{"id":25,"date":"2015-12-03T00:22:07","date_gmt":"2015-12-02T23:22:07","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/iruntzitara\/?p=25"},"modified":"2015-12-03T00:22:07","modified_gmt":"2015-12-02T23:22:07","slug":"parisko-erasoa-bestearen-ikusmoldea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2015\/12\/03\/parisko-erasoa-bestearen-ikusmoldea\/","title":{"rendered":"Parisko erasoa: BESTEAren ikusmoldea"},"content":{"rendered":"<figure style=\"width: 366px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/blogs.elpais.com\/.a\/6a00d8341bfb1653ef017d417eada4970c-pi\" alt=\"\" width=\"366\" height=\"262\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Bagdadeko meskita bake garaian.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Post honetan,\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>ren pentsamoldea ulertzen ahaleginduko naiz. <strong>BESTEA<\/strong> da ARERIOA. Izan ere, zaila da gudu bat irabaztea,\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>ren arrazoinamenduak, oinarriak eta funtsak ulertu barik. Arduraz nago horrekin. Hedabide gehienek erakarrita edo,\u00a0<em>\u201cterrorismo\u201d\u00a0<\/em>berba darabilt hitzetik hortzera eta txitean-pitean. Egia:\u00a0<strong>NI<\/strong>ri izu-beldurra eman didate Nairobiko, New Yorkeko, Londresko, Madrilgo, Parisko edota Bamakoko erasoek, oraindik ematen, bai eta emango ere.<\/p>\n<p>Izu-ikara horrek hartua\u00a0nago <strong>NI<\/strong>, batez ere\u00a0neure burua zelan babestu ez dakidalako. Eta horixe nahi du <strong>BESTEA<\/strong>k. Ez dut zertan berben beldur izan. Osagile batek, gaixo bat osatzeko, lehenengo eta bat, diagnostiko zuzena egin behar du eta izen egokiaz adierazi gaixotasuna, bestela, alferrik dabil! Halandaze, oharduna banaiz\u00a0neure sentimenduekin, errazago ulertu ahal izango ditut\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>renak. Egin dezadan, bada, ariketa hau:\u00a0<strong>NI BESTEA<\/strong>ren lekuan jartzekoa.<\/p>\n<p><strong>NI<\/strong>\u00a0Ekialde Hurbilean edo Ekialde Urrunean jaioa naiz.\u00a0<strong>NI<\/strong>\u00a0arabiarra naiz.\u00a0<strong>NI<\/strong>\u00a0musulmana naiz.\u00a0<strong>NI<\/strong>re gomuta osoan ikusi dut\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>\u00a0neure herrian agintzen, bai haren buruz, bai berak ezarritako aberkide gibeljale eta aberri-arerio baten bidez.\u00a0<strong>NI<\/strong>re fedearen aurkakoak ditut nagusi Profetaren lurretan. Senitartekoak hilak ditut. Bizimodua agortua dut. Noraezean nago. Profetaren aurkako bekatuek ez dute ordainik hartzen.<\/p>\n<p><strong>NI<\/strong>\u00a0Ekialde Hurbilean edo Ekialde Urrunean bizi naiz.\u00a0<strong>NI<\/strong>re estatua desegin zuen\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>k.\u00a0<strong>NI<\/strong>re estatua paper hutsa da.\u00a0<strong>NI<\/strong>re paper hutsean ez dago (legebidezko) aginterik. Betiere,\u00a0<strong>NI<\/strong>k baditut ezaupideak.\u00a0<strong>NI<\/strong>re sentimendu berdinekoak direnak.\u00a0<strong>NI<\/strong>k baditut armak eskura, neure aberrira etorritakoak horixe bakarrik laga baitit; areago,\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>k saltzen dizkit armak,\u00a0<strong>NI<\/strong>k dirua harenganatuz gero.<\/p>\n<p><strong>NI<\/strong>\u00a0Ekialde Hurbilean edo Ekialde Urrunean nago.\u00a0<strong>NI<\/strong>re etxean nago. Seme-alabak erail dizkit\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>k. Anaia-arrebak erail dizkit.\u00a0<strong>NI<\/strong>\u00a0arbuiatu nau\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>k.\u00a0<strong>NI<\/strong>\u00a0gutxietsi nau.\u00a0<strong>NI<\/strong>\u00a0lubakietara erakarri nau\u2026 Eta\u00a0<strong>BESTEA<\/strong>?<\/p>\n<p><strong>NI<\/strong>re aberri-lurra suntsitu ondorik, <strong>BESTEA<\/strong> bere etxera itzuli da. Beraren seme-alabak besarkatu ditu. Haren gurasoek eta anaia-arrebek txeratsu hartu dute. Haren herrikide eta aberkideek txalotu dute\u2026<\/p>\n<figure style=\"width: 400px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/www.aporrea.org\/imagenes\/2012\/05\/639x360_1331599883_masacre_en_siria.jpg\" alt=\"\" width=\"400\" height=\"225\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Erailketak Sirian.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Eta nire aberri-lur suntsitua ikusten da mundu osoan telebistaz; eta nire senitarteko zatikatuak ageri dira mundu zabaleko telebistetan; eta nire aberri-lur odoldu eta odolustua azaltzen da ludi zabaleko ikus-entzunezkoetara.<\/p>\n<figure style=\"width: 356px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/doc.noticias24.com\/1008\/unit1rr.jpg\" alt=\"\" width=\"356\" height=\"217\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Estatu Batuetako soldaduak etxera bueltan.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Aldi berean, <strong>BESTEA<\/strong>ren aberri-lur joria ikusten dut mundu osoko ikus-entzunezkoetan; aldi berean, <strong>BESTEA<\/strong>ren senitarteko poz-beteak ikusterrean izaten ditut mundu zabaleko telebistetan; aldi berean, <strong>BESTEA<\/strong>ren aberri-lur jori eta naroa begietaratzen zait ludi zabaleko telebistez.<\/p>\n<p>Eta nire barrendik sentitzen dut: partida orekatu behar dut. <strong>BESTEA<\/strong>k gudua ekarri badit etxera, nik haren ordain gudua eroan behar diot berarenera. Neure seme-alabak galarazi badizkit, <strong>BESTEA<\/strong>ri ere haren seme-alabak galarazi behar dizkiot. <strong>BESTEA<\/strong>k nire gurasoak erail badizkit, nik harenak erailgo ditut. Eta <strong>NI<\/strong>k <em>Talionen Legea<\/em> aplikatzen dut. Eta <strong>NI<\/strong>re justifikazioa SHARIAn dago. <strong>NI<\/strong>k ez dut zertan ezagutu CESARE BECCARIA.<\/p>\n<p>Betiere, badakit <strong>NI\u00a0<\/strong>ez naizela <strong>BESTEA<\/strong> bezain indartsua; <strong>NI<\/strong>k badakit, ostera, zelan erabili <strong>BESTEA<\/strong>k ludi zabaleko guztion eskura jarri dituen tresna eta lanabesak. Internet <strong>BESTEA<\/strong>ren deabrukeriazko asmazioa da, beraz hauxe hartuko dut gogoan:\u00a0<em>\u201cEgur eskarmentadue, sugin ona\u201d<\/em>. Eta <strong>BESTEA<\/strong>ren deabrukeria hori haren aurka itzuliko dut:\u00a0<em>\u201cNor bere burue erretako egur bille<\/em>\u201d (gaztelaniaz:\u00a0<em>\u201cDar uno armas para que lo maten\u201d).<\/em>\u00a0Eta barrendik sentitzen dut: partida orekatu ahal dut. Eta orekatuko:\u00a0<em>\u201c<strong>BESTEA<\/strong>k nahikara, <strong>NI<\/strong>k ahalara\u201d<\/em>.<\/p>\n<figure style=\"width: 297px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/www.abc.es\/media\/internacional\/2015\/11\/26\/herida-asalto-hotel-mali--620x349.jpg\" alt=\"\" width=\"297\" height=\"167\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Erasoa Bamakon.<\/figcaption><\/figure>\n<p><strong>BESTEA<\/strong>k egin dizkit bidegabekeriak, bada, nik erakutsiko mundu zabalari; <strong>BESTEA<\/strong>k gauzatu dizkit izugarrikeriak, bada, nik agerraraziko munduko biztanle guztiei; <strong>BESTEA<\/strong>k eragin dizkit hondamendiak, bada, nik azalaraziko munduko biztanle guztien begiei eta arimei. <strong>BESTEA<\/strong>k biktima bihurtu nau. Ahulak beti sorrarazten du errukia, eta begikotasuna, eta elkartasuna. Eta <strong>NI<\/strong>k horiek erabiliko.<\/p>\n<p>Eta <strong>NI<\/strong>k <strong>BESTEA<\/strong> arima barik ikusten dut, <strong>BESTEA<\/strong>k <strong>NI<\/strong> ikusten nauen legez. Eta <strong>NI<\/strong> ez naiz ezer <strong>BESTEA<\/strong>rentzat, <strong>BESTEA<\/strong> <strong>NI<\/strong>retzat ezer ez den bezala. Eta gudu honetan ez dago errugaberik, ez <strong>NI<\/strong>reetan, ez <strong>BESTEA<\/strong>renetan. Orduan, dena abstrakzio hutsa da. Orduan fronte-ildoa galdu egiten da. Eta <strong>NI<\/strong> <strong>BESTEA<\/strong> bihurtzen naiz, eta <strong>BESTEA<\/strong> <strong>NI<\/strong> bihurtzen da.<\/p>\n<p>Maila berean gaude <strong>NI<\/strong> eta <strong>BESTEA<\/strong>. <strong>NI<\/strong>k badut <strong>BESTEA<\/strong>k adinako legebidezkotasuna. <em>Metahizkuntza<\/em>k bidea zabaldu dio <em>basakeria<\/em>ri. Eta <strong>BESTEA<\/strong>k basakeriari <em>mairukeria<\/em> baderitzo, <strong>NI<\/strong>k basakeriari <em>kristaukeria<\/em> deritzot. Eta honela <em>ad infinitum.<\/em><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Post honetan,\u00a0BESTEAren pentsamoldea ulertzen ahaleginduko naiz. BESTEA da ARERIOA. Izan ere, zaila da gudu bat irabaztea,\u00a0BESTEAren arrazoinamenduak, oinarriak eta funtsak ulertu barik. Arduraz nago horrekin. Hedabide gehienek erakarrita edo,\u00a0\u201cterrorismo\u201d\u00a0berba darabilt hitzetik hortzera eta txitean-pitean. Egia:\u00a0NIri izu-beldurra eman didate Nairobiko, New Yorkeko, Londresko, Madrilgo, Parisko edota Bamakoko erasoek, oraindik ematen, bai eta emango ere. Izu-ikara horrek &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2015\/12\/03\/parisko-erasoa-bestearen-ikusmoldea\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Parisko erasoa: BESTEAren ikusmoldea<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[81779,81776,107],"class_list":["post-25","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-bestea","tag-gudua","tag-terrorismoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25\/revisions\/28"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}