{"id":1278,"date":"2019-04-27T10:08:24","date_gmt":"2019-04-27T08:08:24","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1278"},"modified":"2019-04-27T10:18:15","modified_gmt":"2019-04-27T08:18:15","slug":"unibertsitateen-sailkapena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/04\/27\/unibertsitateen-sailkapena\/","title":{"rendered":"Unibertsitateen sailkapena"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-drop-cap\">Agian jakingo duzu, irakurle lagun horrek, <a href=\"https:\/\/www.uned.es\/universidad\/inicio.html\">UNED<\/a>en lortu nuela nire lizentziatura ; <a href=\"https:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com\/2015\/07\/compartiendo-mi-alegria-y-mi-tesis.html\">doktoregoa<\/a> ere bai, handik urte batzuetara, bidaia edo prozesu luze samar baten ondoren (ingurune akademikoan buru-belarri ikertzen ez egotearen ondorio jakinetako bat, seguruenik). Horren guztiaren jakitun izanda, unibertsitateen sailkapenean unibertsitate hau ez dagoela toki onean jakinarazi zidan atzo ezagun batek. Heziketaren esparru zabalean egiten diren horrelako sailkapenez eta horien eraginez pentsarazi dit iruzkinak.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/lh3.googleusercontent.com\/Sjcy6O3o81VkkGJbm0wVACJVE7lZheVweL6zqDS_KqYIZHcXNLKnf8lPE67k__kFEU0WiJNMIigl2X8J3Ma1Fm0u_eVcyxbbSmmTqMwpRN1BCfEB7-4Z59_u6zKVg5_SUnMGYJOzFG2EwsHFixVS3Y4Kn5O9JqmM_0HneQlQkBFYcN3joiRGK65wpK9xUxrSOWZv-TxToSEGGgJaz3-1y171HrW6CIgm-aITDN6jkIapQaIz5P2trN4VtHhy8Bxoz_5JGF9T6Qfvveg8Db_GATYLKcz3UQgaGMTOXd2Vthafe6IQpNuafIBiurzSFZB9aVGByEyB_oOXjGHp5QxV_Xh3quy7zUs_k5KzasQt90pGu9GnItCqAXmkNIZE9YGTZ7avMM5ZHSdOoJp2iYtH1c49Ce9o2CnkWYYVvGmkwUEjxIFNKbXh9YMGkxX12YFBMzHEo_gMYLCmpK8fmDkY3tVeznikRirtrKcKnGtoBDzTZSAESpa9GW1B1xlvaESF38xEZLqCWTiu1Qbd2fih5NUch4eAo4-SAL6cCCbR8l5JbNOhaB1X85jjBovYGobKuaslZ39GKP88mC3KE3RpMkBnJelNlij1bdclIh6QininVy8__d8U_yoIUSQhwB6lgiZXWp44IZP0V_Oq0qM4cNlcGIiv2uMHUH-s09YBH7Qt8_XeDcjVN5A7C4dMXRy2QInI2vaJCNqJmBu424QCD3TD=w834-h625-no\" alt=\"\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Interneten bila hasi  naiz, ea berri zehatzagorik irakurtzen nuen; besteak beste, DEIAn. Egunkari honetan (edo webgunean) oraindik ez da horren ingurukorik argitaratu, antza denez. Baina <em><a href=\"http:\/\/www.u-ranking.es\/analisis.php\">Ranking de las universidades espa\u00f1olas<\/a> <\/em>izenekoarekin bai egin dut topo, eta egunotako antzeko berri batzuekin ere bai; <a href=\"https:\/\/www.ivie.es\/wp-content\/uploads\/2019\/04\/NP_U_Ranking2019.pdf\">prentsa-oharra<\/a> egin dutela egiaztatu dut.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Lehenengo datua: <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Banco_Bilbao_Vizcaya_Argentaria\">BBVA<\/a> dago atzean (edo azpian) azaldu dizudan ikerlanean. Esanguratsua dela iruditzen zait niri. Edonola ere, kuxkuxean segitu dut eta adiskideak esandakoa baiztatzeko modua izan dut: UNED nahiko atzetik dabil, bai. Dena den, eta horrelako sailkapenetan, zein den erabilitako irizpideari erreparatzea funtsezkoa delakoan nago, zeintzuk diren errealitate bat aztertzeko baliatu diren adierazleak (<a href=\"https:\/\/www.deia.eus\/2019\/04\/25\/bizkaia\/bilbao\/los-vecinos-de-bilbao-los-segundos-mas-satisfechos-del-estado-con-la-limpieza\">Bilbo hiririk garbienetakoa dela esateko bezala, adibidez<\/a>), zeintzuk konparatzeko langak. Oraingo honetan, behintzat, <a href=\"http:\/\/www.u-ranking.es\/descargas\/fichas\/36-u-ranking-2019-UNED.pdf\">espresuki argitaratu dituzte<\/a>. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Seguruenik UNEDen izan dudan ikasprozesua eta bilakaera ere ez dira eredugarrienak izango (&#8220;ikasle arrakastatsuen&#8221; artean nagoela esatea ez dut uste gaizki ulertutako apaltasuna litzatekeenik). Bertan ez dela ezer oparitzen zin dagizut; hobeto esanda, ez zidatela ezer oparitu.  Ez dakit gainontzeko unibertsateetan, eta ez dut horrelakorik aditzera eman nahi, jakina. Adibide gisa, agindutako (eta nire kasuan burututako) lanen zailtasuna aipatu nion gerora lizentziaturaren garaian izan nuen irakasle bati, mailatik gorako ikerketak egin behar izan baikenituen eta laguntza handirik gabe. Bere erantzuna, &#8220;baina, ikasi egin zenuen, ezta?&#8221;. Baietz esan nion, eskatutako lanen maila azpimarratzen nion bitartean.  <\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Laburbilduz: errealitate konplexuak sinplifikatzea ez da erraza, nire ustez;  titularretatik harago irakurtzea ere ez da ohitura txarra. Halaber, sailkapenean <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Kataluniako_Unibertsitate_Irekia\">UOC<\/a> ez dabilela urruti ikustea ere deigarria iruditu zait. Ikasleen nolakotasunari ere erreparatu ote zaio ikerketan, urrutitik ikastea aukeratzen duenaren nolakotasunari, alegia? Ez dakit, beharbada &#8220;errua ez da distantziarena&#8221; izango,  <a href=\"https:\/\/youtu.be\/ZaS704mEF84\">Xabi Aburruzagaren kantuaren hitzak erabilita<\/a>. Eta eraginik izango balu, ordea? Zertxobait irakurri dut, bai.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Agian jakingo duzu, irakurle lagun horrek, UNEDen lortu nuela nire lizentziatura ; doktoregoa ere bai, handik urte batzuetara, bidaia edo prozesu luze samar baten ondoren (ingurune akademikoan buru-belarri ikertzen ez egotearen ondorio jakinetako bat, seguruenik). Horren guztiaren jakitun izanda, unibertsitateen sailkapenean unibertsitate hau ez dagoela toki onean jakinarazi zidan atzo ezagun batek. Heziketaren esparru zabalean &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/04\/27\/unibertsitateen-sailkapena\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Unibertsitateen sailkapena<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[59915,30866],"tags":[117973,117971,30856,117972],"class_list":["post-1278","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bizipenak","category-ikerketak","tag-sailkapenak","tag-uned","tag-unibertsitatea","tag-uoc"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1278","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1278"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1278\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1281,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1278\/revisions\/1281"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1278"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1278"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1278"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}