{"id":587,"date":"2014-03-06T14:27:57","date_gmt":"2014-03-06T13:27:57","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/?p=587"},"modified":"2014-03-06T15:01:03","modified_gmt":"2014-03-06T14:01:03","slug":"estrategikoak-komunikatzen-eta-elebitasun-hartzailea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2014\/03\/06\/estrategikoak-komunikatzen-eta-elebitasun-hartzailea\/","title":{"rendered":"Estrategikoak komunikatzen eta elebitasun hartzailea"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\">Valentziatik itzuli berria naiz; <a href=\"http:\/\/www.dival.es\/normalitzacio\/content\/aprenentatge-comunicacio-i-marqueting-lingueistic-en-el-mon-digital\" target=\"_blank\">bertako Diputazioak antolatutako jardunaldi batzuetan<\/a> parte hartzera gonbidatu ninduten. Tailer bat antolatzeko proposatu zidaten; gaia, estrategiak hizkuntzen ikaskuntza hobetzeko izan zen, hain zuzen ere. <a href=\"http:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com.es\/2014\/03\/estrategias-para-mejorar-el-aprendizaje.html\" target=\"_blank\">Beste blogean<\/a> eman dut tailerrean egindakoari buruzko informazio zabalagoa; seguruenik, hurrengo asteetan ekarriko dizut zerbait hona, estrategien gaiak horretarako eta gehiagorako ematen baitu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Mariakilkir\/status\/441280317018882048\" target=\"_blank\">adiskide batek galdetu dit bertan bizi izandakoez<\/a>, eta horretara natorkizu oraingo honetan. Esperientzia\u00a0 interesgarria bezain aberasgarria izan dut; guztia ezin erraz laburtu eta alderdi bati erreparatuko diot. Egia da jardunaldiotan ibili garen guztiok badugula <em>lingua franca<\/em> jakin bat; hala ere, gutxitan erabili dugu eta komunikazioa lortu dugu. Neurri handian, murgiltze antzeko bat izan da niretzat.<\/p>\n<figure style=\"width: 400px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/farm2.staticflickr.com\/1022\/536609291_8738e8e9f6.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" \" alt=\"\" src=\"https:\/\/farm2.staticflickr.com\/1022\/536609291_8738e8e9f6.jpg\" width=\"400\" height=\"300\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-caption-text\">Colon Merkatua, modernismoaren adierazgarrietako bat Valentzian. Iturria: puroticorico Flickr-en<\/figcaption><\/figure>\n<p style=\"text-align: justify\">Heldu nintzen egunean tokia eta jendea ezagutzera hurbildu nintzen <a href=\"http:\/\/www.muvim.es\/\" target=\"_blank\">MuVIM<\/a>era. Eta, lehenengo ustekabea: hizlaria, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/nelvidalbarral\" target=\"_blank\">Nel Vidal<\/a>, gailegoz ari zela iruditu zitzaidan &#8211;hala zen&#8211; eta entzuleriak galderak valentzieraz egiten zizkion. Denok elkarrekin bazkaldu genuen eta, bigarren ustekabea, nork bere hizkuntzan ari zen mintzatzen (gailego bat, katalan pare bat, valentziarrak) neu izan ezik; gaztelera erabili behar. Baina gehiena ulertzeko gai nintzela konturatu nintzen eta normaltasunez joan zen. Ondoren, bisita gidatua, Valentzia hiriak duen modernismoa ezagutzeko; hura ere (<a href=\"http:\/\/blocs.mesvilaweb.cat\/node\/view\/id\/260382\" target=\"_blank\">hemen, katalanez azalduta<\/a>) valentzieraz, <a href=\"http:\/\/www.fil-per-randa.com\/\" target=\"_blank\">Fil-per-rranda<\/a>ko Imma gidari genuela. Atzoko saion, ni neu gazteleraz aritu nintzen, esaldi bat edo beste izan ezik; partaideak, aldiz, euren arteko ariketetan zein niri egindako galdera eta iruzkinetan, valentzieraz nagusiki &#8211;ariketa batean euskaraz zegoen testu bat jarri nien arren, ulertzeko erabiltzen ditugun estrategiez hausnar zezaten&#8211;.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><a href=\"http:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com.es\/2010\/08\/elebitasun-hartzailea-bilinguismo.html\" target=\"_blank\">Elebidun hartzailea<\/a>, beraz? Bai, eta funtzionatu duela ematen du. Beti ez dut horren argi ikusi baina&#8230; Seguruenik, oraingoan, aldeko aldagai ugari egon da: motibazioa, testuingurua, partaideon nolakotasuna&#8230; gure estrategiak&#8230; Beste zalantza bat bukatzeko: Euskal Herrian izan balitz, berdintsu jokatzeko zail; hortaz, denak lingua francara joko genukeen, lagunartean ere sarri gertatzen den legez?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta, politena, beharbada, gaur irakurri dudan txio hau. Ikasten segitzeko gogo eta asmoaren erakusle.<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" lang=\"eu\"><p>Grazas ao congreso, te\u00f1o ganas de aprender galego e euskera \ud83d\ude42 Motibazioagatik eskerrik asko! Boas noites!!<\/p>\n<p>\u2014 Sheila Gonz\u00e1lez (@Maktub_50) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Maktub_50\/statuses\/441356520781930497\">March 5, 2014<\/a><\/p><\/blockquote>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Valentziatik itzuli berria naiz; bertako Diputazioak antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartzera gonbidatu ninduten. Tailer bat antolatzeko proposatu zidaten; gaia, estrategiak hizkuntzen ikaskuntza hobetzeko izan zen, hain zuzen ere. Beste blogean eman dut tailerrean egindakoari buruzko informazio zabalagoa; seguruenik, hurrengo asteetan ekarriko dizut zerbait hona, estrategien gaiak horretarako eta gehiagorako ematen baitu. Baina, adiskide batek galdetu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2014\/03\/06\/estrategikoak-komunikatzen-eta-elebitasun-hartzailea\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Estrategikoak komunikatzen eta elebitasun hartzailea<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30936,30927,44022,30819,30890,30829,30906],"tags":[44055,44054,44056],"class_list":["post-587","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ekitaldiak","category-hizkuntz-trebetasunak","category-hizkuntzak","category-iritziak","category-ohiturak","category-oroitzapenak","category-terminoak","tag-elebitasun-hartzailea","tag-elebitasuna","tag-valentzia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/587","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=587"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/587\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":594,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/587\/revisions\/594"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=587"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=587"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=587"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}