{"id":632,"date":"2017-05-15T10:18:22","date_gmt":"2017-05-15T08:18:22","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/?p=632"},"modified":"2020-05-15T07:52:37","modified_gmt":"2020-05-15T05:52:37","slug":"maiatzean-laian-eta-orduan-jaian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/05\/15\/maiatzean-laian-eta-orduan-jaian\/","title":{"rendered":"Maiatzean laian eta orduan jaian"},"content":{"rendered":"<p>\u00ab<span style=\"color: #993300\"><em>Maiatzean laian eta orduan jaian<\/em><\/span>\u00bb dio <span style=\"color: #993300\">euskal esaera<\/span> zahar batek. Bestela esanda, behin lurra iraulita, ar eske dago, beroaldian, animaliei gertatzen zaien bezala. Prest azaldu zaigu, horrenbestez,\u00a0hazi maskulinoa bere barrunbeetan besarkatzeko, gozatzeko eta goratzeko, irudika daitekeen elkartze idealizatuenean.<\/p>\n<p>Hori, ni bizi naizen tokian eta aurreko post batean kontatu nuenez (\u00ab<a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/05\/07\/quiero-ser-arcangel-8-de-mayo\/\"><em>Quiero ser arc\u00e1ng<\/em><em>el<\/em><\/a>\u00ab), maiatzean egiten zen: maiatzaren 8rako (Done Mikel Goiangeruaren agerpena) soroak laiatuta eta 11n (San Mateo) ereinda. <span style=\"color: #993300\">Nekearen nekez<\/span>, <em>\u00abnekazari\u00bb<\/em> hitzari dagokion moduan&#8230;<\/p>\n<p>Hortik aurrerakoa, laborari familia horren zoriona ala zorigaitza, patuaren indarrak erabakiko zuen. <em>Alea jacta est<\/em>, erromatarrek zioten moduan gauza baten etorkizuna euren eskuetatik kanpo zegoenean. Itxarotea besterik ez zitzaien geratzen gure arbaso baserritarrei. Eta zeruari begira, otoitz egitea, naturaren indarrak norberaren beharren aldera erakartzeko.<\/p>\n<p>Horregatik dugu gaurkoa egun esanguratsua: <strong>maiatzaren 15a, San Isidro<\/strong>ren omenezkoa.<\/p>\n<p>Aurreratu behar dut ni ez naizela batere fededun, are gutxiago kristau edo elizkoi. Baina aitortu behar dut biziki gustatzen zaidala Elizaren kontuei erreparatzea, euren ohiturek eta egun gailenek sinesmen edo egite oso arkaikoen isla ematen digutelako. Ikasi behar dugu horien mintzaren atzean irakurtzen. Hortaz, egun honi, neure esparru pertsonalerako, eman nahi diodan garrantzia. Beste aitzakia bat egun arrunta egun berezi eta aparta bihurtzeko&#8230;<\/p>\n<p>Duela gutxira arte, oso ospatua izan da San Isidro, nekazarien zaindaria delako eta, haren hedaduraz, baita abeltzainena ere. Hots, gure baserritarrentzako patroi bikaina.<\/p>\n<p>Batzuk dira pertsonaia horri egozten zaizkion mirariak. Ezagunena diosku, behin batean Isidro morroi zebilenean jaun ahaltsu eta pagano batentzat, golde-lanetan idi pare batekin, <span style=\"color: #993300\">gelditu egin zuela bere lana jainko kristauari otoitz egiteko<\/span>. Jabeak, bazter batetik begira ostendua zelatan zebilela, harrapatu zuen bere eginbeharra utzita. Eta errieta egiteko prest zegoenean, zigortzeko asmo maltxurraz,\u00a0<span style=\"color: #993300\">aingeru bat agertu ei zen eta berak zuzendu zituen idiak, lan bikaina eginez, santuak bere otoitza eten barik<\/span>. Hain izan zen liluragarria bertan ikusitakoa, ezen Isidroren jabea kristau bihurtu baitzen eta, bere atzetik, beste asko eta asko.<\/p>\n<p><span style=\"color: #993300\">Umeentzako ipuina dirudi<\/span> baina erreferentzia izan da gure baserritarrentzat urte eta urteetan.<\/p>\n<p>Gauk, hainbat ospakizun berezi eta ganadu feria dugu: bat aipatzearren, Aiarako Arespalditza herrian egiten dena. <span style=\"color: #993300\">Ihes egiten zaigun kultura baten azken postal bizidunak ikusteko<\/span> aukera. Gutxi barru betiko joango zaigulako gure kulturaren azken belaunaldi hori. Eta orduan, hutsune hori izango dugunean, orduan bai, <span style=\"color: #993300\">faltan izango dugu orain arbuiatzen ditugun San Isidro ospakizun eta feria<\/span>.<\/p>\n<p>Egun zoriontsua izan dezaten Euskal Herriko baserritar guztiek.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-1758 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abMaiatzean laian eta orduan jaian\u00bb dio euskal esaera zahar batek. Bestela esanda, behin lurra iraulita, ar eske dago, beroaldian, animaliei gertatzen zaien bezala. Prest azaldu zaigu, horrenbestez,\u00a0hazi maskulinoa bere barrunbeetan besarkatzeko, gozatzeko eta goratzeko, irudika daitekeen elkartze idealizatuenean. Hori, ni bizi naizen tokian eta aurreko post batean kontatu nuenez (\u00abQuiero ser arc\u00e1ngel\u00ab), maiatzean egiten zen: &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/05\/15\/maiatzean-laian-eta-orduan-jaian\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Maiatzean laian eta orduan jaian<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[141739,94656,141740,94792,10812],"class_list":["post-632","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-abeltzain","tag-baserritarra","tag-erein","tag-laia","tag-san-isidro"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/632","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=632"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/632\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3189,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/632\/revisions\/3189"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=632"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=632"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=632"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}