{"id":1254,"date":"2019-04-12T16:39:23","date_gmt":"2019-04-12T14:39:23","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1254"},"modified":"2019-04-13T13:07:24","modified_gmt":"2019-04-13T11:07:24","slug":"mikel-zarate-kantak-eta-kontuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/04\/12\/mikel-zarate-kantak-eta-kontuak\/","title":{"rendered":"Mikel Zarate: kantak eta kontuak"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-drop-cap\"><a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/04\/05\/mikel-zarate-gogoan\/\">Joan den astean adierazi nizun <strong>Mikel Zarate<\/strong>ri omenaldi bat<\/a> egingo zitzaiola bere jaioterrian, Lezaman. Hala izan zen: bertako Kultur Etxea jendez lepo, ekitaldi hunkigarria, hamaika oroitzapen, hainbat eta hainbat ezagun (Derioko harrobia ere emankorra izan omen da), hainbat kanta eta kontu. Izan ere, Mikelekin zerikusia zuten abesti batzuk kantatu ziren bertan, egitarauan adierazitakoari jarraikiz. Eta ustekaberen bat ere izan nuen. Hortaz, <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.deia.eus\/2019\/04\/11\/ocio-y-cultura\/cultura\/euskara-literatura-eta-olerkigintza-eskutik-lezaman\" target=\"_blank\">Deian Oier P\u00e9rez egindako kronika<\/a> nire ekarpentxoaz osatuko dut. <\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/upload.wikimedia.org\/wikipedia\/commons\/a\/a6\/Mikel_zarate.png\" alt=\"\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">J<strong>uanjo Elezkano<\/strong> (hau ere irakasle izan nuen BUPen), <a href=\"https:\/\/www.deia.eus\/2018\/01\/08\/bizkaia\/un-canto-a-la-esperanza\">abade eta kantautoreak<\/a>, Mikelen hitzekin egindako abesti bat aurkeztu zuen; aspaldiko eleizako kantetan ere izan zuten lankidetzarik aspaldi batean; &#8220;Jaunari&#8221; izeneko diskoa lekuko, eta testuinguru horretan oso ezagunak diren batzuk, gainera (&#8220;Eskerrik asko Jauna&#8221; edo &#8220;Goazen elkarturik&#8221; esaterako). <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Gontzal_Mendibil\"><strong>Gontzal Mendibil<\/strong><\/a>ek ere baditu Mikelen hitzekin egindakoak, batez ere bakarka egin zuen <a href=\"https:\/\/open.spotify.com\/album\/5g0JRQ3QI7EaHFnyvUllkN\">bigarren lanean<\/a>; besteak beste, haietako bat eta izenburua bera ere hari dagozkio: &#8220;<a href=\"http:\/\/eu.musikazblai.com\/gontzal-mendibil\/hasperen-itun\/\">Hasperen itun<\/a>&#8220;. Zeanuritarrak esan zuenez olerkiengatik ezagutu du nagusiki Mikel. Aipatutako abestietako batzuk <a href=\"https:\/\/youtu.be\/Kc-EjX1E65k\">Josi Sierra prestatzen ari den dokumentalean<\/a> agertzekoak dira.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/pages\/category\/Musician-Band\/Ekidazu-Abesbatza-Lezama-863111720380143\/\">E<strong>kidazu<\/strong><\/a> da Lezamako abesbatza; izen hori ere Mikelek berak asmatu eta bere idazlanetan erabilia, &#8220;Euzkadi&#8221; debekatua zegoen garaietan. Koruak eskainitakoan ere Zarateren hitzak zeuden tartean, eta aspaldi-aspaldi Mocedades taldeak kantatu zuen, &#8220;<a href=\"https:\/\/open.spotify.com\/track\/23vlJ7oCi1UXaMfwGeD6n5\">Zure begiak<\/a>&#8221; izenburuarekin. Hitzak, hiru egilerenak dira; lehendabizikoa, Lope de Vega. Bai, ondo irakurri duzu; bere lan batean euskaraz aurkitutakoak dira abestiaren ataletako bat (eta, ez dakit, susmoa dut Mikelek berak aipatu zigula klasean inoiz): &#8220;zure begi ederroc en el aztana&#8230;&#8221;   (<a href=\"https:\/\/twitter.com\/KikeAmonarriz\/status\/939986073383571456\">hona hemen Kike Amonarrizen txioa gai horri buruz)<\/a><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\"><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Natxo_de_Felipe\"><strong>Natxo de Felipe<\/strong><\/a> izan zen azkena.  Eta honek ere nik ezagutzen ez nituen kontuak adierazi zituen: Lezamarekiko lotura eta Mikelekiko harremanak&#8230;  (<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/youtu.be\/hsDxLlB5dJ0\" target=\"_blank\">Josik osorik grabatu zuen)<\/a>. Esandakoen artean, pare bat aipatu, <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Oskorri\" target=\"_blank\">Oskorri<\/a> sortu aurretikoak: Mikelek itzuli zizkion zituen maitasun-kanta batzuk, badu haren hitzekin egindako abesti bat (&#8220;<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/open.spotify.com\/album\/0DQ9Vu3UPZngUZR3yPPJH0\" target=\"_blank\">Eta Oskorri sortu zen<\/a>&#8221; diskoan argitaratua: &#8220;Zergatik zara zu mitozale&#8221; ). Eta handiena: nik uste nuen &#8220;Aita semeak&#8221; herrikoia zela (<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Aita-semeak\" target=\"_blank\">Wikipediak ere bai<\/a>) eta oker nengoen. Bai, sarreraren puntu honetan ez dizut esan behar norenak diren hitzak, ezta? Hori bai, euskalkiaren eta batuaren arteko tira-biraren bat izan omen zen hitzei zegokienez. Oskorrik zabaldu zuen, eta oker ez banago, <em>hit<\/em> izatera heldu zen.&nbsp;&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed-youtube wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"Aita semeak (Oskorri)\" width=\"660\" height=\"371\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/qkMoJ0wMWio?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den astean adierazi nizun Mikel Zarateri omenaldi bat egingo zitzaiola bere jaioterrian, Lezaman. Hala izan zen: bertako Kultur Etxea jendez lepo, ekitaldi hunkigarria, hamaika oroitzapen, hainbat eta hainbat ezagun (Derioko harrobia ere emankorra izan omen da), hainbat kanta eta kontu. Izan ere, Mikelekin zerikusia zuten abesti batzuk kantatu ziren bertan, egitarauan adierazitakoari jarraikiz. Eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/04\/12\/mikel-zarate-kantak-eta-kontuak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Mikel Zarate: kantak eta kontuak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[59915,59944,30936,20],"tags":[117965,117962,44002,117961,59996,117963],"class_list":["post-1254","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bizipenak","category-ekimenak","category-ekitaldiak","category-euskara","tag-ekidazu","tag-gontzal-mendibil","tag-josi-sierra","tag-juanjo-elezkano","tag-mikel-zarate","tag-natxo-de-felipe"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1254","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1254"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1254\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1271,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1254\/revisions\/1271"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1254"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1254"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1254"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}