{"id":1150,"date":"2018-08-09T18:27:05","date_gmt":"2018-08-09T16:27:05","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1150"},"modified":"2018-08-09T13:24:15","modified_gmt":"2018-08-09T11:24:15","slug":"tsundokua-eta-liburutegiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/08\/09\/tsundokua-eta-liburutegiak\/","title":{"rendered":"Tsundokua&#8230; eta liburutegiak"},"content":{"rendered":"<p><strong>Tsundoku<\/strong>. Seme-alabei entzun nien lehengoan, nire irakurtzeko zaletasuna zela-eta. Gerora, egunkariren batean irakurri dut haren berri.\u00a0 Wikipedian ere ageri da; oraindik ez, ordea,\u00a0 euskarazko bertsioan.\u00a0Honetan datza Japoniatik etorritako ideia edo hitz hori: irakurriko ez diren irakurtzeko materialak (liburuak) erostea, gero besterik gabe etxean pilatuta uzteko. Halaber, apalean irakurriak izateko zain dauden liburuak izendatzeko ere erabiltzen da.<\/p>\n<p>Bibliomania kontzeptuarekin lotuta dagoela aipatzen dute arestian aipatutako iturrian (sinonimotzat jo dituzte <a href=\"https:\/\/www.lavanguardia.com\/libros\/20180806\/451198229871\/tsundoku-acumular-libros.html\">La Vanguardia egunkarian<\/a>). Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa ei da\u00a0<strong>bibliomania<\/strong>, liburuak pilatzeko joera alegia, baina ez da liburuzaletasuna edo bibliofilia.<\/p>\n<p>Neure aldetik, bestelako mania bat sumatu dut azken boladan liburuen inguruan; Diogenes digitalaren sindromearekin lotura izango luke (<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Diogenes_sindrome\">hau badago euskaraz Wikipedian<\/a>\u00a0kontzeptu orokorrari dagokionez): disko gogorren batean zein irakurgailuan liburuen bertsio digitalak pilatzeaz ari natzaizu, bizitza osoan zehar irakurtzeko kopurua guztiz gaindituz. Adibidez, ezagun batek eskaini zidan duela gutxi horrelako liburu-bilduma amaigabe bat, bere kide aditu batek lortua ez dakit zein webgunetatik.<\/p>\n<figure style=\"width: 255px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/lh3.googleusercontent.com\/vd90Hkas8fy5gLxLLo6RE8A7mH7MScYURYmiFpZyoDG08lp7NTiMYjo3ukRkBq5-p_9KfJDagxPTEEl70kJjcbGb2KJu3IJc8Gg-7BNZMGk7AJlSY3kcjl9eR4ojlwZmDG8PCyLQbWieVKjwQTGr05Aolhzzk-Hpv2ZFn-vM4B9WXXjk5B_JF0p_NqmtEGWNDV3wCKooV3mIbKZWmxHqaKBGRZ8MzlfUgFbvih0X0dZbnvomG3I6qiuJlg2ckGJcB2yPhqgmbufBGLHOKQf5t0qk_2-fSxu5WCER17zAE8CThdXp5WEy3hulECXMljbjv3QsSL15xF7ZSta43xEE5k0lPYkmUGIHTsPELqmn0NuaC8QXBh22nYUKm8R3g76WFmXXzoSxBUQJ_iYdPSqh4ZASCl8zzFjp6QJxN89Crp6bQEDV2I4IGqk6bRuK73FC_CLSm3fW5v1Hhhc-kFn83X_8z9tiBaNJwHocQHDYDN-yRmkNKhz_szFQZnxJpR_ThkhstjnPgIxF8xi5dzBpkBbX08g3Q1cKQGGyhsakxj0RtRxbGMK63fv2_oRIZjrjOII0eCwuGs75NX7qQ3hCEEHwk3fXa6AgR3tA0vXBwgcPnhIu9-YyAQ2gW_JRodtBbe2TDnNcifxLmnchMj0gRWuRi-R2bV5E=w480-h640-no\" alt=\"\" width=\"255\" height=\"340\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Hau ez da etxeko liburutegia \ud83d\ude00<\/figcaption><\/figure>\n<p>Zaletasuna mania bihur ez dadin, eta niretzat erosi ditudan liburuak oparitzeko zein beste moduren batean (<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Liburu_gurutzaketa\">liburuen gurutzaketa<\/a>ren bidez, esaterako) gainetik kentzeko ohiturarik ez dudanez gero\u00a0 etxeko bilduma fisikoa kudeazina izan ez dakidan (La Vanguardiako berrian badago horri buruzko aholkurik, dena den), liburutegien zerbitzua ere baliatzea erabaki nuen aspaldi.<\/p>\n<p>Areago oraindik. Liburutegietarako joan-etorriak beti errazak ez direnez, bestelako zerbitzu bat erabiltzen hasia naiz: <strong><a href=\"http:\/\/www.eliburutegia.euskadi.eus\/\">e-Liburutegia<\/a><\/strong>. Labur esanda:\u00a0Internet bidez liburu elektronikoak mailegatzeko zerbitzua da e-Liburutegia, Eusko Jaurlaritzak sortu, mantendu eta herritarren esku jartzen duena. Baditu bere mugak, baina ematen dit denboraren poderioz hobetzen joango dela, mailegatzeko liburuen kopurua handitzen joango den bezalaxe.<\/p>\n<p>Eta zu, irakurle, zein izaten da zeure liburuekiko jokabidea? Edota oporretan egon arren ezertxo ere irakurtzen ez duen horietakoa zara?<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tsundoku. Seme-alabei entzun nien lehengoan, nire irakurtzeko zaletasuna zela-eta. Gerora, egunkariren batean irakurri dut haren berri.\u00a0 Wikipedian ere ageri da; oraindik ez, ordea,\u00a0 euskarazko bertsioan.\u00a0Honetan datza Japoniatik etorritako ideia edo hitz hori: irakurriko ez diren irakurtzeko materialak (liburuak) erostea, gero besterik gabe etxean pilatuta uzteko. Halaber, apalean irakurriak izateko zain dauden liburuak izendatzeko ere erabiltzen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/08\/09\/tsundokua-eta-liburutegiak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Tsundokua&#8230; eta liburutegiak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[117884,59915,30890,30902,20679],"tags":[117914,117916,117918,30831,117917,117913,117915],"class_list":["post-1150","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-baliabideak","category-bizipenak","category-ohiturak","category-teknologia","category-zerbitzuak","tag-bibliomania","tag-e-liburutegia","tag-irakurzaletasuna","tag-liburuak","tag-liburutegiak","tag-tsundoku","tag-zaletasunak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1150","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1150"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1150\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1153,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1150\/revisions\/1153"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1150"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1150"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1150"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}