{"id":1233,"date":"2019-03-09T10:30:57","date_gmt":"2019-03-09T09:30:57","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1233"},"modified":"2019-03-09T13:20:28","modified_gmt":"2019-03-09T12:20:28","slug":"aurkezpen-serioak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/03\/09\/aurkezpen-serioak\/","title":{"rendered":"Aurkezpen &#8220;serioak&#8221;"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-drop-cap\">Biltzar batean ibili naiz egunotan. Eta berriz ere sumatu dut hitzaldi edo komunikazio &#8220;serio&#8221; baterako erabili ohi diren aurkezpen askoren nolakotasuna. Ematen du ganorazkoak izateko, akademikoak edo, &#8220;<em>pobrepoint<\/em>&#8221; erakoak izan behar dutela, hots, letra ugari, buletak, grafiko txikiak, irudi gutxi&#8230;  Eta aurrera egin aurretik argi dezagun ez naizela Powerpoint programaz soilik ari; izan ere edozein programa baliatuta egin daitezke horrelakoak. Agian, horregatik nire tesi-zuzendariak ez zuen begi onez ikusten nire asmoa defentsaren egunerako&#8230; eta nik, lagun baten hitzak erabiliz, &#8220;Murua estiloan&#8221; egin nahi nuen (eta <a href=\"https:\/\/www.slideshare.net\/imurua\/presentacin-las-cibercomunidades-de-aprendizaje-y-la-formacin-del-profesorado\">neurri batean lortu ere bai, nik uste<\/a>).  <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Behin baino gehiagotan idatzi dut <a href=\"https:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com\/2017\/09\/que-sucedera-con-mis-presentaciones.html\">aurkezpenez nire blog nagusian.<\/a> Hala, <a href=\"https:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com\/2009\/04\/aurkezpenen-inguruan-vueltas-con-las.html\">2009an idatzitako sarrera bateko testua<\/a> dakarkizut berriz, egunerokotasuna ez baitu galdu, aurkezpenen inguruak eta atsotitzak bilduta. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/scontent.fvit1-1.fna.fbcdn.net\/v\/t1.0-9\/49693366_2075928759097225_2876342132161904640_n.jpg?_nc_cat=109&amp;_nc_ht=scontent.fvit1-1.fna&amp;oh=b641827e43edd110ee50c577d04f6ee6&amp;oe=5D2076F3\" alt=\"\" \/><figcaption>Abenduan Bartzelonan gidatu nuen tailer batean<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\"><strong>Zenbat buru hainbat aburu <\/strong>dagoela jabetuta, hona hemen aurkezpenen inguruko nire hausnarketa txikia esaera zaharrak baliatuta, besteak beste erabiliko ditugunek gure jarduna indartu dezaten eta ez daitezen ahulgune bilakatu. Testu laburra izanda, <strong>ez eska garirik zuharrari<\/strong>, baina bestetik\u00a0<strong>aditzaile onari hitz gutxi<\/strong>\u00a0nahiko zaizkionez,\u00a0<strong>Pernandoren egiak<\/strong>\u00a0kontatu gabe, baten bati erabilgarri suertatutako ahal zaio! Hala bedi.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Beti lasterka eta beti berandu&#8221;<\/strong>Erritmoari eutsi; ez pasatu azken diapoak arrapaladan ezertarako astirik gabe aldez aurretik prestaturik genituelako. Aukeran hobe labur geratzea (eta galderetarako tartea uztea, hala behar izanez gero)<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Burdina berotan jo behar da&#8221;<\/strong>Oharrak lagungarriak izan daitezke esan nahi duguna esateko eta ez ahazteko.Zenbait hizlarik esan behar duena gogorarazteko erabili ohi du aurkezpena baina ez da hori bere oinarrizko funtzioa.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Eroriz eroriz oinez ikasten da&#8221;<\/strong>Aurkezpenak hobetzeko landu dezagun arloa. Eta era kritikoan aztertu egiten duguna.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Etxean gatza ugari dagoela eta, ez dezazula bazkaria gehiegi gazitu&#8221;&nbsp;<\/strong>edo<strong>&nbsp;&#8220;gehiegi baino aski hobe&#8221;<\/strong>Erabiltzen duzun programaren azken bertsioaren puntako aukera ez da agian gerora erabilgarriena izango; beharbada aurkezpena egiterakoan efektu edota esteka guztiek ez dute funtzionatuko. Horrelakoak aurreikustea interesgarria da barregarri ez geratzeko. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Gauza bakoitza bere tokian&#8221; <\/strong>Oreka diapo bakoitzean (testua, irudiak, soinuak&#8230;) Eta aurkezpena bera ere orekatua izan dadila, ustekabekoak barne. Zertaz dihardugun pentsatu: diapositibak ala dokumentu idatzi bat ari gara egiten?<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Kupel txarretik, ardo onik ez&#8221;&nbsp;<\/strong>edo&nbsp;<strong>&#8220;txapela ez dau gizona eitten&#8221;<\/strong>Mezurik ez badago, tramankuluek ez dute aurkezpena hobetuko.<br>Ez dezagun ahaztu zer den funtsezkoa: mezua, ideiak, komunikazioa.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Oiloari oloa, astoari lastoa&#8221;<\/strong>Zer nolako entzuleria izango duzun kontuan izatea ez dago soberan.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Pentsatu presarik gabe, ekin geratu gabe&#8221;<\/strong>Planifikatu, gidoia lagungarria izaten da aurkezpena bera prestatzen hasi aurretik.Eta denbora kontrolatu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>&#8220;Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza&#8221;<\/strong>Aurkezpena plazan aurkeztu aurretik, probatu eta atzeraelikadura jaso.Halaber, tokia aldez aurretik behatzea zein tresneria ezagutu eta probatzea ez dira ohitura txarrak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\"><strong>Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak ondo hartu<\/strong>. Hurrengora arte! <\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Biltzar batean ibili naiz egunotan. Eta berriz ere sumatu dut hitzaldi edo komunikazio &#8220;serio&#8221; baterako erabili ohi diren aurkezpen askoren nolakotasuna. Ematen du ganorazkoak izateko, akademikoak edo, &#8220;pobrepoint&#8221; erakoak izan behar dutela, hots, letra ugari, buletak, grafiko txikiak, irudi gutxi&#8230; Eta aurrera egin aurretik argi dezagun ez naizela Powerpoint programaz soilik ari; izan ere edozein &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/03\/09\/aurkezpen-serioak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Aurkezpen &#8220;serioak&#8221;<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[],"class_list":["post-1233","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1233","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1233"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1233\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1239,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1233\/revisions\/1239"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1233"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1233"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1233"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}