{"id":1306,"date":"2019-05-26T10:46:42","date_gmt":"2019-05-26T08:46:42","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1306"},"modified":"2019-05-25T11:51:06","modified_gmt":"2019-05-25T09:51:06","slug":"ospakizuna-derion","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/05\/26\/ospakizuna-derion\/","title":{"rendered":"Ospakizuna Derion"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-drop-cap\">Honez gero badakizu, irakurle lagun horrek:  Derioko Seminarioan, Resurreccion M\u00aa de Azkue ikastetxean alegia, egin nituen batxilergoko ikasketak joan den mendean, BUP zenean alegia. Lehen hezkuntzakoak, berriz, <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/tag\/begonazpi-ikastola\/\">Bego\u00f1azpi ikastola<\/a>n (eta bere aitzindari izan zirenetan) .<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Euskara izan nuen lehen hizkuntza; ama-hizkuntza, nahi baduzu. Egia esan, gaztelania ere bai, txikitatik bietan moldatu bainintzen.  Are, gogoan badut bitartekotza linguistikoa indarrean jartzen nueneko pasadizoren bat (baina hau hurrengo baterako utziko dut).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Euskaldun-zaharra esan genezake hortaz, bilbotar peto-petoa izan arren. Txikitatik euskalduna izanagatik, euskara lantzeari ekin nion jakina, ikastolako kume izanda. Deriora jauzia emandakoan, legez hizkuntz eredurik ez zegoen garaian, nahiz eta ikasketak gaztelaniaz ziren, bagenituen euskarazko eskolak (<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Jon_Kortazar\">Jon Kortazar<\/a> izeneko gazte bat izan zen irakasleetako bat, esaterako) eta bestelako gaietan ere lantzen genuen (besteak beste, <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/tag\/mikel-zarate\/\">Mikel Zarate<\/a> edo <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Josune_Ariztondo\">Josune Ariztondo<\/a>rekin).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">Deriotik mugitu gabe, ohikoa zen udan euskara lantzen segitzea uztailetan antolatzen ziren Udako Ikastaroetan. Eta halaxe egin nuen urte batzuetan, hamaika kiderekin denborak eta espazioak partekatuz; <strong>Labayru Instituto<\/strong>ko tituluak ere eskuratu nituen. Gogoan dut erabiltzen zen leloetako bat: <em>dakigunetik ez dakigunera<\/em>. Orduan ez nuen halakorik espero, baina helduen euskalduntzea izan dut gerora lanbide gainera.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.labayru.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/04\/com1-01-barria.jpg\" alt=\"\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-drop-cap\">50. urteurrenera helduko aurten <strong>Derioko Udako Euskal Ikastaroa<\/strong> (DUEI irakurri dut berriki; irudian ere ikus daiteke). Eta <a href=\"https:\/\/www.labayru.eus\/es\/producto\/ospakizun-bazkaria\/\">ospatzeko dei bat<\/a> ere badagoela jakin dut, ekainaren 15erako hain zuzen. Bazkari batekin, jakina. Nik ez dut joaterik izango, baina egun gogoangarria izango da, zalantzarik gabe. Zorionak hemendik, <strong>Labayru<\/strong>ri, ikastaro horiek sortu eta bultzatu zituztenei eta, zelan ez, partaide izan ziren ikasle eta irakasle guztiei. <\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Honez gero badakizu, irakurle lagun horrek: Derioko Seminarioan, Resurreccion M\u00aa de Azkue ikastetxean alegia, egin nituen batxilergoko ikasketak joan den mendean, BUP zenean alegia. Lehen hezkuntzakoak, berriz, Bego\u00f1azpi ikastolan (eta bere aitzindari izan zirenetan) . Euskara izan nuen lehen hizkuntza; ama-hizkuntza, nahi baduzu. Egia esan, gaztelania ere bai, txikitatik bietan moldatu bainintzen. Are, gogoan badut &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/05\/26\/ospakizuna-derion\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Ospakizuna Derion<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[20,30829,117880],"tags":[117957,117974],"class_list":["post-1306","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskara","category-oroitzapenak","category-ospakizunak","tag-labayru-fundazioa","tag-uda-ikastaroak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1306","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1306"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1306\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1308,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1306\/revisions\/1308"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1306"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1306"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1306"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}