","tag-karna","tag-ohiturak","tag-populares","tag-sasikoipetsu","tag-tradiciones","tag-vascas","tag-zeltak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2502","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2502"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2502\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2544,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2502\/revisions\/2544"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2502"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2502"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2502"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}