{"id":55,"date":"2013-02-12T17:30:08","date_gmt":"2013-02-12T16:30:08","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/?p=55"},"modified":"2013-03-08T10:49:22","modified_gmt":"2013-03-08T09:49:22","slug":"gazteen-erronkak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2013\/02\/12\/gazteen-erronkak\/","title":{"rendered":"Gazteen erronkak"},"content":{"rendered":"<p>2008ko azaroan burutu ziren Bilbon <strong>Heziberri, etorkizunerako hezi<\/strong> Jardunaldiak.\u00a0 Partaidetza zuzena izan nuen bertan; adibidez, gaiaren inguruko iritzi-artikulu bat argitaratu zidaten Deian (egun ez omen dago ikusgai, baina aipamena egin eta <em>nire kanpamentu nagusian<\/em> jaso nuen <a href=\"http:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com.es\/2008\/11\/heziberri-etorkizunerako-hezi.html\" target=\"_blank\">bere garaian<\/a>). Halaber, eraiki zen blogean atal baten ardura eman zidaten,\u00a0 <a href=\"http:\/\/www.heziberri.net\/wordpress\/?cat=18\" target=\"_blank\">Gazteen erronkak 2025ean<\/a>, hain zuzen (gazteleraz, <a href=\"http:\/\/www.heziberri.net\/wordpress\/?cat=8\" target=\"_blank\">retos de la juventud en 2025<\/a>)<\/p>\n<p>Zenbait kidek parte hartu zuen; <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Josemarilasa\" target=\"_blank\">Jose Mari Lasa<\/a> izan zen lehendabizikoa. Bere ikuspegia ondoko lerroetan duzu; ia bost urteren buruan iragarritakoaren bidean aurrera egin dugun pentsa dezakezu eta horrez gain hemen partekatu, pantailaz bestalde zauden lagun horrek.<\/p>\n<figure style=\"width: 573px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"http:\/\/www.heziberri.net\/index.php\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" \" src=\"http:\/\/www.heziberri.net\/imagenes\/cabecera.jpg\" alt=\"\" width=\"573\" height=\"163\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-caption-text\">Heziberri webgunetik hartutako irudia<\/figcaption><\/figure>\n<p><!--more--><\/p>\n<h3><strong>Gazteak erronka, nagusiak herrenka: 2025.<\/strong><\/h3>\n<p>Isil-isilik egin du Markoxek korridorean aurrera, ia oharkabean luzatu du begiratua alabaren ateak uzten duen zirrikituan barna. Han da June bere komunitate birtualarekin solasean. Zerbaitek grazia ikaragarria egin dio algaraka ari baita.<\/p>\n<p>Hogeiren bat urte egin du atzera Markoxek, gogoan ditu oraindik ere <em>Messenger, Twitter, Second Life<\/em> eta enparauak, baina gogoan du, batez ere, <em>\u2018Urrezko batela\u2019<\/em> bere blog kuttuna eta beroni esker egin zituen lagunak: Urko eta Hankapalu eta Baltoro eta\u2026 Orduantxe hazi zitzaion bere bizitzari\u2026ploop!\u2026 adaxka birtuala. Oraindik ere lagun ona du Baltoro, bai alajaina!<\/p>\n<p>Grazia egin dio Juneri Sana lagun finlandiarraren ama wii zahar bat erabiliz gimnasia egiten ikusteak, Sanak bere ama emakume finlandiar potoloena dela dio eta honela izan liteke, akaso. Bihurria da Sana, kamera ezkutatu du etxeko egongelan eta orain aitaren irudiak igorri dizkie lagunei, txora-txora eginda dabil aita telebista berrian astea programatu nahian.- <em>Lagundu egin beharko diot!<\/em> \u2013 esan eta alde egin du Sanak bere gelatik. Egongelara joan eta aitari lagundu dio programazioa bere nahierara egokitzen. Junek musika apur bat ipini eta eskolako lanak egiteari ekin dio gelako mahai-pantailan beharrezko guneak eta lagunen ateak zabalduz.<\/p>\n<p>&#8211;<em>Oker eta herrenka genbiltzan<\/em>!- dio Markoxek berekiko- <em>Informatikari eta tresnari eman genion garrantzia, konturatu barik benetako funtsa birtualitateak duela. Kostata konturatu ginen ezinbestekoa dela gazteen egongelako bi ateak zabalik egotea: biak ala biak. Egurrezkoa, etxe barrura, familiari begira dagoena eta ate birtuala, munduari begira dagoena. <\/em><\/p>\n<p>Ordurako etxabeko dendan zen Junek entzun balio, \u2018Don Erretolikas\u2019 deituko ziokeen irribarrez eta ez zukeen ondoegi ulertuko egongelaren kontu hori, poltsikoko komunikagailuak eragindako dardarak Sana berriro ere ate-joka zuela adieraziko baitziokeen.<\/p>\n<p><em>Plisti-plasta (\u2018Urrezko Batela\u2019 blogetik jasoa )<\/em><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2008ko azaroan burutu ziren Bilbon Heziberri, etorkizunerako hezi Jardunaldiak.\u00a0 Partaidetza zuzena izan nuen bertan; adibidez, gaiaren inguruko iritzi-artikulu bat argitaratu zidaten Deian (egun ez omen dago ikusgai, baina aipamena egin eta nire kanpamentu nagusian jaso nuen bere garaian). Halaber, eraiki zen blogean atal baten ardura eman zidaten,\u00a0 Gazteen erronkak 2025ean, hain zuzen (gazteleraz, retos de &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2013\/02\/12\/gazteen-erronkak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Gazteen erronkak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30830],"tags":[30806,30809,5644,9,30804,30810,30808],"class_list":["post-55","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-lankidetzak","tag-artikuluak","tag-blogosfera","tag-botxotik-ziberespaziora","tag-deia","tag-heziberri","tag-jardunaldiak","tag-jose-mari-lasa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/55","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=55"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/55\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":102,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/55\/revisions\/102"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=55"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=55"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=55"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}