{"id":1512,"date":"2020-12-20T18:57:42","date_gmt":"2020-12-20T17:57:42","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/?p=1512"},"modified":"2023-02-09T13:39:23","modified_gmt":"2023-02-09T12:39:23","slug":"berrehun-sarrera-eta-agur-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2020\/12\/20\/berrehun-sarrera-eta-agur-bat\/","title":{"rendered":"Berrehun sarrera eta agur bat"},"content":{"rendered":"\n<p>Dagoeneko 199 sarrera argitaratu ditudala adierazi dit blog honen kudeaketa-orriak. 199 aletxo <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2013\/02\/07\/agurra\/\">2013ko otsailaren 7tik<\/a>. 200. honetarako gidoitxoa baneukan; 201. sarrerarako ere bai. Hala ere, eta behin baino gehiagotan izan dudan zalantza bat berriz sortu ondoren (<a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2016\/07\/21\/irekita-ala-itxita\/\">2016ko udan, esaterako<\/a>), agurra esateko ordua iritsi dela erabaki dut. Parentesia irekitzekoa. Puntua jartzekoa: puntu eta jarrai, puntu eta bereiz, amaiera ematekoa&#8230; auskalo.<\/p>\n\n\n\n<p>2007an, muslaria izan ez arren, garai hartan DEIAren online kontuetako arduraduna zen Josetxu Rodriguezen enbidoari erantzun eta blog hau sortzea proposatu nion: euskara hutsean eta hezkuntzari buruz. Gaietan gehiegi ez sakontzeko eskatu zidan eta halaxe egiten saiatu naiz. Sarrera bakoitzean argazki bat jartzeko aholkuari ere jarraitu diot zintzo-zintzo (nahiz eta gerora konturatu DEIAko argazkiek iraungitze-data antzekoa bazutela, hori izan baitzen nire lehenengo sarreretako iturria).<\/p>\n\n\n\n<p>Zazpi urtean berrehun sarrera ez dira asko; badakit. Gutxiago izan dira iruzkinak: ehun eta hogeita bederatzi. Eta, errepasoa egin gabe, hortik erdiak gutxienez nire erantzunak. Estatistikiei buruz ere ez dago askorik esateko: xumeak, nik dakidala. Arrazoitu egin zidan behin Josetxuk berak daturik eman gabe baina: badakizu, sarrera askorik ez&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Beste kontu bat ez ahazteko: DEIAko blogosferan maila desberdinetako txokoak zeudela konturatu nintzen gerora. Hau ere ez da hemen kontatzen dudan lehendabiziko aldia; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2019\/02\/07\/sei-ere-bai\/\">6. urteurrenean adierazi nizun<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p>2020ko <a href=\"https:\/\/euskaraldia.eus\/\">Euskaraldia<\/a> bukatuta eta <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskararen_Nazioarteko_Eguna\">Euskararen Nazioarteko Eguna<\/a>ren ondoren ez dakit hartu dudan erabakia egokiena den. Ez dakit blog honek urteotan zertxobait gehitzen edo biderkatzen lagundu duen; ez dakit hizkuntza <a href=\"https:\/\/www.euskarabidea.es\/euskara\/albisteak\/euskararen-nazioarteko-eguna-antzerkialdia-10-herritan\">ahogozatzeko<\/a> balio izan dion inori. Saiatu, saiatu naiz gutxienez.<\/p>\n\n\n\n<a data-flickr-embed=\"true\" data-header=\"true\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/imurua\/9653805938\/in\/album-72157616086685374\/\" title=\"0903_World Cafe-zuri beltza\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/live.staticflickr.com\/2869\/9653805938_819bf11071_n.jpg\" width=\"320\" height=\"307\" alt=\"0903_World Cafe-zuri beltza\"><\/a>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p> Agur beraz, irakurle; Ez dakit &#8220;agur ta banoa&#8230;&#8221; izango den edo &#8220;agur baina ez betiko&#8221;. Edo ez adiorik. Seguruenik, beste toki batzuetan, beste gune batzuetan ere elkartzeko aukera izango dugu, hitz egiteko, iritziak trukatzeko&#8230; ziberespazioan eta aurrez aurre. Bitartean, ondo segi. Senez eta zentzuz jokatu eta zaindu!<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Dagoeneko 199 sarrera argitaratu ditudala adierazi dit blog honen kudeaketa-orriak. 199 aletxo 2013ko otsailaren 7tik. 200. honetarako gidoitxoa baneukan; 201. sarrerarako ere bai. Hala ere, eta behin baino gehiagotan izan dudan zalantza bat berriz sortu ondoren (2016ko udan, esaterako), agurra esateko ordua iritsi dela erabaki dut. Parentesia irekitzekoa. Puntua jartzekoa: puntu eta jarrai, puntu eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2020\/12\/20\/berrehun-sarrera-eta-agur-bat\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Berrehun sarrera eta agur bat<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[59915,30915],"tags":[118062],"class_list":["post-1512","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bizipenak","category-blogak","tag-agurra"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1512","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1512"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1512\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1527,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1512\/revisions\/1527"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1512"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1512"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1512"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}