{"id":198,"date":"2010-04-13T10:10:15","date_gmt":"2010-04-13T09:10:15","guid":{"rendered":"http:\/\/ugaitzzabala.wordpress.com\/?p=198"},"modified":"2010-04-13T10:10:15","modified_gmt":"2010-04-13T09:10:15","slug":"sei-urte-egunkariarekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/2010\/04\/13\/sei-urte-egunkariarekin\/","title":{"rendered":"Zazpi urte Egunkariarekin"},"content":{"rendered":"<p>Atzo eta gaurko komunikabideek esandakoari erreparatuta, gauza gutxi dago gehitzeko &#8220;Egunkaria&#8221; epaitzaren gainean.<\/p>\n<p>Askotan gertatzen den bezalaxe, ahoa bero-bero jarri zitzaien batzuei <strong>orain zazpi urte <\/strong>zentzugabekeria hau guztia hasi zenean. Jakina, horiek ez dute zertan atzera egin, berbak haizeak eramango balitu bezala&#8230; Baina adibideak <a href=\"\/\/\">banaka<\/a> <a href=\"http:\/\/escueladesara.com\/2010\/04\/13\/lo-que-se-dijo-de-egunkaria-el-dia-de-su-cierre\/\">batzuk<\/a> dira.<\/p>\n<p>Kasu honetan argi geratzen da gurutzada ez zela terrorismoaren kontrakoa, gurutzada abertzaletasunaren kontrakoa zen. Abertzaletasunaren zantzu guztiei buru-berokia jartzen diete, aizkora eta sugea. Arerio politikoa deuseztatzeko argudiorik ez badaukazu, iraintzea baita irabazteko biderik errazena, eta irainari estalki legala jarriz gero&#8230; suziriak!<\/p>\n<p>Tristeena da, azkenean galdera hau egin behar izatea zeure buruari: <strong>&#8220;eta euskarak zer ikusi dauka honekin guztiarekin?&#8221;. <\/strong>Herri honetan euskara eurena ere badela onartzen ez duten bakar batzuk dauden bitartean, ez dugu aurrera egingo. Euskara politizatuta bizitzera kondenatuta dago.<\/p>\n<p>Zertara datoz, hala ez bada, Antonio Basagoitiren azken burutazioak ETB1ekin? <a href=\"http:\/\/www.meneame.net\/story\/parlamento-debatira-subtitula-programas-infantiles-etb-1\">Azpitituluak gaztelaniaz<\/a> jarri? ORAIN? Non eta ETB1en? Orain arte ez dut entzun edo ikusi ETB2n azpitituluak euskaraz jartzeko proposamenik.<\/p>\n<p>Halakoak dauden bitartean, ez da harritzekoa ere honakoak sufritu behar izatea: <a href=\"http:\/\/www.cope.es\/espana\/13-04-10--garcia-casquero-avt-absolucion-directivos-egunkaria-es-un-paso-atras-158383-1\">&#8220;<em>Egunkariako zuzendarien absoluzioa atzera pausua da<\/em>&#8220;<\/a> (Garc\u00eda Casquero, AVT). Biktimek, zelan ez, errespetu osoa merezi dute eta solidaritaterik zintzoena, baina biktimak izateak ez die arrazoia ahoan jartzen Jainkoaren iluminazioa bailitzan.<\/p>\n<p>Berba horiek mingarriak dira, ia herri oso bat eurekin izan duten auzipetuen kontrako iraina, eta luzapenez, guztiok aho bete hortz irakurtzen ditugu, bihotza erreta.<\/p>\n<p>Zer da hemen okerrena? Askotan egin diot honako galdera hau neure buruari, eta ez dut nik erantzunik emango: <strong>nola balora dezake euskaraz ez dakien batek euskaraz soilik egina dagoen zerbait? Nondik ateratzen du atrebentzia hori?<\/strong><\/p>\n<p>Hori da euskaldunon zama. Eta atzo emozio guztiak pil-pilean zeudela, sei urte igaro eta gero, Patxi Lopezek honako hau esateko astia zeukan bakarrik Twitter bidez (bai, gaztelaniaz):<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/04\/pl.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-199\" title=\"PL\" src=\"http:\/\/blogs.deia.com\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/04\/pl.jpg\" alt=\"\" width=\"367\" height=\"194\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/04\/pl.jpg 425w, https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/files\/2010\/04\/pl-300x158.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 367px) 100vw, 367px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Hutsaren hurrengoa.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo eta gaurko komunikabideek esandakoari erreparatuta, gauza gutxi dago gehitzeko &#8220;Egunkaria&#8221; epaitzaren gainean. Askotan gertatzen den bezalaxe, ahoa bero-bero jarri zitzaien batzuei orain zazpi urte zentzugabekeria hau guztia hasi zenean. Jakina, horiek ez dute zertan atzera egin, berbak haizeak eramango balitu bezala&#8230; Baina adibideak banaka batzuk dira. Kasu honetan argi geratzen da gurutzada ez zela &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/2010\/04\/13\/sei-urte-egunkariarekin\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Zazpi urte Egunkariarekin<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[17,18,19,20,25,26],"tags":[37,48,60345,82,95],"class_list":["post-198","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-eta","category-euskadi","category-euskal-herria","category-euskara","category-politika","category-ppsoe","tag-basagoiti","tag-egunkaria","tag-euskara","tag-justizia","tag-patxi-lopez"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/198","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=198"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/198\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=198"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=198"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=198"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}