{"id":120,"date":"2010-03-02T14:20:55","date_gmt":"2010-03-02T13:20:55","guid":{"rendered":"http:\/\/ugaitzzabala.wordpress.com\/?p=120"},"modified":"2010-03-02T14:20:55","modified_gmt":"2010-03-02T13:20:55","slug":"gezurra-husteak-erdia-ustel","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/2010\/03\/02\/gezurra-husteak-erdia-ustel\/","title":{"rendered":"Gezurra husteak erdia ustel"},"content":{"rendered":"<p>Bitxia da politikari batzuek errealitatea euren gustura zelan malgutzen duten ikustea. Bitxia, tristea&#8230; edo herritarrok lerdotzat jotzen gaituztela.<\/p>\n<p>Atzo, martxoak 1, urtebete konplitu zen Patxi Lopezek hauteskundeak <strong>galdu<\/strong> zituenetik. Hala ere, lehendakaritzarako jauzia eman zuen.<\/p>\n<p>Ez ditugu hemen errepasatuko emaitzak zeintzuk izan ziren, zein baldintzatan eman ziren hauteskunde horiek eta abar. Hizkuntzaren erabileran geratuko gara, gaurkoan hitzei ematen zaien esanahiari so egingo diogu.<\/p>\n<p><strong>Gezurra<\/strong>: iz. Egia ez dela jakinda edo uste izanda eta besteek egia  dela sinets dezaten esandakoa; egia ez dena. <em>Ea noiz den zilegi gezurra esatea.<\/em> GEZUR(RA) EGIN. Huts egin, emandako hitza  bete ez. (<em>Harluxet Hiztegi Entziklopedikotik <\/em>hartua<em>)<\/em><\/p>\n<p>Hortaz, gezurra, hitz laburretan, emandako hitza ez betetzeari deritzo. Iazko hauteskunde kanpaina gogora ekarrita, edonork oroit litzake gaur egun lehendakari den jaunaren adierazpenak: &#8220;ez dut PPrekin pakturik egingo&#8221;.<\/p>\n<p>Martxoaren 1ean bertan, lehendakari izateko legitimitatea zuela adierazi zuen, hauteskundeak galdu eta hurrengo segundoan. Abian jarri zen hitzarmena PPrekin.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/idoiamendia1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-122\" title=\"idoiamendia\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/idoiamendia1.jpg?w=300\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"198\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/idoiamendia1.jpg 2500w, https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/idoiamendia1-300x198.jpg 300w, https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/idoiamendia1-1024x677.jpg 1024w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Gaur bertan, Idoia Mendiak, Gobernuko bozeramailea, esandakoak entzun ahal izan ditugu, Patxi Lopezek bere hitza bete duela, lehendakariorde ez izateko egin zuen zina alegia.<\/p>\n<p>Ba bai, hala da, hitza bete du, ez da lehendakariordea, lehendakaria baizik. Baina berdin berdin bete zezakeen bere hitzaren parte hori, beste partea ere konplituta, hots, lehendakaria ez izatearena.<\/p>\n<p>Hala egin izan balu, gaur egun esan genezakeen Patxi Lopez euskaldun peto-petoa dela (izanez, ez elez), hitzeko gizona zatekeelako. PPrekin pakturik sinatu izan ez balu, ez genukeen gezurretan harrapatu izango PPrekin pakturik egingo ez zuela esan eta gero. Eta jakina, lehendakariorde ez izateko aukera ere bere esku geratzen zen. Zelako abagunea!<\/p>\n<p>Bagenekien Patxi Lopez gezurraren uretan igerian oso ondo moldatzen dela, baina beste gauza batez hasi gara ohartzen: Idoia Mendiak herria tontoa (edo gor-itsua) dela uste du. Gezur bat egi baten azpian estaltzeak ez du gezurra ezabatzen. Kasu honetan, bat ken bat ez da zero. Hitzak ez dira matematika, eta esandakoak erantzukizuna dakar, eta erantzukizun horri erantzuten ez diozunean errudun zara.<\/p>\n<p>Horretara dator, beraz, idatzi honen izenburua: gezurra egi batekin husteak, ustelaren kiratsa baino ez dakar.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bitxia da politikari batzuek errealitatea euren gustura zelan malgutzen duten ikustea. Bitxia, tristea&#8230; edo herritarrok lerdotzat jotzen gaituztela. Atzo, martxoak 1, urtebete konplitu zen Patxi Lopezek hauteskundeak galdu zituenetik. Hala ere, lehendakaritzarako jauzia eman zuen. Ez ditugu hemen errepasatuko emaitzak zeintzuk izan ziren, zein baldintzatan eman ziren hauteskunde horiek eta abar. Hizkuntzaren erabileran geratuko gara, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/2010\/03\/02\/gezurra-husteak-erdia-ustel\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Gezurra husteak erdia ustel<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[21,25,26],"tags":[63,67,74,95,99,60351,100],"class_list":["post-120","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-eusko-jaurlaritza","category-politika","category-ppsoe","tag-gezurra","tag-hauteskundeak","tag-idoia-mendia","tag-patxi-lopez","tag-pp","tag-ppsoe","tag-pse"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/120","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=120"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/120\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=120"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=120"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=120"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}