{"id":390,"date":"2010-11-11T13:19:59","date_gmt":"2010-11-11T11:19:59","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/hitzaketahotsak\/?p=390"},"modified":"2010-11-11T13:26:03","modified_gmt":"2010-11-11T11:26:03","slug":"nor-da-euskaldun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/2010\/11\/11\/nor-da-euskaldun\/","title":{"rendered":"Nor da euskaldun? Zer da euskaldun izatea?"},"content":{"rendered":"<p>Aste honetan ziztu bizia hartu du Interneten I\u00f1aki Perurena protagonista den bideo batek. Bertan, harrijasotzaile ohiak errepaso handia ematen dio kazetariari (Bilbovisioneko Manu delakoa) hark nafarra dela esaten dionean, eta ez euskalduna. Hemen duzue bideoa:<\/p>\n<a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=kcqYNkI3PnY\">http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=kcqYNkI3PnY<\/a>\n<p>Nire ustez, oso adierazgarria da bideoa, batez ere xehetasun txiki batengatik. Perurena gehien haserretzen den momentua kazetariak &#8220;jakintsu&#8221; (<em>sabio<\/em>) deitzen dionean dator. Ordura arte, Perurenak bere euskalduntasuna azaltzen du, zergatik den euskaldun, besteok garen bezalaxe. Baina ez du ulertzen berak naturaltasunez ikusten duen zerbaiten, eta azalpen arrazoitua eman ostean, besteak &#8220;jakintsu&#8221; deitzea, I\u00f1akik naturaltasunez hitz egiten duelako, bihotzetik ateratzen zaiona argudio historiko eta soziolinguistikoz janzten duelako, bizi den herria ezagutzen arduratu delako.<\/p>\n<p>Perurena jakintsua al da ala Manu arduragabe galanta? \u00a0Hortxe dago koska, hortik datorrela haserrea eratortzen dut nik.<\/p>\n<p>Erdaraz (gaztelaniaz kasu honetan) hitz egitean <em>vasco<\/em> eta <em>navarro <\/em>erraz desberdin genitzake, banaketa administratiboak dakarren laguntzaz gehiago.<em> <\/em>Baina euskaraz? Nafarra eta euskalduna? Nafarra ala euskalduna? Euskaraz dakien nafarra ez al da euskalduna? Euskalduna da euskaraz dakielako soilik? Euskaraz dakien nafarra ez da euskalduna eta gaztelaniaz soilik dakien &#8220;euskotarra&#8221; (baskoa) euskalduna da? Gogora dezagun Euskaltzaindiak &#8220;euskaldun&#8221; berba gentilizio modura onartuta duela ere bai.<\/p>\n<p>Garbi daukat, eta abestiak argi zioen, &#8220;guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak gara, nahiz eta hitz ezberdinez, bat bera dugu hizkera&#8221;.<\/p>\n<p>Naturaltasunez ikusiko bagenu naturala dena, bistara zein entzumenera naturalki agertzen zaiguna, hamar mila pausu aurrera emango genuke gure herrian eta gure gizartean.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aste honetan ziztu bizia hartu du Interneten I\u00f1aki Perurena protagonista den bideo batek. Bertan, harrijasotzaile ohiak errepaso handia ematen dio kazetariari (Bilbovisioneko Manu delakoa) hark nafarra dela esaten dionean, eta ez euskalduna. Hemen duzue bideoa: Nire ustez, oso adierazgarria da bideoa, batez ere xehetasun txiki batengatik. Perurena gehien haserretzen den momentua kazetariak &#8220;jakintsu&#8221; (sabio) deitzen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/2010\/11\/11\/nor-da-euskaldun\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Nor da euskaldun? Zer da euskaldun izatea?<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[18,19,20],"tags":[60344,60345,5915,5914,89],"class_list":["post-390","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskadi","category-euskal-herria","category-euskara","tag-euskal-herria","tag-euskara","tag-inaki-perurena","tag-manu-a-manu","tag-nafarroa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/390","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=390"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/390\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":392,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/390\/revisions\/392"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=390"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=390"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/hitzaketahotsak\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=390"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}