{"id":605,"date":"2014-03-20T13:00:31","date_gmt":"2014-03-20T12:00:31","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/?p=605"},"modified":"2014-03-18T19:51:11","modified_gmt":"2014-03-18T18:51:11","slug":"praktika-letratu-nagusiak-eta-bernakularrak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2014\/03\/20\/praktika-letratu-nagusiak-eta-bernakularrak\/","title":{"rendered":"Praktika letratu nagusiak eta bernakularrak"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\">Hau da burura etorri zitzaidan lehenengo gogoeta herenegun Deian ateratako albistea irakurri nuenean: [Enlace roto.]Catalunyan aita batek alabaren testuliburuaz egindako protestaren berri izan nuenean, joan den astean <a href=\"http:\/\/imurua-botxotik.blogspot.com.es\/2014\/03\/practicas-letradas-vernaculas-y.html\" target=\"_blank\">eman nizun berri Botxotik-en kontatu nizuna<\/a>, kontu bera izan nuen buruan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sarreraren izenburua ikusita pentsamendu bitxiak ditudala uste izango duzu agian. Baina, kontuan izan, Daniel Cassanyk erabili ohi dituela hitz horiek (MSN edo <em>idazkera ideofonematikoa<\/em> bezala) eta <a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/2013\/11\/05\/daniel-cassany-sustraietatik-zerura\/\" target=\"_blank\">Sustraietatik zerura<\/a> argitaratu aurretik behin baino gehiagotan irakurri &#8211;eta landu, itzultzeko besteak beste&#8211; behar izan genituela horrelako kontzeptu eta hitzak.<\/p>\n<figure style=\"width: 368px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" \" alt=\"\" src=\"http:\/\/static.deia.com\/images\/2011\/12\/27\/import_11092192_1.jpg\" width=\"368\" height=\"208\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Zigor Alkortaren argazkia Deian<\/figcaption><\/figure>\n<p style=\"text-align: justify\">Danielek dioenez, <em>praktika letratu bernakularrak<\/em>, &#8220;idaztean, guk geuk, geure kabuz, gizarte-erakundeek (eskolak, administrazioak, justiziak eta abarrek) ezarritako konbentzioetatik kanpo, zer egiten dugun adierazten du&#8221; (egunkari intimoak, lagunen arteko posta, txioak, txat pribatuak eta abar) <em>Praktika letratu nagusien<\/em> kontrakoa da, hauek publikoak eta formalak baitira, eta arau zorrotzen pean baitaude. Alegia, lagunen artean eta senitartean hizketa biziagoa erabiltzen dugunean bezala, idaztean horrelako testuak ekoizten dira eta bernakularrak deritze.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kontua da bi esparruak, nagusiena eta bernakularrena, nahasten direnean. Cassanyren beraren iruzkinari jarraiki, desberdintasun horren inguruko hausnarketa ondo dago; klasean bernakularra era formalean irakastea berriz, lekuz kanpokoa &#8211;adibide gisa, komunetan idazten irakastea aipatu du&#8211;. Hortaz, lehenengo paragrafoan aipaturiko berrian testuingurua falta zaigu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Halaber, dagoeneko hemendik agertu da hizkera &#8220;formalegiari&#8221; buruzko kezka; <a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/2013\/06\/27\/euskara-akademikoa-vs-kaleko-euskara-oihan-vega\/\" target=\"_blank\">Oihan Vegak idatzitako sarrera<\/a>, adibidez. Are, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/cometa23\" target=\"_blank\">Guillermo G\u00f3mezek<\/a> ere aipatu dit inoiz Twitterren euskaldun askoren idazkerak sortarazten dion harridura. Edonola ere, SMSak era ideofonematiko horretan idazteko, hizkuntza menperatu egin behar da, ikerketek diotenez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beharbada, bi praktika letratuen arteko jauzia ageri zaigu arestian azaldutako bi kasuetan&#8230; edota hizkuntzaren erregistro desberdinen jabe izatearen &#8211;ala ez izatearen&#8211; ondorioak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hau da burura etorri zitzaidan lehenengo gogoeta herenegun Deian ateratako albistea irakurri nuenean: [Enlace roto.]Catalunyan aita batek alabaren testuliburuaz egindako protestaren berri izan nuenean, joan den astean eman nizun berri Botxotik-en kontatu nizuna, kontu bera izan nuen buruan. Sarreraren izenburua ikusita pentsamendu bitxiak ditudala uste izango duzu agian. Baina, kontuan izan, Daniel Cassanyk erabili ohi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2014\/03\/20\/praktika-letratu-nagusiak-eta-bernakularrak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Praktika letratu nagusiak eta bernakularrak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30839,44050,44022,30890],"tags":[43992,44001,44061,30889,44060,44059],"class_list":["post-605","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-adituak-eta-arituak","category-hedabideak","category-hizkuntzak","category-ohiturak","tag-daniel-cassany","tag-guillermo-gomez","tag-hizkera-formala","tag-oihan-vega","tag-praktika-letratuak","tag-sustraietatik-zerura"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/605","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=605"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/605\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":609,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/605\/revisions\/609"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=605"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=605"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=605"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}