{"id":1132,"date":"2018-05-31T18:34:07","date_gmt":"2018-05-31T16:34:07","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1132"},"modified":"2018-05-30T14:37:29","modified_gmt":"2018-05-30T12:37:29","slug":"isiltasuna-eskolan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/05\/31\/isiltasuna-eskolan\/","title":{"rendered":"Isiltasuna eskolan"},"content":{"rendered":"<p>&#8220;Bost aholku zure ikasleak gelan isilik egon daitezen&#8221; izeneko sarrera batekin egin nuen lehengoan topo Sarean, berez berrikuntzaren esparrutzat daukaten gune batean. Sartu egin nintzen jakin-minez, eta hasiera bera oso esanguratsua iruditu zitzaidan; ziotenez, eskoletan ikasleak isilik egotea eta arreta ez galtzea da irakaslearen zereginik zailenetakoa. Alegia, eskolaren kudeaketa eta diziplina kontua ei zen nagusi nire ustez.\u00a0 Bost aholkuen artean ere bazegoen bitxikeriaren bat; besteak beste, argiak bapatean itzaltzea edo kontagailu bat jarri eta sariak ematea.<\/p>\n<p>Umeek egiten duten legez, &#8220;zergatik&#8221; galdera erabiltzea komenigarria eta lagungarria delakoan nago, arazoaren benetako jatorriaren bila. Hala, neure buruari honelako pare bat egin nizkion: zergatik ez dira isiltzen ikasleak eskolan? zergatik egon behar dute isilik ikasleek eskolan?<\/p>\n<p>Nire ezagun batek zioen bezala, bitxia da hizkuntza gaia duten hainbat eskolatan irakaslea izatea hitz egiten duen bakarra edo ia bakarra&#8230; urteetan errealitatea hori izan den arren.<\/p>\n<p>Halaber,\u00a0 gertakari bat gogoratu nuen isiltasuna zela tartean. Lehen hezkuntzako irakasle batek zioen bere ikasle bati buruz ona eta fina zela, baina aldi berean berritsua. Eta lehenengo &#8220;zergatik&#8221; galderari honela erantzun zion: ondokoarekin sarritan hitz egiten zuelako. Horren ondorengo bigarren &#8220;zergatik&#8221; galderari berriz hau erantzun zion: agindutako lanak azkarrago bukatzen zituela eta aspertu egiten zela antza zenez. Ondorioz, bestelakoa zen arazoa, zergatia eta irtenbidea; are, ume hark esan zuen bezala, lanak azkar amaitzekotan gelako &#8220;ordenagailuaren txokora&#8221; bidaltzen zituzten eta ez ei zen batere erakargarria, jokoak eta ariketak zaharkituak zeudelako eta errepikakor samarrak zirelako gainera.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/05\/mime-shows-the-silence-please.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-1133\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/05\/mime-shows-the-silence-please-580x387.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"387\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/05\/mime-shows-the-silence-please-580x387.jpg 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/05\/mime-shows-the-silence-please-768x512.jpg 768w, https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/05\/mime-shows-the-silence-please-940x627.jpg 940w, https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/05\/mime-shows-the-silence-please.jpg 1920w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Laburbilduz, nire iritziz, ikasleek noiz egon behar duten isilik eta noiz ez da aztertu beharreko jokabide metodologikoa, diziplina eta kontrola baino areago. Adinaren araberako bideaz, joko-arauak esplizituki jakitea ere egokia izango da. Eta, seguruenez, ikasleek hitz egitea nahi denean isilik badaude ere kezkatu egingo da irakaslea, ezta? Izan ere, &#8220;egun batzutan isiltasunak ere desafinatzen du&#8221; dio <a href=\"https:\/\/youtu.be\/qt3szkBquB4\">euskaratutako fado batek<\/a>.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Bost aholku zure ikasleak gelan isilik egon daitezen&#8221; izeneko sarrera batekin egin nuen lehengoan topo Sarean, berez berrikuntzaren esparrutzat daukaten gune batean. Sartu egin nintzen jakin-minez, eta hasiera bera oso esanguratsua iruditu zitzaidan; ziotenez, eskoletan ikasleak isilik egotea eta arreta ez galtzea da irakaslearen zereginik zailenetakoa. Alegia, eskolaren kudeaketa eta diziplina kontua ei zen nagusi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/05\/31\/isiltasuna-eskolan\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Isiltasuna eskolan<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[59915,44080,30819,30890],"tags":[59942,117902,117904,117901,117903],"class_list":["post-1132","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bizipenak","category-ikasleak","category-iritziak","category-ohiturak","tag-berrikuntzak","tag-diziplina","tag-eskolaren-kudeaketa","tag-isiltasuna","tag-metodologia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1132","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1132"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1132\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1136,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1132\/revisions\/1136"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1132"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1132"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1132"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}