{"id":779,"date":"2014-11-20T18:00:22","date_gmt":"2014-11-20T17:00:22","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/?p=779"},"modified":"2014-11-20T16:44:22","modified_gmt":"2014-11-20T15:44:22","slug":"txiotesian-partaide","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2014\/11\/20\/txiotesian-partaide\/","title":{"rendered":"#Txiotesia2 lehiaketan partaide"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\">Tesi bat egiten ari zarenean sarri antzean galdetzen dizute ea zertaz den. Laburtzen eta errazten saiatzen zara, solaskidea eta testuingurua kontuan hartzen baina, hala ere, gehienetan aurpegi arraroak sumatzen dituzu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/aktualitatea\/txiokatu-zure-tesia-6-mezutan-lehiaketaren-2-edizioa-azaroaren-18an-ospatuko-dugu-txiotesia2\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/aktualitatea\/txiokatu-zure-tesia-6-mezutan-lehiaketaren-2-edizioa-azaroaren-18an-ospatuko-dugu-txiotesia2\/image\" alt=\"\" width=\"157\" height=\"157\" \/><\/a>Oraingoan, areagotu egin da erronka. &#8220;<a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/aktualitatea\/txiokatu-zure-tesia-6-mezutan-lehiaketaren-2-edizioa-azaroaren-18an-ospatuko-dugu-txiotesia2\">Txiokatu zure tesia 6 mezutan<\/a>&#8221; antolatu du <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/\">Unibertsia.net ataria<\/a>k bigarren urtez. Laburbilduz; asmoa, ikertzaile euskaldunek\u00a0 egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea. Zeregina, berriz, motza bezain zaila: tesia, urtetako lana alegia, 6 txiotan kontatzea #txiotesia2 traola erabilita. 6, ez gehiago eta ez gutxiago, azaroaren 18ko 9etatik 21ak arteko epean. Bi sari emango ditu epaimahaiak: txiolari ulergarriena eta txiolari originalena.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Badakizu horrelako erronketan erraz sartzen naizela buru-belarri. Areago, laburtze lan hori modu originalean egiteko, kopla bidez egitea bururatu zitzaidan. Eta hona hemen emaitza (&#8220;Egun da Santi Mami\u00f1a&#8221; musikaz abes daiteke)<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" lang=\"es\"><p>1.- Ikaskuntza da lehenengo \/ zibererkidego gero \/ irakasleen prestakuntza ta \/ izenburua honezkero <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/txiotesia2?src=hash\">#txiotesia2<\/a> koplatan cc <a href=\"https:\/\/twitter.com\/UNED\">@UNED<\/a><\/p>\n<p>\u2014 I\u00f1aki Murua (@imurua) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/imurua\/status\/534696282770526209\">noviembre 18, 2014<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p>Hauexek hurrengoak:<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" lang=\"es\"><p>2.-Kidego, komunitate \/ erabiliak jo ta ke \/ ikasteko balia litezke \/ edo bihur disparate<\/p><\/blockquote>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" lang=\"es\"><p>3.- \u201cZiber\u201d \u201cbirtual\u201daren ordez \/ errealak dira moldez \/ baina ikertu beharko gaia \/ bihur ez daitezen promes<\/p><\/blockquote>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" lang=\"es\"><p>4.- Hasteko bibliografia \/ ondorengoa Delphia \/ bukatu aurretik baztertu gabe \/ galdeketaren magia<\/p><\/blockquote>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" lang=\"es\"><p>5.- Argitalpena ezinbestez \/ tesia aurkezteko berez \/ RED aldizkariaren gunean \/ irakurriko duzu errez<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/t.co\/xaMrQv4Z2k\">pic.twitter.com\/xaMrQv4Z2k<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p>Eta azkena<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" lang=\"es\"><p>6.- Printzipio eta baloreak \/ tresnetan dauden aldeak \/ errubrika osatzeko bilduta \/ tesiaren ondareak <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/txiotesia2?src=hash\">#txiotesia2<\/a><\/p>\n<p>\u2014 I\u00f1aki Murua (@imurua) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/imurua\/status\/534746645255045121\">noviembre 18, 2014<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p><\/blockquote>\n<p style=\"text-align: justify\">Garaipena lortuko ote? Auskalo; <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/aktualitatea\/46-ikertzaile-euskaldunen-tesiak-txiokatu-ziren-atzo-txiotesia2-lehiaketan?utm_source=twitterfeed&amp;utm_medium=twitter&amp;utm_campaign=Feed%3A+ZiztuBizian+%28Ziztu+bizian%29\">guztira, 46 izan ginen. Irabazleak, hilaren 26an egingo den jai batean iragarriko dituzte<\/a>. Edonola ere, hamaika orrialde dituen urte luzetako lana laburtzeko ahalegina egin dut, eta bertsotan gainera. Bai horixe!<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tesi bat egiten ari zarenean sarri antzean galdetzen dizute ea zertaz den. Laburtzen eta errazten saiatzen zara, solaskidea eta testuingurua kontuan hartzen baina, hala ere, gehienetan aurpegi arraroak sumatzen dituzu. Oraingoan, areagotu egin da erronka. &#8220;Txiokatu zure tesia 6 mezutan&#8221; antolatu du Unibertsia.net atariak bigarren urtez. Laburbilduz; asmoa, ikertzaile euskaldunek\u00a0 egiten duten lana gizarteratzea eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2014\/11\/20\/txiotesian-partaide\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">#Txiotesia2 lehiaketan partaide<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30936,30866,44025,43995,53577,30902],"tags":[59894,59896,59895,283,59893],"class_list":["post-779","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ekitaldiak","category-ikerketak","category-lehiaketak","category-sarekoak","category-sariak","category-teknologia","tag-txiotesia2","tag-ikerlariak","tag-tesiak","tag-twitter","tag-unibertsia-net"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/779","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=779"}],"version-history":[{"count":15,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/779\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":794,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/779\/revisions\/794"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=779"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=779"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=779"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}