{"id":2860,"date":"2019-12-28T19:12:23","date_gmt":"2019-12-28T18:12:23","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/?p=2860"},"modified":"2019-12-28T19:12:24","modified_gmt":"2019-12-28T18:12:24","slug":"errautsak-soroetara-botatzean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/12\/28\/errautsak-soroetara-botatzean\/","title":{"rendered":"Errautsak soroetara botatzean"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-drop-cap\">Aurreko idazki batean plazaratu bezala, <strong><a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2018\/12\/10\/olentzero-es-un-madero\/\">Gabon gauean enbor handi bat<\/a><\/strong>ez pizten zen <strong><a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/12\/20\/el-fuego-nuevo\/\">su berri bat<\/a><\/strong> eta, egun zehatz horretan egina izate soilagatik, naturaz gaindiko ahalmen magikoak bereganatzen zituen bertatik sortutako hausterre berriak. Horregatik, errauts eta errekin-hondakin haiek ez ziren edonola erabiltzen, zuten potere berezi horiek baliatu behar zirelako, gizakion onerako.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"709\" height=\"460\" src=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/12\/Legazpiko-nekazariak.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2861\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/12\/Legazpiko-nekazariak.jpg 709w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/12\/Legazpiko-nekazariak-580x376.jpg 580w\" sizes=\"auto, (max-width: 709px) 100vw, 709px\" \/><figcaption>Behinolako nekazariak lanean Legazpian<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Su berri miresgarri hori, urtezahar-gauera arte egon ohi zen\npiztuta, egun horretantxe, herri askoan, urte osoan iraun behar zuen beste su\nberri bat pizten zelako.<\/p>\n\n\n\n<p>Esaterako, <strong>Ibarruri <\/strong>herrian (Muxika, Bizkaia) honelako ohitura hau jaso zuen Barandiaranek: \u00ab<em>Enbor hori etxean erretze orduan sortutako errautsa, Done Eztebe<\/em> [abenduak 26, egun pare batez beraz] <em>egunera arte kontserbatzen da, Ibarrurin. Egun horretan, laborantzako soroetara eramaten dute, eta gurutze baten itxura emanda, zabaltzen dute lurrean<\/em>\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Herri-ustearen arabera, horrela jokatuz gero, soro eta baratzetan kalte egiten zezaketen animaliek (mozorroak, intsektuak, basurdeak&#8230;) atzera egingo lukete, botatako hausterre bedeinkatzaile haren beldurrez.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\"><strong>Luiaondo<\/strong>n eta <strong>Okondo<\/strong>n (Araba) ere jasoak ditut nik Gabonetako ohitura horren erreferentziak baina batere zehaztasunik gabe, errito hori praktikatzen zuten pertsonak hilda daudelako aspaldi. Eta, gainera, garrantzi gutxi eskaini zaie horrelako \u00abipuinei\u00bb. Soroak babesteko lurrera botatzen zela besterik ez da gogoratzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Egia da hausterreak beti bota izan direla baratzetara, ongarri gisa, tartean inolako superstizio-asmorik izan gabe, errautsek potasio-kopuru handia uzten dutelako, nitrogenoaren ondoren, landareek gehien eskatzen duten makronutrientea dela kontuan izanda. Potasioak, bestalde, hostoen eta fruituen hazkundea suspertzen du eta, ur gabeziaren aurrean landareak duen tolerantzia hobetzen du. Baliteke beraz, nekazarien eskarmentutik hautatzea errautzak elementu miresgarri gisa erabiltzeko. Izan ere, baserri giroko herri-aratusteetan, maskaradetan, ohikoa da pertsonaiak egotea errautsa botatzen bisitarien gainean. Zirikatzeaz gain, bestelako esanahi sakonagoa egon liteke horren atzean, naturaren ziklo berria abiaraztearena.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"709\" height=\"531\" src=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/12\/Gabonetako-errautsak-Ubiden-2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2862\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/12\/Gabonetako-errautsak-Ubiden-2.jpg 709w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/12\/Gabonetako-errautsak-Ubiden-2-580x434.jpg 580w\" sizes=\"auto, (max-width: 709px) 100vw, 709px\" \/><figcaption>Gabonetako errautsak, Ubiden<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Urtearen beste muturrean, hau da, udako solstizioan, erritu\nbera burutzen da gure herri askoan: San Joan gaueko sutzarretik lortutako\nhondakinak baratze eta soroetatik banatzen dira, gurutze forma eginaz sarri,\nhorrela, lur-zati horregangandik zori txarreko guztiak uxatzeko eta onekoak\nerakartzeko. Oparotasuna erakartzeko, azken finean.<\/p>\n\n\n\n<p>Asmo berarekin erabiliko zen <strong>Agurain<\/strong>en (Araba) olentzero-enborra bera \u2014erre gabeko zatiren bat, ez errautsak\u2014 berriz ere Barandiaranek jasotakosari erreparatzen badiogu: \u00ab<em>Agurainen uste dute Gabonzuzik<\/em> [gabon-enborra] <em>ekaitzak urruntzeko bertutea duela eta sutan jartzen dute ekaitza hurbiltzen den bakoitzean<\/em>\u00bb. Berriz, nekazaritzari lotua&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Ez dut uste gure Euskal Herri osoan inork egongo denik oraindik ohitura sinboliko hauek praktikatzen, betiko galdu zaizkigulako azken hamarkadetan. Eta ez da berpizteko aukera berririk izango. Honela bada, ezagut eta gorde ditzagun, behinik behin, gure oroimen kolektiboan. Bestela, su magikoa zer zen ahazten badugu, noraezean ibiliko da gure herria, eternitatean betiko herratua.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"591\" height=\"396\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/07\/felix-facebook2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2584\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/07\/felix-facebook2.jpg 591w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2019\/07\/felix-facebook2-580x389.jpg 580w\" sizes=\"auto, (max-width: 591px) 100vw, 591px\" \/><\/figure><\/div>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko idazki batean plazaratu bezala, Gabon gauean enbor handi batez pizten zen su berri bat eta, egun zehatz horretan egina izate soilagatik, naturaz gaindiko ahalmen magikoak bereganatzen zituen bertatik sortutako hausterre berriak. Horregatik, errauts eta errekin-hondakin haiek ez ziren edonola erabiltzen, zuten potere berezi horiek baliatu behar zirelako, gizakion onerako. Su berri miresgarri hori, urtezahar-gauera &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2019\/12\/28\/errautsak-soroetara-botatzean\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Errautsak soroetara botatzean<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[156163,93987,19,94669,156162,40349,30890,94744,156158,94751],"class_list":["post-2860","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-agurain","tag-barandiaran","tag-euskal-herria","tag-gabonak","tag-ibarruri","tag-laudio","tag-ohiturak","tag-okondo","tag-suberri","tag-tradizioak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2860","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2860"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2860\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2863,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2860\/revisions\/2863"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2860"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2860"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2860"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}