{"id":1411,"date":"2020-05-03T10:02:57","date_gmt":"2020-05-03T08:02:57","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1411"},"modified":"2020-05-02T10:09:14","modified_gmt":"2020-05-02T08:09:14","slug":"normaltasun-berria-normalkeria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2020\/05\/03\/normaltasun-berria-normalkeria\/","title":{"rendered":"Normaltasun berria? Normalkeria?"},"content":{"rendered":"\n<p>Sarritan gaztelaniaz asmatutako hitzak, hizkuntza horretako hitz bitxiak&#8230; jaso eta plazaratzen ditut, Twitter bidez nagusiki; <strong>#palabro<\/strong> <strong>traol-hitza<\/strong> baliatzen dut horrelakoetan. Garai oparoa izan dugu esparru horretarako oraingoa zalantzarik gabe; egoera berriak izendatzeko hainbat hasi baikara erabiltzen, <em>desescalar<\/em> esaterako (nire zuzentzaile automatikoak, temati, <em>desconfiar<\/em> jartzen didan arren behin eta berriz). <\/p>\n\n\n\n<p>Euskararen eremuari dagokionez,  <a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/dok\/plazaberri\/2020\/apirila\/Koronabirusaren_oinarrizko_lexikoa.pdf\">koronabirusaren oinarrizko lexikoa<\/a> plazaratu zuen Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, <a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/euskaltzaindia\/komunikazioa\/plazaberri\/5995-koronabirusaren-oinarrizko-lexikoa-plazaratu-du-euskaltzaindiak\">apirilaren 14an<\/a>. <em>Bakartu<\/em> ageri da hitz horien artean. Hauxe da esanahietako bat: lagunartetik urrundu. Elhuyar ere ari da antzeko lanean: <a href=\"https:\/\/www.elhuyar.eus\/eu\/site\/prentsa-aretoa\/368\/covid-19-gaitzaren-inguruko-terminologia-gure-hiztegietako-azkenaldaketak\">COVID-19 gaitzaren inguruko terminologia. Gure hiztegietako #azkenaldaketak.<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Urruntze hori dela-eta, hausnarketa interesgarria irakurri nuen lehengoan (<a href=\"https:\/\/www.eldiario.es\/sociedad\/Beatriz-Gonzalez-Lopez-Valcarcel-distancia-cambiarlo_0_1020848301.html\">Beatriz Gonz\u00e1lez L\u00f3pez-Valc\u00e1rceli elkarrizketa <em>El Diario.es<\/em>-en<\/a>). Izan ere, bereiztu egin zituen distantzia &#8220;soziala&#8221; eta distantzia &#8220;fisikoa&#8221;; Elhuyarrek, terminologia aldetik, urruntze fisikoa eta soziala proposatu ditu, <em>distanciamiento<\/em>tik abiatuta.  Edonola ere, bereizketa kontuan hartzea hitzetatik harago doala iruditzen zait, segurtasun-distantzia ahaztu gabe. Sarritan, fisikoki hurbil gaude baina bakarrik gaudela sumatu. Alderantziz ere gerta daiteke; horra hor <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2020\/04\/26\/ikerketa-zaharrak-berri\/\">aspalditxo egin nituen ikerketa eta proposamenetan<\/a> komunikazio sinkronoaren alderdi positiboetako bat. <\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/upload.wikimedia.org\/wikipedia\/commons\/2\/25\/The_Normal_Distribution.svg\" alt=\"\" width=\"431\" height=\"323\" \/><figcaption>Heds 1 at English Wikipedia \/ Public domain<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Hala ere, badago kezkatzen nauen kontzeptu bat: &#8220;normaltasun berria&#8221;. Ez dakit zer ukitu ematen dion &#8220;berri&#8221; horrek berez subjektibo samarra den hitzari. Zer (edo nor) da <a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?option=com_hiztegianbilatu&amp;Itemid=189&amp;lang=eu&amp;view=frontpage&amp;bila=bai&amp;sarrera=normal\">normala<\/a>? Nork erabaki du normala zer den?  Eta horretarako euskarak badu erreminta bat atzizkien aldetik. Berri hori <a href=\"https:\/\/www.euskaltzaindia.eus\/index.php?sarrera=normaltasun&amp;antzekoak=ez&amp;option=com_hiztegianbilatu&amp;view=frontpage&amp;layout=aurreratua&amp;Itemid=189&amp;lang=eu&amp;bila=bai\">normaltasuna<\/a> edo normalkeria (hau ez dago hiztegian) izango ote da?<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarritan gaztelaniaz asmatutako hitzak, hizkuntza horretako hitz bitxiak&#8230; jaso eta plazaratzen ditut, Twitter bidez nagusiki; #palabro traol-hitza baliatzen dut horrelakoetan. Garai oparoa izan dugu esparru horretarako oraingoa zalantzarik gabe; egoera berriak izendatzeko hainbat hasi baikara erabiltzen, desescalar esaterako (nire zuzentzaile automatikoak, temati, desconfiar jartzen didan arren behin eta berriz). Euskararen eremuari dagokionez, koronabirusaren oinarrizko lexikoa &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2020\/05\/03\/normaltasun-berria-normalkeria\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Normaltasun berria? Normalkeria?<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[44022,30819,30906],"tags":[117990,277,30908,117887,118015,44009,118013],"class_list":["post-1411","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-hizkuntzak","category-iritziak","category-terminoak","tag-elhuyar","tag-euskaltzaindia","tag-hitzak","tag-hiztegiak","tag-komunikazio-sinkronoa","tag-komunikazioa","tag-uzei"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1411","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1411"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1411\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1418,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1411\/revisions\/1418"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1411"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1411"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1411"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}