{"id":1194,"date":"2018-12-15T11:22:34","date_gmt":"2018-12-15T10:22:34","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1194"},"modified":"2018-12-15T11:22:34","modified_gmt":"2018-12-15T10:22:34","slug":"itzultzaile-automatikoak-eta-enparauak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/12\/15\/itzultzaile-automatikoak-eta-enparauak\/","title":{"rendered":"Itzultzaile automatikoak eta enparauak"},"content":{"rendered":"<p>Aspaldi, lanean hasi berria nintzela hain zuzen, entziklopedia bat erosi nuen. Bai, paperezkoa eta hainbat liburuki zituena; are, aldiro osatu behar zena munduan gertatutako kontu berriak jasotze aldera. Argi dago ez nintzela aurrera begira ari, nik aldez aurretik bizi izandakora baizik: gurasoen etxean sarri erabili nuen antzeko liburu-sorta bat eskolako garaietan. Oraindik orain etxean daukat. Dena den, ez du inork erabiltzen, ezta neuk ere. Informazio-iturriak bestelakoak dira.<\/p>\n<p>Antzekoa esan nezake hiztegiez. Horiek ere erostarazten zizkiguten eta geure aldetik erosi ere bai. Eta egun, entziklopedia haren lagun dira apalen batean baztertuta. Esate baterako, &#8220;<strong>Hiztegia 80<\/strong>&#8221; famatua jarri biltzatzailean orain eta bigarren eskuko gaien artean ikusiko duzu. Izan ere, online dauden hiztegiak baliatzen ditugu edota geure gailu mugikorretan app gisa egindakoak . Edo <a href=\"https:\/\/ataria.eus\/komunitatea\/Elhuyar\/1511455847134-euskalbar-ezinbesteko-bilakatzen-ari-den-tresna\"><strong>euskalbar<\/strong><\/a> bezalako erremintak ezinbesteko ditugu batzuek dagoeneko eguneroko zereginetan.<\/p>\n<p>Eta zer esan itzultzaile automatikoez? Ez dugu gaur eztabaidatuko ea horrelakoek <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2014\/02\/06\/hizkuntzak-ikasi\/\">hizkuntzak ikastearen esparrua<\/a> erabat irauliko duten, baina, edonola ere, aintzat hartu behar direlakoan nago.\u00a0Itzultzaile automatikoen eremu honetan, berri bat plazaratu da euskarari dagokionez:\u00a0<strong><a href=\"https:\/\/www.modela.eus\/eu\/itzultzailea\">Modela<\/a><\/strong>\u00a0du izena, eta &#8220;itzultzaile automatiko neuronala&#8221; omen da (<a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/iktak-komunikazioa\/modela-ekimenak-itzultzaile-automatiko-neuronal-bat-garatu-du-euskararako\/\">Spri-ren webgunean azalpen luzeagoa<\/a>).\u00a0Halaber,\u00a0\u00a0beste tresna baten berri izan dut egunotan, <a href=\"https:\/\/sustatu.eus\/1544528190\">Sustaturen bidez<\/a>: <strong><a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/contenidos\/noticia\/itzultzaile_automatikoa\/eu_itzul\/itzultzaile_automatikoa.html\">TextReference<\/a><\/strong>, testuingurudun hiztegia.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/12\/Modela.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-1196\" src=\"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/12\/Modela-580x266.png\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"266\" srcset=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/12\/Modela-580x266.png 580w, https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/12\/Modela-768x352.png 768w, https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/12\/Modela-940x431.png 940w, https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/files\/2018\/12\/Modela.png 1366w\" sizes=\"auto, (max-width: 580px) 100vw, 580px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Ez duzula inoiz <a href=\"https:\/\/translate.google.es\/?hl=es&amp;tab=mT\">Googlek daukan itzultzailea<\/a> erabili, jakin-minez gutxienez? Jakin-mina edo bihurrikeria, baina gogoan dut <a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/contenidos\/noticia\/itzultzaile_automatikoa\/eu_itzul\/itzultzaile_automatikoa.html\">2012an Jaurlaritzak itzultzaile automatikoa aurkeztu zuenean<\/a>, ekitaldi publiko batean hain zuzen, Internet bidez itzultzeko esaldiak proposatu ahal zirenez, Silvio Rodriguezen itzulpenak proposatuz ibili zela lagun bat, &#8220;si me dijeran pide un deseo, preferir\u00eda un rabo de nube&#8221; bezalakoak.<\/p>\n<p>Zin dagizut, adiskide, nik neuk egin egin dudala; itzultzailearena diot, ez lagun hark egindakoa, produktua kinka-larrian jarrita. Are, ingelesaren kasuan, dakidan apurra osatzeko ere baliatu dut behin baino gehiagotan. Osatzeko diot, horrelako tresnak erabiltzen jakin behar delako; baieztapen hori entzun eta irakurri diot\u00a0<a href=\"https:\/\/twitter.com\/dancassany\">Daniel Cassany<\/a>-ri adibidez, <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2013\/11\/05\/daniel-cassany-sustraietatik-zerura\/\">Sustraietatik Zerura liburua<\/a>n besteak beste. Edo ikusi, bestela, <a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/contenidos\/noticia\/itzultzaile_automatikoa\/eu_itzul\/itzultzaile_automatikoa.html\">Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren sarreran idatzita dagoena<\/a>\u00a0(emaitza beti gainbegiratu behar dela, alegia).<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldi, lanean hasi berria nintzela hain zuzen, entziklopedia bat erosi nuen. Bai, paperezkoa eta hainbat liburuki zituena; are, aldiro osatu behar zena munduan gertatutako kontu berriak jasotze aldera. Argi dago ez nintzela aurrera begira ari, nik aldez aurretik bizi izandakora baizik: gurasoen etxean sarri erabili nuen antzeko liburu-sorta bat eskolako garaietan. Oraindik orain etxean daukat. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2018\/12\/15\/itzultzaile-automatikoak-eta-enparauak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Itzultzaile automatikoak eta enparauak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[117884,20,44022,43995,30902],"tags":[43992,117887,44035,117926,31845,117928,117927],"class_list":["post-1194","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-baliabideak","category-euskara","category-hizkuntzak","category-sarekoak","category-teknologia","tag-daniel-cassany","tag-hiztegiak","tag-itzultzaile-automatikoak","tag-modela","tag-spri","tag-sustatu","tag-textreference"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1194","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1194"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1194\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1198,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1194\/revisions\/1198"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1194"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1194"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1194"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}