{"id":950,"date":"2016-05-27T17:23:33","date_gmt":"2016-05-27T15:23:33","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/?p=950"},"modified":"2016-05-27T12:19:42","modified_gmt":"2016-05-27T10:19:42","slug":"hezibide-ona-eta-munduaren-ezagutza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2016\/05\/27\/hezibide-ona-eta-munduaren-ezagutza\/","title":{"rendered":"Hezibide ona eta munduaren ezagutza"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\"><a href=\"http:\/\/blogs.deia.com\/ikasle-eta-irakasle\/2016\/04\/21\/hezibide-ona-non\/\" target=\"_blank\">Hezibide onaz idatzi nuen aurrekoan hemen<\/a>. Eta irakasle modura bizi izandako egoera bitxi bat gogoratu nuen argitaratu orduko; egunero-egunero helduei euskara irakasten aritzen nintzaieneko pasadizo bat.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ikasle berezi samar bat izan nuen ikasturte hartan. Bai, denok garela bereziak onartu arren, hark bazuela bere &#8220;puntutxoa&#8221; ezin ukatu. Adibidez, bere idazlanak ulergaitzak zirela esaten nionean, irakasleon kultura eza kritikatuz erantzuten zidan; nirea eta lankideena, behintzat. Bestela esanda, bere ustez idazlanak onak ziren; gure kultur maila (edo munduaren ezagutza, auskalo) zen\u00a0berak idatzitakoak ulertzeko genuen oztopoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egun batean, atsedenaldia bukatutakoan klasera berriz sartu eta lanari berrekin genionean, banana bat zuritu eta jaten hasi zen mutila. Haserretu eta klasean errespetu-falta zela esan nion nik, areago oraindik atsedenaldia bukatu bezain laster izanda; nirekiko eta ikaskideekiko errespetu falta zela gaineratu nuen. Berak, berriz, ez zetorrela bat esan zidan oso serio; nik errespetu falta bezala ikusten nuena, berak behar fisiologiko bati erantzutea zela uste zuen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez dut gogoan nola bukatu genuen eztabaida; seguruenik, taldekideak harrituta egongo ziren eta nor bere kulturaren arabera bata ala bestearen alde. Azken finean, hezibide &#8220;ona&#8221; zer den nola ulertzen den.\u00a0 Eta hizkuntzak ikastean, adibidez, munduaren ezagutza eta kultur talka aipatzen da, gaitasun soziokulturalaz edota soziolinguistikoaz ari direnean; esate baterako, etxe batera jatera gonbidatu gisa joatea jartzen du <a href=\"http:\/\/cvc.cervantes.es\/ensenanza\/biblioteca_ele\/diccio_ele\/diccionario\/conocimientomundo.htm\" target=\"_blank\">Instituto Cervantesek<\/a> adibide bezala mundu-ezagutza desberdinen arteko aldea aipatzen denean. Besteak beste, eremu guztietan korrokada egitea ez da berdin hartzen, ezta?<\/p>\n<figure style=\"width: 212px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/enmanuel\/521908372\/in\/photolist-N7Vbd-6eX8pA-kpP7u-zkWvB-79WYNe-68826B-4FoUUD-tQsQw-6prFgy-66H2jb-6LV666-f52iAG-ouBncq-8fvsoE-6nHnQX-oK5gn7-5NmyCf-6yxLAB-3enrkb-oM75ST-4uitcG-4QunFH-6fYnrB-nRYB3-5QVMG1-q7Fccy-4uesoZ-4TjZUN-4kbqZ4-7PpmH5-di3hb-879e5j-4URKyZ-7piu6d-9qzCjp-9nPrR3-5zBZuX-5UmShF-9uxLsW-3K3H2B-P8jME-53LxV-4V4M3H-8FyHCZ-5YNquT-5uc29M-aEAzCQ-brkdh2-MDkzf-3kF1JT\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"https:\/\/c5.staticflickr.com\/1\/209\/521908372_b68ead597c_n.jpg\" alt=\"\" width=\"212\" height=\"320\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-caption-text\">enmanuel m Flickr-en<\/figcaption><\/figure>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hezibide onaz idatzi nuen aurrekoan hemen. Eta irakasle modura bizi izandako egoera bitxi bat gogoratu nuen argitaratu orduko; egunero-egunero helduei euskara irakasten aritzen nintzaieneko pasadizo bat. Ikasle berezi samar bat izan nuen ikasturte hartan. Bai, denok garela bereziak onartu arren, hark bazuela bere &#8220;puntutxoa&#8221; ezin ukatu. Adibidez, bere idazlanak ulergaitzak zirela esaten nionean, irakasleon kultura &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/2016\/05\/27\/hezibide-ona-eta-munduaren-ezagutza\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Hezibide ona eta munduaren ezagutza<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30904,59915,30927,44022,44080,30890,30829],"tags":[44010,60020,59958,44083,59959,84,59960],"class_list":["post-950","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bitxikeriak","category-bizipenak","category-hizkuntz-trebetasunak","category-hizkuntzak","category-ikasleak","category-ohiturak","category-oroitzapenak","tag-gaitasunak","tag-ikasleak","tag-instituto-cervantes","tag-irakasleak","tag-kultur-talka","tag-kultura","tag-mundu-ezagutza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/950","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=950"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/950\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":955,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/950\/revisions\/955"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=950"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=950"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/ikasle-eta-irakasle\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=950"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}