{"id":749,"date":"2017-08-23T20:11:09","date_gmt":"2017-08-23T18:11:09","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/?p=749"},"modified":"2018-08-29T11:09:52","modified_gmt":"2018-08-29T09:09:52","slug":"neskatoentzako-limonadea-aurkikuntza-baten-berri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/08\/23\/neskatoentzako-limonadea-aurkikuntza-baten-berri\/","title":{"rendered":"Neskatoentzako limonadea. Aurkikuntza baten berri"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Ermuko-garrafa-bis.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-758 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Ermuko-garrafa-bis.jpg\" alt=\"\" width=\"475\" height=\"286\" \/><\/a><\/p>\n<p>Zenbait egunetan, gertakizunak apropos lerrokatzen direla dirudi, patuaren logikatik haragoko indar batek antolatuko balitu bezala. Atzokoa egun horietako bat izan zen.<\/p>\n<p><strong>GARRAFA-LIMONADA SANTA LUZIAN<\/strong> zelan edaten zen irakurri nuen atzo Leonor Aiestaren kontakizun batean.<\/p>\n<p>Leonor Aiesta Goikoetxea Zeberioko Uriondo auzunean jaio zen 1919. urtean eta hainbat konturen berriemailea da Juan Manuel Etxebarria bere semeak idatzitako azken liburuan: <em>Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak-II<\/em>, Deustuko unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren artean 2016an argitaratua. Bidenabar esango dut liburu-azaleko argazkia nirea dela eta pozarren utzi niola, estimu handian dudalako niretzat lagun eta maisu den zeberioztar hori.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/1934_ERMU-41059433_18080362.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-751 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/1934_ERMU-41059433_18080362.jpg\" alt=\"\" width=\"492\" height=\"351\" \/><\/a><\/p>\n<p>Liburuko kontakizun haietako batean Leonorrek azaldu du nola zetozen aurreko mendearen hasieran, Zeberioko ergoien hartatik Laudion dagoen Ermuko Santa Luzia erromeriara, aspaldi, entzute handikoa, jendetsua. Erdaraz, Santa Luc\u00eda del Yermo eta herrian, \u00ab<em>la romer\u00eda los vizca\u00ednos<\/em>\u00bb izengoitiz zen ezaguna, lurralde hartakoak zirelako bisitari gehienak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Arrue-Sanz.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-752 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Arrue-Sanz-580x288.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"288\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Arrue-Sanz-580x288.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Arrue-Sanz.jpg 708w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Jaian bertan, garrafa-limonada edaten ei zen, ospakizun berezietarako paratzen zen oso edabe preziatu bat eta, egun, zeharo ahaztuta dagoena. Behin egungo grafiara egokitua, hauek dira Leonor Aiestaren hitzok: \u00ab<em>Egarria kentzeko, Santa Luziako iturriko ura be edaten genduen, ura hotza, Urkiolako modukoa, eta esaten eudien hagineko mina kentzeko ona zala ahoan. Baina, klaro, tabernea be egoten zan eta ba <strong>limonadea<\/strong> be ondo paretan zan.<\/em> [&#8230;] <em>Eta gero, esan deutsudana, bazkaria be polita izaten zan, han danok landan oboan-oboan<\/em> [borobil batean] <em>jarrita maleta sikua<\/em> [pic-nic, etxetik kanporako janaria] <em>jaten mutilon edariekaz. Neskatoak, en general, <strong>limonadea<\/strong> edaten gendun, mutilak e ardaoa botatik<\/em> [zahatotik]\u00bb.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Merienda-en-la-romer\u00eda-1913-Sala-Retiro-bloga.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-754 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Merienda-en-la-romer\u00eda-1913-Sala-Retiro-bloga.jpg\" alt=\"\" width=\"567\" height=\"417\" \/><\/a><\/p>\n<p>Garrafa-limonada, jaietan kontsumitzeko edari izoztu berezia zen eta ardo zuriz, uraz, azukrez eta limoaz egiten zen. Zurezko balde batean [\u00abgarrafa\u00bb] prestatzen zen, neguan mendietan biltzen zen elurra baliatuz. Santa Luzia inguruan, jardun horretarako elurzulo bat dago.<\/p>\n<p><strong>GARRAFA, SANTA LUZIAKOA<\/strong>. Atzo ere, Ermuko paraje hartara igo nintzen arkeologo batzuekin batera, han Sergio Escribanoren zuzendaritzapean egiten ari diren indusketa arkeologikoak aztertzera eta interpretatzen saiatzera.<\/p>\n<p>Elizan geundela, sarbidetik hurbil, zurezko balde handi bat ikusi nuen, aterki-ontzi moduan erabiltzeko jarria. Gurekin zegoen auzunekoari [Joseba Amondo] harriduraz galdetu nion hartaz eta erantzuna edonor txunditzeko modukoa izan zen: hortik zegoela,\u00a0nonbait ahaztuta, jakin barik zer edo zertarako zen. Eta duela gutxi bere osabak zaharberritu zuela meza-egunetan, euritako bustiak bertan sartzeko.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Ermuko-garrafa.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-750 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Ermuko-garrafa.jpg\" alt=\"\" width=\"531\" height=\"709\" \/><\/a><\/p>\n<p>Ikusi eta berehala ohartu nintzen balde hori garrafa baten zurezko atala zela. Garrafa zaharra, oraindik engranaje-biraderarik\u00a0ez zuten garaikoa. Barrunbeak pozaz bete zitzaizkidan, su gabe irakiten jarriak. Hura poza!!!Argazki batzuk atera eta nola ez, letra hauek idazteko hitza eman,\u00a0haren berri emateko. Noiz eta gaur, Laudioko jaietan <em>Berakatz-egun<\/em>a ospatzen denean eta, azken hamarkadetako ohiturari jarraiki, asto-gurdi batean garrafa zahar bat eraman denean nahi zuten herritarrei limonada emateko.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Berakatzegun.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-753 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/08\/Berakatzegun.jpg\" alt=\"\" width=\"531\" height=\"709\" \/><\/a><\/p>\n<p>Esan bezala, jazoeren aldiberekotasuna susmagarria da gure kasuan: Leonorren oroitzapenak, Ermuko Andra Mari santutegian aurkitutako garrafa atala eta <em>Berakatz-egun<\/em>eko limonada&#8230; Kasualitate gehiegi, ezta? Baietz hortik ibili Santa Luzia, garrafari eragiten, <em>sirin-saran<\/em>, <em>sirin-saran<\/em>, <em>sirin-saran<\/em>&#8230;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-1758 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/02\/felix-facebook.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Zenbait egunetan, gertakizunak apropos lerrokatzen direla dirudi, patuaren logikatik haragoko indar batek antolatuko balitu bezala. Atzokoa egun horietako bat izan zen. GARRAFA-LIMONADA SANTA LUZIAN zelan edaten zen irakurri nuen atzo Leonor Aiestaren kontakizun batean. Leonor Aiesta Goikoetxea Zeberioko Uriondo auzunean jaio zen 1919. urtean eta hainbat konturen berriemailea da Juan Manuel Etxebarria bere semeak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/08\/23\/neskatoentzako-limonadea-aurkikuntza-baten-berri\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Neskatoentzako limonadea. Aurkikuntza baten berri<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[58554,94824,94826,94822,94823,94652,94825],"class_list":["post-749","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-elurra","tag-ermu","tag-erromeria","tag-garrafa","tag-limonada","tag-santa-lucia","tag-yermo-santa-luzia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/749","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=749"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/749\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2109,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/749\/revisions\/2109"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=749"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=749"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=749"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}