{"id":32,"date":"2015-12-14T15:09:26","date_gmt":"2015-12-14T14:09:26","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/iruntzitara\/?p=32"},"modified":"2015-12-14T15:09:26","modified_gmt":"2015-12-14T14:09:26","slug":"xabier-lete-eta-komuneko-papera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2015\/12\/14\/xabier-lete-eta-komuneko-papera\/","title":{"rendered":"Xabier Lete eta komuneko papera"},"content":{"rendered":"<p>Post honetan\u00a0kontatu nahi dut\u00a0Xabier Leteren \u201c<em>Gizon arruntaren koplak<\/em>\u201d entzuten niharduela etorri zitzaidan burutazioa.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/youtu.be\/xvPFZW6KLcA\">https:\/\/youtu.be\/xvPFZW6KLcA<\/a><\/p>\n<p>Izan ere, Xabier Letek gizakiaren bilakaeraren orduko gorengo maila ematen digu aditzera noiz eta 1976. urtean, orain dela abantzu 40 urte.<\/p>\n<p>Gogoan daukat 1966. urtean edo, <strong>nire etxeko komuneko papera paper latza<\/strong> zela. Zergatik erabiltzen zuten gure gurasoek halako papera? Izan ere, gauza guztietarako adina dirurik ez eta erosketak egitean bakailaoa, sardina zaharrak eta enparauak biltzeko ematen ziguten papera birziklatu eta ipurdia garbitzeko erabiltzen genuen gurean. Sasoi hartan ez zegoen kanpainarik ingurumenaren eta kontsumo larregiaren inguruan. Ez eta behar ere!<\/p>\n<p>Hortik ulertuko duzue zelako poza igartzen nuen inoren etxera joan eta han ipurdia garbitzeko egunkariaren papera ikusten nuenetan. Etxe horretakoak aberatsak ziren gero! Egin-eginean ere, etxe hartan egunkaria erosten zen, gurean ikusten ez zena. Hori zela bide, ahalegin guztiak egiten nituen gure gurasoek inoren etxera eroan nintzaten. Halakoren etxera heldu eta lehenengo lantegia komunean zein paper erabiltzen zen ikertzea nuen. Komuneko paper legez egunkariarena erabiltzen bazen, orduan ahaleginak egiten nituen gurasoek ni haren etxera berriro eroateko, paper latza bazuten, ostera, behar beste aitzakia, estakuru eta akiakula jartzen nituen hara ez itzultzeko.<\/p>\n<figure style=\"width: 278px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"https:\/\/encrypted-tbn3.gstatic.com\/images?q=tbn:ANd9GcQRVEnyKLjQP9Ru4fEUJuLC-bfPa98ow8qLo_cvcT05Jk4fUOCI\" alt=\"\" width=\"278\" height=\"181\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Historikoa.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Xabier Leteren diskoa 1980ko hamarkadaren erdialdean entzun nuen estreinako, eta hona harridura: bazen jendea komunean \u2018periodikua letuz\u2019 kaka egiten zuena. Zer zerabilten halakoek, bada, ipurdia garbitzeko, egunkaria irakurtzen bazuten kaka egin\u00a0bitartean? A, lagunok! Beren-beregi egiten zen papera, norberaren ipurdiko masailetako azala gorri ez zedin! Nire lehenengo akorduan \u2018El Elefante\u2019 markako paper marroia hasi ginen erabiltzen. Oso margo egokia, bide batez esanda, garbitu behar zuen produktuarekin erabat adosten zen-eta. Paper haren aurkia leuna zen, iruntzia, berriz, lakarra. Horregatik ikasi genuen papera kontuz tolesten iruntzitik, gure ipurmasailak igurtz zitzan aurki leunak.<\/p>\n<p>Betiere, harekin pozik nengoela, konturatu nintzen \u2018El Elefante\u2019 zaharkitu zutela belaunaldi berriko komuneko paperek: kolore zurikoak (beharbada, kalbinista edo jansenista batek asmatuak), erraz moztekoak, orri bikoak, lurrintsuak (zein deabruri burura dakioke halako ergelkeria?!) eta abar.<\/p>\n<p>Eta gaur egun, abantzu 40 urte geroago Xabier Letek kopla miresgarri hura idatzi zuenetik, neure burua ikusten dut hiperrean, superrean, cityan (azoka handi horietako baten), <strong>komuneko paperik egokiena aukeratzen, nire ipurmasailek ume jaioberri baten leuntasuna zaindu dezaten<\/strong>.<\/p>\n<figure style=\"width: 336px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/eleconomista.com.mx\/files\/imagecache\/eco2014_650x433\/files\/papel-de-lujo-ee-archivo.jpg\" alt=\"\" width=\"336\" height=\"224\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Gorengo maila&#8230; gaurkoz.<\/figcaption><\/figure>\n<p>Eta gaur egun, komunera, egunkaria barik, tableta (ez aspirinakoa, alajaina!), eskukoa (Jainkoak dakita!) daroat komunera, eta Athleticen emaitzak ikasten dizkiet haiei zuzenean, eta emaitzak, orain abantzu 40 urte bezala, berdintsuak dira: <em>Athleticek bi eta bat galdu zuen atzo<\/em>, Errealak orain abantzu 40 urte baino hobetotxo, orduan &#8216;cuatro uno&#8217; galdu zuen-eta. Eta pentsakor jartzen naizenean, hauxe datorkit burura: zelan, arraio, ulertaraz diezaiokedan hau guztiau ezagutu ez duenari oraingo gure bizimodua pagotxa dela?<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Post honetan\u00a0kontatu nahi dut\u00a0Xabier Leteren \u201cGizon arruntaren koplak\u201d entzuten niharduela etorri zitzaidan burutazioa. Izan ere, Xabier Letek gizakiaren bilakaeraren orduko gorengo maila ematen digu aditzera noiz eta 1976. urtean, orain dela abantzu 40 urte. Gogoan daukat 1966. urtean edo, nire etxeko komuneko papera paper latza zela. Zergatik erabiltzen zuten gure gurasoek halako papera? Izan ere, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2015\/12\/14\/xabier-lete-eta-komuneko-papera\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Xabier Lete eta komuneko papera<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[81783],"class_list":["post-32","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-lete-komuna-papera"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=32"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":34,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32\/revisions\/34"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=32"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=32"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=32"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}