{"id":2748,"date":"2019-10-22T19:40:22","date_gmt":"2019-10-22T17:40:22","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=2748"},"modified":"2019-10-22T19:40:24","modified_gmt":"2019-10-22T17:40:24","slug":"herrikoi-eta-parte-hartzaile-okertuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/10\/22\/herrikoi-eta-parte-hartzaile-okertuak\/","title":{"rendered":"\u00abHerrikoi\u00bb eta \u00abparte-hartzaile\u00bb okertuak"},"content":{"rendered":"\n<p>Mantrak hitz edo esaldi sakratuak dira, hinduismoan eta\nbudismoan behin eta berriz errezitatzen direnak jainkoren bat deitzeko asmoz.\nEz dakit antzeko zerbait ari den gertatzen azken urte hauetan gero eta egokiago\nerabiltzen diren \u00abherrikoi\u00bb eta \u00abparte hartzaile\u00bb\nesapideekin, han-hemen errepikatuak, batzuetan agerpen behartuarekin ere. Eta\nez gutxitan, motibazio politiko batekin. Baina, beste gogoeta batzuk alde\nbatera utzita, arreta jar diezaiogun hizkuntzaren aldetiko okerrari, gure\neuskararen erabilera desegokiari.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/10\/1366_2000.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2749\" width=\"438\" height=\"291\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/10\/1366_2000.jpg 650w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/10\/1366_2000-580x386.jpg 580w\" sizes=\"auto, (max-width: 438px) 100vw, 438px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\"><strong>HERRIKOI<\/strong>. <em>Herrikoi <\/em>hitza &#8216;popular&#8217; adjektiboaren baliokide moduan erabiltzen da azken boladan eta baita lehenagotik ere. Aurreratu dezagun, beraz, ez dela okerra kasu gehienetan. Baina beste gauza bat da egokia izatea. Horregatik, zertzelada bat gehitu nahiko nioke.<\/p>\n\n\n\n<p>\u00ab-<em>koi<\/em>\u00bb atzizkiaz, &#8216;zerbaiterako joera, zaletasuna&#8217; edo antzeko zerbait islatzen du. Eta beti pertsonei, bizidunei lotua. Horrela, <em>amakoi<\/em> &#8216;enmadrado&#8217; da, <em>haragikoi <\/em>&#8216;lascivo&#8217;, <em>berekoi <\/em>ego\u00edsta, <em>elizkoi <\/em>&#8216;meapilas&#8217; edo <em>suminkoi <\/em>&#8216;irascible&#8217;, besteak beste. Eta ez &#8216;maternal&#8217;, &#8216;c\u00e1rnico&#8217;, &#8216;propio&#8217;, &#8216;eclesi\u00e1stico&#8217; o &#8216;irritado&#8217;. Horregatik, <em>herrikoi <\/em>hitzari popular baino POPULARISTA edo POPULISTA \u2014konotazio txarrik gabe\u2014 esanahia egokitu behar zaio, zalantza barik. <em>Popular <\/em>baino gehiago, tartean, \u00f1abardura semantiko bat dagoelako.<\/p>\n\n\n\n<p>Edo behinik behin, ez ditu azken urteotan hain modu\nsistematikoan aurretik ditugun beste baliabide tradizionalak ordeztu behar.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Orain eta esparru soziologiko-politiko zehatz batzuetan, badirudi debekatu direla <strong><em>herrikoi<\/em><\/strong> hitz sakratua txertatua ez daramaten esapideak. Horrela \u00abherri bazkariak\u00bb (besteek antolatzen dituztenak) tituluaren ordez, \u00abbazkari herrikoiak\u00bb (haiek antolatutakoak) topatuko dugu, adierazteko benetako \u00abpopularrak\u00bb haiek beraiek direla. Eta adimendua lardaskatu arteko abidideak aurkituko ditugu, <em>popular <\/em>hitzaren jabe egiteko, gehiegizkoak gehienetan: <em>mus txapelketa herrikoia<\/em>, <em>paella herrikoiak<\/em>, <em>indaba herrikoiak,<\/em> <em>kantu herrikoiak<\/em> edo <em>lasterketa herrikoi<\/em> modukoak. Lehen horiek <em>herri jaiak<\/em>, <em>herri bazkari<\/em>, <em>herri kantua<\/em>, <em>herri basoa<\/em>, <em>herri kirolak<\/em>&#8230; moduan erabili ohi ditugu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\"><strong>PARTE-HARTZAILEA<\/strong>. Esapide hau, bai eta zalantza barik, gaizki erabiltzen da, oinarrizko nahaste semantiko batean duela jatorria. <em>Parte-hartzailea<\/em> gaztelaniazko &#8216;participante&#8217; da eta ez &#8216;participativo&#8217;. Horrela, <em>jai parte hartzaileak<\/em>\u00ab, gehienez ere, izango lirateke &#8216;jai horretan parte hartzen duten lagunak&#8217;. Baina aurrekontuak, plangintzak, politika&#8230; ezin dira inolaz ere parte-hartzaileak izan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\"><em>Participativo <\/em>esateko, bestelako formulak ditugu eskura, baliatzeko: <em>partaidetzako<\/em>&#8230;, <em>parte hartzeko<\/em>, <em>edonorentzako<\/em>\u00ab, <em>guztiontzako<\/em>, <em>irekiak<\/em> eta abar.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Hau esanda, nahi duenak irakurritakoa erabil dezala. Eta nahi ez duena, segi dadila <em>idazle herrikoi eta parte-hartzailea<\/em> izaten: guztiontzako tokia dago.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"591\" height=\"396\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/07\/felix-facebook2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2584\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/07\/felix-facebook2.jpg 591w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/07\/felix-facebook2-580x389.jpg 580w\" sizes=\"auto, (max-width: 591px) 100vw, 591px\" \/><\/figure><\/div>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mantrak hitz edo esaldi sakratuak dira, hinduismoan eta budismoan behin eta berriz errezitatzen direnak jainkoren bat deitzeko asmoz. Ez dakit antzeko zerbait ari den gertatzen azken urte hauetan gero eta egokiago erabiltzen diren \u00abherrikoi\u00bb eta \u00abparte hartzaile\u00bb esapideekin, han-hemen errepikatuak, batzuetan agerpen behartuarekin ere. Eta ez gutxitan, motibazio politiko batekin. Baina, beste gogoeta batzuk alde &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/10\/22\/herrikoi-eta-parte-hartzaile-okertuak\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">\u00abHerrikoi\u00bb eta \u00abparte-hartzaile\u00bb okertuak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[156120,156121,156122,104803],"class_list":["post-2748","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-herrikoi","tag-parte-hartzaile","tag-participativo","tag-popular"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2748","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2748"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2748\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2750,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2748\/revisions\/2750"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2748"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2748"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2748"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}