{"id":861,"date":"2017-09-16T10:33:50","date_gmt":"2017-09-16T08:33:50","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/?p=861"},"modified":"2018-10-03T13:05:01","modified_gmt":"2018-10-03T11:05:01","slug":"morroiak-eta-onatiko-ikastola","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/09\/16\/morroiak-eta-onatiko-ikastola\/","title":{"rendered":"Morroiak eta O\u00f1atiko ikastola"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/morroiak-eta.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-862 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/morroiak-eta-580x401.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"401\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/morroiak-eta-580x401.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/morroiak-eta-768x531.jpg 768w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/morroiak-eta.jpg 906w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Hona hemen beste hizkuntza-bitxikeria bat, gozagarri.<\/p>\n<p>Ezaguna denez, <em>Kilometroak<\/em> izena du 1977. urteaz geroztik Gipuzkoako ikastolen alde antolatzen den jaiak. Aurten O\u00f1atin izango da, irailaren 24an.<\/p>\n<p>Urte bakoitzean lelo bat baliatzen dute aurrekoetatik bereizteko eta nortasun propioa hartzeko. Aurtengoan <em><strong>LEKAIXOKA<\/strong><\/em> hautatu dute, eskualde horretako euskaraz <em>&#8216;oihuka&#8217;, &#8216;zantzoka&#8217;, &#8216;irrintzika&#8217;&#8230;<\/em> esanahia duena. Eta horra hor gure bitxikeria.<\/p>\n<p><em><strong>LEKAIXOKA<\/strong><\/em> izatez <strong><em>lekaioka<\/em><\/strong> da baina ahoskatu bezala transkribatuta, <em>ogixa, iturrixa&#8230;<\/em> idatziko bagenu bezala. Aurreratu behar dut niri ez zaidala horrela idaztea gustatzen, are gutxiago ikastola batek sustatzea, bere zereginarekin kontraesanean dagoelako. Andaluziako eskolek \u201c<em>fiehta de fin de curzo<\/em>\u201d sekula idatziko ez luketen bezala. Baina hori beste kontu bat da eta iritziak, seguru, alde guztietakoak.<a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/2017_kilometroak.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-864 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/2017_kilometroak.jpg\" alt=\"\" width=\"379\" height=\"192\" \/><\/a>Aurtengo lemaren atzean dagoen <strong><em>lekaioka<\/em><\/strong> hori, &#8216;ozenki deika&#8217;, <em><strong>\u201clekaio\u201d<\/strong><\/em> hitzetik dator, gaztelaniaz, <em>\u201clacayo\u201d.<\/em> Hau da: gure aurtengo leloaren esanahia da &#8216;morroiei oihuka agintzea&#8217; dela. Hortaz, <em>lekaio<\/em> hitzaren bigarren adiera: &#8216;oihua&#8217;.<\/p>\n<p>Lekaioak jauntxoarekin batera zihoazen sehiak ziren, morroiak, bera zaldi gainean eta lekaioak albo bietan, oinez. Garaien arabera, armaturik zihoazen, balezta banarekin. Izatez, <em>lekaio<\/em> hitzaren beste esanahi zaharra da gerlari zaldunekin batera zihoazen oinezko gudariak. Baliteke ere &#8216;zantzoka&#8217; esanahiak honekin ere zerikusia izatea.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/lacayos.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-863 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/lacayos-580x579.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"579\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/lacayos-580x579.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/lacayos-150x150.jpg 150w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/lacayos-768x766.jpg 768w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2017\/09\/lacayos.jpg 787w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><br \/>\nJaun zaldunaren handitasuna nabarmentzeko, jantzi onekin zihoazen lekaioak. <em>Librea<\/em> izena zuten euren uniforme haiek. Eta izen horrek gure <em>aske<\/em> hitzarekin zerikusia du, frantsesezko <em>\u201clivr\u00e9e\u201d<\/em> &#8216;askatua, liberatua&#8217; terminoan duelako oinarria.<\/p>\n<p>Izatez, jauntxoen jantziak ziren baina, zaharkitu eta gero, morroi horiei ematen zitzaien, bideetatik zihoan <em>convoy<\/em> hura handikeriaz janzteko. Handinahikoen arrandia, itxurakeria&#8230; Horretan gutxi aldatu gara.<\/p>\n<p>Nahiz eta janzkeragatik gizajoa haiek noble itxura hartu, oso tratatu txarra jasaten zuten, mingarria, jabeak errietaka zebilkielako beti, oihuka. Horregatik pertsona doilortzat hartzen ziren lekaioak. Gutxiesgarriak ziren ahaltsuen artean, txarto tratatuak&#8230; Izatearen itxurak baina izan gabe: ba al dago ezer etsigarriagorik?<\/p>\n<p>Baina gure kasua, beste muturrean dago, zorionez\u00a0 gure herriak hobera egin duelako zenbait esparrutan. Hortaz, O\u00f1atiko jaian, oihuak bai, baina euskarazkoa eta ikastolen aldekoak. Tratu txarrik inori ez.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-2147 aligncenter\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"389\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2-580x389.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/files\/2018\/08\/felix-facebook2.jpg 591w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hona hemen beste hizkuntza-bitxikeria bat, gozagarri. Ezaguna denez, Kilometroak izena du 1977. urteaz geroztik Gipuzkoako ikastolen alde antolatzen den jaiak. Aurten O\u00f1atin izango da, irailaren 24an. Urte bakoitzean lelo bat baliatzen dute aurrekoetatik bereizteko eta nortasun propioa hartzeko. Aurtengoan LEKAIXOKA hautatu dute, eskualde horretako euskaraz &#8216;oihuka&#8217;, &#8216;zantzoka&#8217;, &#8216;irrintzika&#8217;&#8230; esanahia duena. Eta horra hor gure bitxikeria. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/2017\/09\/16\/morroiak-eta-onatiko-ikastola\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Morroiak eta O\u00f1atiko ikastola<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":112,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[94844,94840,94841,94842,94843,28785,94845],"class_list":["post-861","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-esanahia","tag-kilometroak","tag-lekaio","tag-lekaioka","tag-lekaixoka","tag-onati","tag-significado"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/861","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/users\/112"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=861"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/861\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2212,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/861\/revisions\/2212"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=861"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=861"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/arca-de-no-se\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=861"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}