{"id":1155,"date":"2018-09-06T18:04:47","date_gmt":"2018-09-06T16:04:47","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1155"},"modified":"2018-09-06T14:10:21","modified_gmt":"2018-09-06T12:10:21","slug":"irakasleak-ere-bueltatuko-al-dira-eskolara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/09\/06\/irakasleak-ere-bueltatuko-al-dira-eskolara\/","title":{"rendered":"Irakasleak ere bueltatuko al dira eskolara?"},"content":{"rendered":"<p>Ikasturtea bukatu zenetik denbora luzea joan dela sumatuko dute batzuek agian; beste batzuei ziztu bizian joan zaizkie udako hilabeteak. Dena den,\u00a0eskolara itzultzeko garaia iritsi da.<\/p>\n<p>Horretan ari garela, eta robotek bizitzan (eta lanpostuetan) izan dezaketen eragina kezka-iturri, mintzagai eta aztergai denean, Txinan eskoletara ere heldu direla <a href=\"https:\/\/www.larioja.com\/internacional\/asia\/robots-China-escuelas-20180829135243-ntrc.html\">irakurri nuen<\/a>\u00a0<a href=\"https:\/\/twitter.com\/jrlopezbenito\">Jorge R. L\u00f3pez Benito<\/a>ren bidez.<\/p>\n<p>Lehenengo eta behin, ustez Carles Monereorena den esaldi bat gogoratu nuen. Halaxe dio: makina batez ordezkatu ahal den irakasleak ordezkatua izatea merezi du.<\/p>\n<p>Handik gutxira, berriz, artikulu batekin egin nuen topo; zergatik konputagailuek ezin dituzten irakasleak ordezkatu azaltzen da <a href=\"http:\/\/www.ednewsdaily.com\/why-computers-cannot-replace-teachers\/\">bertan<\/a>; oro har, ados nagoela esan behar. Are, <a href=\"https:\/\/www.lasexta.com\/programas\/sexta-columna\/noticias\/cuando-robara-trabajo-robot-esta-lista-profesiones-menos-perspectivas-futuro_2017022458b05f190cf2fa92de4c4b4a.html\">La Sextan erabilitako informazioaren arabera<\/a>, irakasleena ez dago errazen ordezka litezkeen ogibideen artean (eta BBCk duen aplikazio txiki batean ere egin daiteke froga).<\/p>\n<p>Gerora, jatorrizko berrian haur hezkuntzaren esparrua agertzea egin zitzaidan deigarri.\u00a0 Beste bi hausnarketa egitera eramaten nau gertakari horrek. Alde batetik, ematen du arlo hori dela aldatzeko errazena edota aldaketak zein berrikuntzak errazen onartzen (edo jasaten) duena. Bestetik, horren azpian zer dagoen azaleratzea komeniko litzatekeelakoan nago; izan ere, ematen dit eskolako aro horri ez zaiola behar besteko garrantzirik ematen beti (eta horregatik ausartu direla Txinan aro horretan sarten robotak, lana errazena delakoan edo).<\/p>\n<p>Enpin. Momentuz (behintzat), ez dut uste <a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2014\/04\/10\/robot-bertsolaria\/\">Nao<\/a> izango denik bertso-eskoletan irakasle berria.<\/p>\n<figure style=\"width: 339px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"https:\/\/1.bp.blogspot.com\/-Ano-LoZWEeg\/U1jTCqTj8TI\/AAAAAAAAGGg\/eHwvSiczIpc\/s1600\/Errobota_konpri.jpg\" width=\"339\" height=\"191\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Nao, robot bertsolariaren argazkia<\/figcaption><\/figure>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikasturtea bukatu zenetik denbora luzea joan dela sumatuko dute batzuek agian; beste batzuei ziztu bizian joan zaizkie udako hilabeteak. Dena den,\u00a0eskolara itzultzeko garaia iritsi da. Horretan ari garela, eta robotek bizitzan (eta lanpostuetan) izan dezaketen eragina kezka-iturri, mintzagai eta aztergai denean, Txinan eskoletara ere heldu direla irakurri nuen\u00a0Jorge R. L\u00f3pez Benitoren bidez. Lehenengo eta behin, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/09\/06\/irakasleak-ere-bueltatuko-al-dira-eskolara\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Irakasleak ere bueltatuko al dira eskolara?<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30819,1544,30902],"tags":[117921,117920,44074],"class_list":["post-1155","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-iritziak","category-sin-categoria","category-teknologia","tag-eskolak","tag-haur-hezkuntza","tag-robotak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1155","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1155"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1155\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1157,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1155\/revisions\/1157"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1155"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1155"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1155"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}