{"id":14,"date":"2015-11-13T02:05:55","date_gmt":"2015-11-13T01:05:55","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/iruntzitara\/?p=14"},"modified":"2015-11-13T02:05:55","modified_gmt":"2015-11-13T01:05:55","slug":"espainiako-konstituzio-aldaezina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2015\/11\/13\/espainiako-konstituzio-aldaezina\/","title":{"rendered":"Espainiako Konstituzio aldaezina(?)"},"content":{"rendered":"<p>Kataluniako Herriaren borondatea dela eta, egunokin behin eta berriz entzuten izan dugu (eta entzun beharko dugu) Espainiako Konstituzioa ezin alda daitekeela, Konstituzioaren 1.2 artikuluak ezartzen duela <em>\u00abnazioaren subiranotasuna Espainiako herrian datza\u00bb<\/em>la eta abar.<\/p>\n<p>Gomuta dezagun, bada, 1992ko uztailaren 22an Diputatuen Kongresuak eta hil bereko 30ean Senatuak Konstituzioaren 13.2 artikulua aldatu zutela, Maastrichteko Itunaren arabera moldatzeko San Nikolas eguneko testu sakratua. Aldaketaren ondorioz, boto emateko eskubidea eman zitzaien Europar Batasuneko hiritarrei Espainiako Erresumako udal hauteskundeetan.<\/p>\n<p>Komeni da une honetan gomutaraztea zein oinarri erabili zen: <em>\u00abOraingoa bezalako abagunean, Konstituzioko erabakia eta Europako erabakia batzen diren honetan, <span style=\"text-decoration: underline\"><strong>adostasun politikoaren hatsapen hori nabarmentzeak oso mesedegarria dirudi.<\/strong><\/span> Egin beharreko aldaketaren itxurazko txikitasunak ez baitu estali behar Konstituzioaren benetako aldaketa denik, Europako Batasunaren espiriturako ondorio luze-zabalak dituen erabakia dakarren aldaketa alegia\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p>Hemeretzi urte geroago, eta berriro ere Europatiko haizete gogorrak eraginda, Konstituzioaren 135. artikulua aldatu zen, udako gau baten, bat-batean, eta PSOEk eta PPk\u00a0elkar hartuta, aurrekoan legez. Gaia izan zen, gogoan izan dukezuenez, Espainiako Erresumako herri-aginteek euren burua zorpetzeko duten ahalmena murriztea. Kasu honetan, 2011ko abuztuaren 26an onartu zuen Diputatuen Kongresuak eta irailaren 7an Senatuak, <strong>\u00abnazioaren subiranotasuna\u00bb <\/strong>inoren eskuan uztea.<\/p>\n<p>Gomutaraz \u00a0dezagun orduko oinarri juridikoa: <em>\u00abEspainia bere eskumenak gero eta gobernantza komun handiagoaren esparruan finkatzen eta proiektatzen dituen Europako Ekonomia eta Moneta Batasuneko kide izanik, eta ekonomia- eta finantza-alorreko ondorioak gero eta nabarmenagoak izanik, <span style=\"text-decoration: underline\"><strong>aurrekontuen egonkortasunak erabateko balio estrukturala du, eta baldintzatu egiten ditu Estatuaren jarduteko gaitasuna<\/strong><\/span>, Oinarrizko Lege beraren 1.1. artikuluak aldarrikatzen duen estatu sozialaren iraupena eta garapena eta, azken batean, herritarren egungo eta etorkizuneko oparotasuna\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p>Beraz, adostasun politikoa eta Estatuak jarduteko duen gaitasunaren murrizketa izan ziren arrazoiak, testu goi-sakratua aldatzeko. Zergatik ez dute balio zio horiek Kataluniako kasua aztertzeko? Zergatik erabili zen espainiar alderdien borondate politikoa Euskal Autonomia Erkidegoko herri-ordezkariek aukeratu zuten bideari danbateko bat emateko?<\/p>\n<p>Kataluniarren herri-ordezkarien jarrerari buruz, hauxe gomutarazi nahiko nuke: kataluniarrek aukera bakarra dute asmatzeko bidearekin. Buruz jokatu behar da, kataluniarrek badutelako, euskaldunok legez, jatorrizko bekatu bat: txikiak izatea. Espainiarrek hamaika aldiz erra dezakete bidea, guk, ostera, ez dugu aukera hori.<\/p>\n<p>Ikuspegi honetatik, Alejandro Dumasek <em>Veinte a\u00f1os despu\u00e9s <\/em>liburuan esan zuena gogorarazi nahi dut: <strong><span style=\"text-decoration: underline\"><em>\u00abEn pol\u00edtica no hay m\u00e1s ideas sublimes que las que producen su fruto; las que abortan son disparatadas y \u00e1ridas\u00bb<\/em><\/span><\/strong>. Kasu honetan, herri kataluniarraren gogoa lupeztea izango litzateke ondoriorik kaltegarriena. Ez ahal da hala suertatuko!<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kataluniako Herriaren borondatea dela eta, egunokin behin eta berriz entzuten izan dugu (eta entzun beharko dugu) Espainiako Konstituzioa ezin alda daitekeela, Konstituzioaren 1.2 artikuluak ezartzen duela \u00abnazioaren subiranotasuna Espainiako herrian datza\u00bbla eta abar. Gomuta dezagun, bada, 1992ko uztailaren 22an Diputatuen Kongresuak eta hil bereko 30ean Senatuak Konstituzioaren 13.2 artikulua aldatu zutela, Maastrichteko Itunaren arabera moldatzeko &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2015\/11\/13\/espainiako-konstituzio-aldaezina\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Espainiako Konstituzio aldaezina(?)<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[192,81770,81772],"class_list":["post-14","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-katalunia","tag-konstituzioa","tag-subiranotasuna"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14\/revisions\/15"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}