{"id":130,"date":"2010-03-08T12:45:14","date_gmt":"2010-03-08T11:45:14","guid":{"rendered":"http:\/\/ugaitzzabala.wordpress.com\/?p=130"},"modified":"2010-03-08T12:45:14","modified_gmt":"2010-03-08T11:45:14","slug":"martxoaren-8a-hotzarekin-datorren-eguna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/2010\/03\/08\/martxoaren-8a-hotzarekin-datorren-eguna\/","title":{"rendered":"Martxoaren 8a, hotzarekin datorren eguna"},"content":{"rendered":"<p>Hotz jaiki gara. Ziklogenesiaren osteko barealdia izotz eta elur moduan etorri zaigu Euskadiko bazter guztietara.<\/p>\n<p>Martxoaren 8a da gaur, Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta fede onez,\u00a0 euskal alderdi politikoetako gazteek egun honi ongi etorria nola eman dioten\u00a0 aztertu nahi izan dut, eurak omen baitira etorkizuna.<\/p>\n<p>Ba, antza denez, hotzak sorgortuta edo, hoztasunez hartu dute gaurkoa orokorrean. Eguerdia nahiko pasatxo denean, gazteen web orrietan ez da ezer ageri, aipatu beharreko hiru salbuespen kenduta: Euzko Gaztedi, EAJren gazteak, Iratzarri (Aralar) eta JSE-Egaz, PSEren gazteak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.euzkogaztedi.org\/eu\/home.asp\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-131\" title=\"martxoak8\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/martxoak8.jpg?w=212\" alt=\"\" width=\"212\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/martxoak8.jpg 795w, https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/martxoak8-212x300.jpg 212w, https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/martxoak8-724x1024.jpg 724w\" sizes=\"auto, (max-width: 212px) 100vw, 212px\" \/><\/a><a href=\"http:\/\/www.jse-egaz.org\/eu\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-full wp-image-132\" title=\"8marzo_0\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/03\/8marzo_0.jpg\" alt=\"\" width=\"253\" height=\"264\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.iratzarri.org\/iratzarriweb\/index.php?option=com_content&amp;view=article&amp;id=159:martxoaren-8an-genero-opresioari-aurre-egin-&amp;catid=1:latest-news\">Iratzarriren adierazpena<\/a><\/p>\n<p>Ez Gazte Abertzaleak (EA), ez Nuevas Generaciones (PP), ezta EB Gazteak ere.<\/p>\n<p>Emakumeen borroka zoritxarrez oraindik amaitu ez den 2010 urte honetan, hiru gazte erakundek bakarrik hartu dute emakumea aintzat. Gaur egun emakumea izateari, gazte izatea gehitzen badiogu, ematen du beste erakundeek izan beharko luketela zer esanik data honetan, ezta?<\/p>\n<p>Beste gauza bat da euskararen presentzia, eta JSEk\u00a0 ez du aintzat hartzen euskaldunon hizkuntza. Hori ere penagarria, gaur egun gazte gehienak euskaldunak dira-eta. Gazteongana hurbiltzeko modu polita.<\/p>\n<p>Eta euskarari heldu diogula, JSEk erreferente daukan Patxi Lopezek\u00a0 gaurkoa aukeratu du Twitter bidez internauten <a href=\"http:\/\/www.irekia.euskadi.net\/es\/news\/1330-twitter-entrevista-lehendakari\">galderei erantzuteko<\/a>, Irekia atariaren bidez. Bada lehendakari jaunari euskaraz egindako galdera baten aurrean, galdera itzuli egin zaio eta erantzuna gaztelaniaz eman. Kasu horretan, ez du merezi zer esan duen horri ezta jaramonik egiteak ere, errespetu falta galantagatik hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Baina martxoaren 8a da gaur, eta ez da emakumeei besarkadarik, zorionik edo halakorik emateko unea bakarrik, ez, gaurkoa gizonezkoon konpromisoa berretsi eta sendotzeko eguna da, eta asko eta asko horretan gabiltza.<\/p>\n<p>Hotzak berotasunari atea zabalduko diolako.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hotz jaiki gara. Ziklogenesiaren osteko barealdia izotz eta elur moduan etorri zaigu Euskadiko bazter guztietara. Martxoaren 8a da gaur, Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta fede onez,\u00a0 euskal alderdi politikoetako gazteek egun honi ongi etorria nola eman dioten\u00a0 aztertu nahi izan dut, eurak omen baitira etorkizuna. Ba, antza denez, hotzak sorgortuta edo, hoztasunez hartu dute gaurkoa orokorrean. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/2010\/03\/08\/martxoaren-8a-hotzarekin-datorren-eguna\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Martxoaren 8a, hotzarekin datorren eguna<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[18,19,20,23,25],"tags":[45,60340,50,61,78,60348,81,91,95],"class_list":["post-130","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskadi","category-euskal-herria","category-euskara","category-irekia","category-politika","tag-eb-gazteak","tag-egi","tag-emakumea","tag-gazte-abertzaleak","tag-iratzarri","tag-irekia","tag-jse","tag-nuevas-generaciones","tag-patxi-lopez"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/130","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=130"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/130\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=130"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=130"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=130"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}