{"id":388,"date":"2013-11-14T12:30:55","date_gmt":"2013-11-14T11:30:55","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/?p=388"},"modified":"2013-11-14T19:49:53","modified_gmt":"2013-11-14T18:49:53","slug":"buruz-bihotzez-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2013\/11\/14\/buruz-bihotzez-ez\/","title":{"rendered":"Buruz, bihotzez&#8230; ez gara berdinak"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\">Duela urte batzuk, lehengusu batek galdetu zidan &#8211;euskara-irakasle nintzela kontuan hartuta seguruenik&#8211; ea hedabideetan sarritan iragartzen zen ingelesa ikasteko metodo hura aholkatzen nion beretzat. Neure burua aintzat hartu nuen eta ezezko borobila ematera nindoala, bi aldiz pentsatu eta aldatu egin nuen erantzuna; izan ere, lehengusua ez nuen hain sakon ezagutzen eta, agian, proposamen didaktiko hura egokia izan zitekeen; niretzat ez, alegia, baina beretzat bai.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pasadizo hau gogorarazi dit [Enlace roto.]. Poztu egin du, azkar esanda, berari ikasteko baliagarri izan zitzaion estrategia &#8211;gerora bizitzaren beste arlo batzuetan erabiltzen duena, gainera&#8211; alabari proposatu izanak &#8211;proposatzea, edo, diot neuk&#8211;. Horren harira, zenbait gogoeta.<\/p>\n<figure style=\"width: 480px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/farm9.staticflickr.com\/8462\/8001208841_7e4a005e28_c.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"\" src=\"http:\/\/farm9.staticflickr.com\/8462\/8001208841_7e4a005e28_c.jpg\" width=\"480\" height=\"329\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-caption-text\">El Buho n\u00ba 30, Flickr-en, CC lizentziapean<\/figcaption><\/figure>\n<p style=\"text-align: justify\">Seguruenik buruz ikasteak baditu onurak, baina, aukeran, politagoa iruditzen zait ingelesaren ikuspegia; <em>by heart, <\/em>bihotzez. Badakit 1992ko Espainiako mundu mailako futbol-txapelketako talde guztien hamaikakoak gogoratzen duenik; interes kontua, zalantzarik gabe. Askorentzat, hutsala adibidekoa, ezta?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jarraian, zertarakoa. Zein helbururekin ikasi? Badago ikasteko modu hoberik? Adibidez, nik neuk, eta urteak joan dira, ez dut oraindik ahaztu &#8220;<em>m\u00fasica es el arte que se expresa combinando el sonido y el ritmo&#8221;, <\/em>solfeoko teorian ikasten zen lehendabiziko esaldia. Baina, ematen dit, horrelakoak ere alferrikakoak direla, arestian azaldutakoaren edo Errege Godoen zerrendaren antzerakoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta azkenik, beharbada, garrantzitsuena. Duela gutxi entzun nion Miguel Angel Santos Guerrari, eta <a href=\"http:\/\/blogs.opinionmalaga.com\/eladarve\/2013\/11\/09\/los-descuajeringadores\/\" target=\"_blank\">joan den asteburuan irakurri<\/a>: oiloa ez dela arrano akastuna. Eta hori jakin beharko lukeela &#8220;oiloak zaintzen dituena&#8221;, baita &#8220;oiloak&#8221; berak ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta desberdintasun horiekin batera, hortaz, ikasteko moduak, erak, bideak, estrategiak&#8230; guztiak ez dira &#8211;ezin izan&#8211; unibertsalak, ez direla guztientzako errezeta baliagarri. Ikuspegi honetatik, sarri kontuan hartzen ez den puntu bat: nik modu batean ikasi banuen (edo badut) &#8211;eta &#8220;nik&#8221; honetan nahi duzuna jarri, tradizioa ere bai&#8211;, ezinbestean besteak berdin egiten eta egingo duela pentsatzea; neurea dela bide egoki bakarra &#8211;areago, horretan zalantzarik gabe sinisten badut&#8211; . Baina, zorionez ziur aski, ez gara berdinak, eta, ondorioz, ez dugu berdin ikasten.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela urte batzuk, lehengusu batek galdetu zidan &#8211;euskara-irakasle nintzela kontuan hartuta seguruenik&#8211; ea hedabideetan sarritan iragartzen zen ingelesa ikasteko metodo hura aholkatzen nion beretzat. Neure burua aintzat hartu nuen eta ezezko borobila ematera nindoala, bi aldiz pentsatu eta aldatu egin nuen erantzuna; izan ere, lehengusua ez nuen hain sakon ezagutzen eta, agian, proposamen didaktiko hura &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2013\/11\/14\/buruz-bihotzez-ez\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Buruz, bihotzez&#8230; ez gara berdinak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30839,30819,30890],"tags":[43993,43994,17790],"class_list":["post-388","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-adituak-eta-arituak","category-iritziak","category-ohiturak","tag-ikas-estiloak","tag-miguel-angel-santos-guerra","tag-pilar-kaltzada"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/388","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=388"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/388\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":396,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/388\/revisions\/396"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=388"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=388"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=388"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}