{"id":21,"date":"2015-11-29T18:31:45","date_gmt":"2015-11-29T17:31:45","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/iruntzitara\/?p=21"},"modified":"2015-11-29T18:31:45","modified_gmt":"2015-11-29T17:31:45","slug":"parisko-erasoa-2-zuzeneko-eta-bat-bateko-ondorioak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2015\/11\/29\/parisko-erasoa-2-zuzeneko-eta-bat-bateko-ondorioak\/","title":{"rendered":"Parisko erasoa (2): zuzeneko eta bat-bateko ondorioak"},"content":{"rendered":"<figure style=\"width: 976px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/tn-ar.cdncmd.com\/sites\/default\/files\/styles\/976x549-nocrop\/public\/2015\/11\/23\/poli1.jpg\" alt=\"Brusela Belgikako Armadaren begiradapean.\" width=\"976\" height=\"549\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Belgikako Armada Bruselako Plaza Nagusian.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Aurreko blogaren ildotik jarraituz, laugarren ondorioa hauxe da: <strong>guztiok gara erasoaren helburu<\/strong>. Zenbat eta lehenago geureganatu ideia hori, orduan eta egiatik eta konponbidetik hurrago izango gara. Hemen ez du balio <em>\u201cni ez naiz errudun\u201d <\/em>edo antzeko esaldiak oguzteak. Hori gure iritzia baino ez da, eta guretzat baino ez du balio; horrenbestez,\u00a0erasotzaileek ez dituzte\u00a0gogoan hartzen horrelako arrazoibideak, zergatik eta euren ikusmoldea beste bide batetik baitoa.<\/p>\n<p>Bosgarren ondorioa da <strong>edozein toki izatea helburu<\/strong>. Beldurrak eraginda, armadak kaleratu dituzte Europar Batasuneko hainbat herrialdetako kaleetara, bai eta haren hiriburu Bruselan ere. Erasotzaileek jomuga hori adierazi dutelarik, jomuga ikusgarri eta sinbolikoak dituzte helburu\u2026 oraindik; ondorik, errazago eraso ditzaketen helburuak aukeratuko dituzte, eta azkenean kontrapasan jardungo dute. Horretarako, badute abantaila taktiko-estrategiko bat: ez dute ihesbiderik topatu behar.<\/p>\n<p>Seigarren ondorioa da <strong>gure gizarte bizimoduaren eta geure ekonomiaren azpiak jatea<\/strong>. Parisko erasoaren ondorik, Bruselan erasoren bat gertatuko zen (den) beldurrez, Belgikako Gobernuak armada kaleratu zuen, hedabideetatik behin eta berriro esaten izan da eskolak, lantokiak, erostetxeak\u2026 itxita egongo zirela, eta itxi egin ziren. Bruselarren bizimodua azpikoz gora jarri dute erasotzaileek. Bruselaren ekonomiak egundoko ondore txarra jasan behar (izan\/izaten\/izango) du.\u00a0Noiz arte euts dakioke egoera horri?<\/p>\n<p>Zazpigarren ondorioa hauxe da: <strong>hedabideen zeregina aldatzea<\/strong><em>.<\/em> Erasotzaileek lortu dute Europar Batasuneko hedabide guztiek (gehienek\u00a0euren buruen erabakiaz, eta enparauek mimetismo kritikagabeaz) erasotzaileen euren mezuak lau haizeetara zabaltzea. Bai, badakit gizarte sareetan egundoko ikuskizunak eskaintzen dituztela; bai, badakit hainbat gazte mendebaldarrek euren jarraitzaile bihurtu dutela euren burua halako sareez. Egia da hau ere bai, ostera: Europar Batasuneko hedabide nagusiek edozein ordutan zabaltzen dituzte erasotzaileen mezuak. Guztiok ikaragarriak. Zertarako zabaltzen dituzte mezu horiek? Nire ustez, erantzuna ezin argiago ageri da: gure gizarteko norbanakook beldurrarazteko, eta, horren ondorioz, gure gizarteko banakook erraz(ago) onar ditzagun gure geure eskubideei\u00a0bihar-etzi ezar dakizkiekeen mugak.<\/p>\n<p>Lagun, honaino heldu bazara, beharbada zeure buruari itaunduko zenion ea zergatik ez dudan orain arte <em>\u201catentatu\u201d<\/em> berba erabili. Izan ere, Parisko erasoa ez da atentatua izan, ezpada gudu orokor baten adierazpideetako bat. Honen eskutik helduko gara beste ondorio batera.<\/p>\n<p>Bederatzigarren ondorioa da <strong>gudu baten barruan sartuta egotea<\/strong>. Bestela esanda, izenak izen, adjektiboak adjektibo eta adberbioak adberbio, erasotzailea (esangurarik zabalenean ulertuta) ez dugu garaituko berbekin bakarrik; are gehiago, ez dugu irainekin garaituko. Onartu behar dugu (gure gobernatzaileek egin nahi ez badute), <em>gudu orokor baten barruan sartuta gaudela<\/em>. Onartu behar dugu <em>gudu honetan ez dagoela fronte-lerrorik<\/em>. Onartu behar dugu <em>gudu hau beste modu batera egiten dihardutela, eta, horrenbestez, geuk ere beste modu batera prestatu beharra dugula. <\/em>Onartu behar dugu <em>geure gaur egungo bizimodua arriskuan dagoela.<\/em> Geroenean, onartu behar dugu <em>guk geuk erabaki behar dugula zer egin dezakegun, zer egin nahi dugun eta zer egin behar dugun<\/em> ataka honetatik urteteko.<\/p>\n<p>Hau ez da atentatu bakana izan; 2007ko krisi ekonomikoa krisia izan ez zen moduan, ezpabere Aro berri baten hasiera; oraingo honetan ulertu behar dugu daborduko\u00a0sartuta gaudela\u00a0gizartearen bizimoduaren aro berri batera ekar gaitzakeen\u00a0benetako eta zinezko gudu baten barruan.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko blogaren ildotik jarraituz, laugarren ondorioa hauxe da: guztiok gara erasoaren helburu. Zenbat eta lehenago geureganatu ideia hori, orduan eta egiatik eta konponbidetik hurrago izango gara. Hemen ez du balio \u201cni ez naiz errudun\u201d edo antzeko esaldiak oguzteak. Hori gure iritzia baino ez da, eta guretzat baino ez du balio; horrenbestez,\u00a0erasotzaileek ez dituzte\u00a0gogoan hartzen horrelako &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2015\/11\/29\/parisko-erasoa-2-zuzeneko-eta-bat-bateko-ondorioak\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Parisko erasoa (2): zuzeneko eta bat-bateko ondorioak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[81777,81776,47558],"class_list":["post-21","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-eskubideak","tag-gudua","tag-paris"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21\/revisions\/23"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}