{"id":48,"date":"2016-02-24T22:38:06","date_gmt":"2016-02-24T21:38:06","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/iruntzitara\/?p=48"},"modified":"2016-02-24T22:38:32","modified_gmt":"2016-02-24T21:38:32","slug":"titirietarrak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2016\/02\/24\/titirietarrak\/","title":{"rendered":"Titirietarrak"},"content":{"rendered":"<p>Jo\u00f1o!, esan nuen neure artean, telebistari begira nengoela eta \u201c<strong>GORA ALKA-ETA<\/strong>\u201d ikusi nuenean txotxongiloen kaleko agertoki baten. Eta baniharduen neure artean esaten: zelako kaltea egin dion Espainiako Erresumari Werten LOMCEk bere bizitza laburrean; daborduko gazteek ez dakite idazten <em>\u2018alcayata\u2019<\/em> ere, eta euskara eta gaztelania elkarrekin nahastu. Ene bada!<\/p>\n<figure style=\"width: 253px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/img.kaloo.ga\/thumb?url=http%3A%2F%2Fcdn.20m.es%2Fimg2%2Frecortes%2F2016%2F02%2F05%2F259591-656-566.jpg%3Fv%3D20160210133459&amp;md5val=3f92779a8bcf404c2b29dc14e3520bb8&amp;key=701151520df302c739eee9a8985e2886561baac3&amp;size=199x130\" alt=\"\" width=\"253\" height=\"165\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Akats ortografikodun horma-irudia<\/figcaption><\/figure>\n<p>Halako baten, telebistak bere kasa kanala aldatu zuela begitandu zitzaidan, espainiar poliziak antzezle batzuk kartzelara eroan zituela entzun nuelarik. Ez, bada; txotxongiloen ahotsak <strong>azpitik<\/strong> ipintzen izan zituzten antzezleak ziren kartzelaratutakoak. \u201cAzpitik\u201d diot, ze taldearen izenak halaxe adierazten du: <em>T\u00edteres desde Abajo<\/em><em>.<\/em><\/p>\n<p>Ondoren etorri ziren batzuen eta besteen iritziak, kontu (ipuin?) hori zela eta ez zela. Horietatik guztietatik, Celia Mayer arloko zinegotziarenak ditut nabarmendu beharrekoak. Hara bada! Esan zuen demokraziazale horrek <strong>erantzukizun politikoak<\/strong> garbituko zituztela. Nik, on hutsak, ulertu nuen, bere karguari utziko ziola. Bai zera! Erantzukizun politikoak <strong>programatzaileei<\/strong> egotzi zizkien, Laurenti Beria Jose Stalinen egikaritzaile trebearen tradiziorik onenean.<\/p>\n<figure style=\"width: 460px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"https:\/\/s3-eu-west-1.amazonaws.com\/okdiario-uploads\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/celia-mayer.jpg\" alt=\"\" width=\"460\" height=\"307\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Erantzukizun politikoak eskatzeari buruz, ideia bereziak dituen herri-karguduna<\/figcaption><\/figure>\n<p>Erraza da ulertzea: <strong>Celia Mayer<\/strong>ren ustez, erantzukizun politikoak eman behar dituzte herri-karguetan ez dihardutenek, batez ere berari dagokionean erantzukizuna bere egitea. Erabat logikoa! Hobeto zukeen litxarrerian ibili izan balitz!<\/p>\n<p>Badaezpada, berak jarri zuen salaketa antzezleen\u00a0aurka, eta gero eskatu zuen salaketa kentzeko. Koherentziaren paradigma, andrazko honena, alajaina!<\/p>\n<p>Zenbat eta arreta handiagoa eman kontuari, orduan eta irribarretsuago nire aurpegia. Eta hara non irakurri nuen Josetxu Rodr\u00edguezen <em>Deia<\/em>ren otsailaren 12ko edizioan \u201cTitirietarrak\u201d artikulua. Honezkero konturatuko zinetenez, berari ostu diot izenburua.<\/p>\n<p>[Enlace roto.]<\/p>\n<p>Orain <strong>Josetxu Rodr\u00edguez<\/strong>ek egin zuen ohar baten gainean jardun nahiko nuke. Izan ere, arazoa ez da titirietarrak atxilotzea, legea hautsi bazuten. Legea hausten duenari ezarri behar zaio berari dagokion zigorra. Kontua da ea lege hori legitimoa den edo ez. Hor dago koxka.<\/p>\n<p>Legeak, zuzena izango bada, bidezkoa behar du. Badira legitimoak (izan) ez diren lege askoren aleak; ez naiz luzatuko, eta berau bakarrik ipiniko dut adibide legez: 1944ko Zigor Kodeak adulterioa delitu gisa hartzen zuen, eta berau egiten zutenei kartzela zigorra ipini. Legezkoa bai, legebidezkoa, ostera?<\/p>\n<figure style=\"width: 382px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/1.bp.blogspot.com\/-3pgdA0Upt54\/VkJ1N8GIXZI\/AAAAAAAAAVo\/tuzJItLmPdE\/s1600\/CARCEL.jpg\" alt=\"\" width=\"382\" height=\"273\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Antzezleek daborduko utzi dute estatuaren ostatua<\/figcaption><\/figure>\n<p>Bada, gauza bera gertatzen da gaur egun indarrean dirauen <strong>Zigor Kodea<\/strong>ren 578. artikuluarekin. Artikulu hori aldatu zen, Jos\u00e9 Mar\u00eda Aznar espainiar gobernuan zegoela 2000ko abenduaren 23an, terrorismoaren laudatzea zigortzeko. Hurrengo aldaketa 2015eko martxoaren 31n egin zen Mariano Rajoy gobernuan zegoela, eta eskuzapiari beste bihurritu bat eman. Non ziren 2000. urtean gaur egun lege hori ez betetzen eskatzen dutenetako batzuk? PSOEk orduan baiezko botoa eman zuen. A! Ahaztu egin zait: orduan ETA indarrean zegoen.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jo\u00f1o!, esan nuen neure artean, telebistari begira nengoela eta \u201cGORA ALKA-ETA\u201d ikusi nuenean txotxongiloen kaleko agertoki baten. Eta baniharduen neure artean esaten: zelako kaltea egin dion Espainiako Erresumari Werten LOMCEk bere bizitza laburrean; daborduko gazteek ez dakite idazten \u2018alcayata\u2019 ere, eta euskara eta gaztelania elkarrekin nahastu. Ene bada! Halako baten, telebistak bere kasa kanala aldatu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2016\/02\/24\/titirietarrak\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Titirietarrak<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[81791],"class_list":["post-48","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-alka-eta-mayer-titeres"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=48"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":49,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48\/revisions\/49"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=48"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=48"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=48"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}