Txikitako objektuak (eta oroitzapenak)

Aurreko astean idatzikoarekin lotura da gaurkoak. Lehen hezkuntzan erabiltzen zituzten objektuak klasera eramateko eskatu zien Lorea Fernandez irakasleak  ikasleei, euren esperientziak aztertu eta horien inguruan pentsatzeko asmoz.

Ez dakit neu ere halakorik egiteko gai izango nintzatekeen. Objektuez ari naiz, jakina; seguruenik, bidean geratu dira horrelako gauzak dagoeneko, oroitzapenak ez bezala. Trastelekuan egongo ote dira oraindik garai haietako Xabiertxo eta Nora zoaz liburuak, esate baterako? (portzierto, azken honetan marrazkiak eskolakide genituen batzuen aitak egin zituen, Larrik hain zuzen)

Zer diostazu zutaz?

Eta, aspaldiko garaietara etorrita, Rubio kuadernoez? Eskolan erabili zenituen edo baten bat gordeta duzu? Tira, hau irakurrita melankoniak jota bazaude, jakin “garai modernoetara” ere egokitu direla eta i-paderako aplikazioa ere badutela.

Rubiok Facebooken duen esparrutik hartutako argazkia

2 thoughts on “Txikitako objektuak (eta oroitzapenak)”

  1. Aurreko neguan loba itxaroten ari nintzela bigarren eskuko liburu azoka bat zegoen eta denbora ematearren edo liburuak inguruan eta gustura ibili nintzen aspaldiko eta klasiko askoren artean.
    Jakina gehineak erdaraz, baten bat ingelesez…eta halako batean ezetz asmatu zer aurkitu nuen!….”Giza Soina” liburua, gure anatomiako edota naturako liburua! Itzela! denboran jauzia!…Zer pentsatu ematen du. Ederra.
    http://bit.ly/HzQlez

Leave a Reply to Laura Moragues Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *