{"id":1170,"date":"2018-11-02T10:49:51","date_gmt":"2018-11-02T09:49:51","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1170"},"modified":"2018-11-02T10:49:51","modified_gmt":"2018-11-02T09:49:51","slug":"getxoblog-su-saria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/11\/02\/getxoblog-su-saria\/","title":{"rendered":"Getxoblog Su saria"},"content":{"rendered":"<div>\n<p><span style=\"color: #000000\"><b>Getxoblog Su saria<\/b>\u00a0emango didatela jakinarazi didate. Hilaren 24an izango da, <a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/blog.agirregabiria.net\/2018\/10\/avance-y-llamada-ponentes-del-x.html\"><strong>Getxoblog X. Topaketa<\/strong>n<\/a>. <strong>Botxotik ziberespaziora<\/strong> blogean argitaratu dudan <a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com\/2018\/11\/getxoblog-su-saria.html\">sarreran<\/a> adierazi bezala, aspalditik ezagutzen dut\u00a0\u00a0<a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/twitter.com\/getxoblog\">Getxoblog<\/a>\u00a0ekimena; sustatzaileetako bat\u00a0<strong><a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/twitter.com\/agirregabiria\">Mikel Agirregabiria<\/a><\/strong>\u00a0baita. Are, antolatzen denetan lana tarteko izaten dudan arren, agertu izan naiz inoiz eta bertan eratutako mahai-ingururen batean parte hartu ere bai, 2015an esaterako (<a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/blog.agirregabiria.net\/2015\/11\/cronica-del-vii-encuentro-getxoblog.html\">Mikelen beraren kronika<\/a>\u00a0lekuko).\u00a0<\/span><\/p>\n<\/div>\n<div><a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/blog.agirregabiria.net\/2017\/09\/avance-del-programa-del-ix-encuentro.html\">Iaz Jonjo Agirrek proposatutakoari jarraikiz<\/a><span style=\"color: #000000\">, euskarazko blog bati emango diote lehenengo aldiz\u00a0<\/span><b style=\"color: #000000\">Su saria<\/b><span style=\"color: #000000\">, orain arteko\u00a0<\/span><b style=\"color: #000000\">Ur<\/b><span style=\"color: #000000\">,\u00a0<\/span><b style=\"color: #000000\">Aire<\/b><span style=\"color: #000000\">\u00a0eta\u00a0<\/span><b style=\"color: #000000\">Harea<\/b><span style=\"color: #000000\">\u00a0sariekin batera. Eta niri ematea erabaki dute. Egia esan, beste sari baten ere izango naiz partaide oraingo honetan,\u00a0<\/span><b style=\"color: #000000\"><a style=\"color: #000000\" href=\"http:\/\/aprendices.net\/\">Aprendices<\/a>\u00a0<\/b><span style=\"color: #000000\">taldeak jasoko baitu aipatutako Ur sari hori.<\/span><\/div>\n<div><\/div>\n<div>\n<p><span style=\"color: #000000\">Blog jakin bat baino, ibilbide bat saritu dutelakoan nago. Blog elebakar hau <a href=\"https:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com\/\">bere anaia nagusi elebiduna<\/a> baino gazteagoa (jakina) eta xumeagoa da; gainera, ez da hain emankorra. Edonola ere, bi blogak aintzat hartuz, 1800 sarrera inguru dira dagoeneko sareratutakoak; <a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/twitter.com\/imurua\">txioak<\/a> gehitzen badizkiogu, askoz gehiago. Eta hainbatetan euskara erabilita. Bestelako abenturaren batean ere ibilia naiz blogari gisa, &#8220;<a href=\"http:\/\/euskallerroakabian.blogspot.com\/\">Euskal lerroak abian<\/a>&#8221; ekimenean besteak beste.Horretaz gain, nire alderdi profesionalak ere badu euskara eta Sarearekin lotura zuzenik, seguruenik ezezagunagoa izan arren.\u00a0\u00a0\u00a0<\/span><\/p>\n<figure style=\"width: 562px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a title=\"Encuentro Anual #GetxoBlog 2015\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/agirregabiria\/23154753276\/in\/album-72157661400646476\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"https:\/\/farm6.staticflickr.com\/5789\/23154753276_40538847f9_z.jpg\" alt=\"Encuentro Anual #GetxoBlog 2015\" width=\"562\" height=\"375\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-caption-text\">2015ko edizioan, mahai-inguruetako batean. Mikel Agirregabiriak ateratako argazkia.<\/figcaption><\/figure>\n<p><span style=\"color: #000000\">Saria jasotzearekin batera, hitzaldi labur bat emateko eskatu didate. Zein gai jarriko eta &#8220;euskal blogosfera&#8221;. Hasia naiz dagoeneko informazio bila, neure ideiak osatze aldera: <a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskal_blogosfera\">Wikipedian dagoena<\/a> (ez omen dago guztiz eguneraturik), <strong>Joxe Arantzabal<\/strong> lehengusuak <a style=\"color: #000000\" href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/06\/28\/zenbat-blog-daude-euskaraz\/\">2007an Faroa bere blogean idatzi zuena<\/a>, <a style=\"color: #000000\" href=\"http:\/\/www.azkuefundazioa.eus\/azkue-fundazioa\/gure-proiektuak\/sare-sozialak\/euskal-blogintzaren-inguruko-inkesta\"><strong>Azkue Fundazioa<\/strong>k 2017an egindako ikerketa<\/a>,\u00a0<a style=\"color: #000000\" href=\"http:\/\/www.azkuefundazioa.eus\/euskara-sarean-josten\/blog-eta-webgune-interesgarriak\">blog eta webgune interesgarrien bidumarekin duen esparrua<\/a> zein\u00a0<a style=\"color: #000000\" href=\"http:\/\/www.blogetan.eus\/\"> Blogetan! Blog izarren bila gunea<\/a> (gogoan izan <a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/tag\/blogetan\/\">2013-14an Blogetan! sarian partaide<\/a> izan ninduzula, arrakastarik gabe hori bai)&#8230; <\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000\">10 minutuko hitzaldia osatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izango.\u00a0 Horrelakoak egiten ere ikasten ei da, eta eginez ikasi ere bai. Asmatuko ahal dut oraingoan!<br \/>\n<\/span><\/p>\n<\/div>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Getxoblog Su saria\u00a0emango didatela jakinarazi didate. Hilaren 24an izango da, Getxoblog X. Topaketan. Botxotik ziberespaziora blogean argitaratu dudan sarreran adierazi bezala, aspalditik ezagutzen dut\u00a0\u00a0Getxoblog\u00a0ekimena; sustatzaileetako bat\u00a0Mikel Agirregabiria\u00a0baita. Are, antolatzen denetan lana tarteko izaten dudan arren, agertu izan naiz inoiz eta bertan eratutako mahai-ingururen batean parte hartu ere bai, 2015an esaterako (Mikelen beraren kronika\u00a0lekuko).\u00a0 Iaz Jonjo &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/11\/02\/getxoblog-su-saria\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Getxoblog Su saria<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[59926,30915,30809,59944,30936,53577],"tags":[44026,59986,30943,113364,59985,430,117924],"class_list":["post-1170","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aurkezpenak","category-blogak","category-blogosfera","category-ekimenak","category-ekitaldiak","category-sariak","tag-azkue-fundazioa","tag-euskal-blogosfera","tag-euskal-lerroak-abian","tag-getxoblog","tag-joxe-arantzabal","tag-mikel-agirregabiria","tag-su-saria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1170","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1170"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1170\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1174,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1170\/revisions\/1174"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1170"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1170"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1170"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}