{"id":54,"date":"2016-04-11T23:16:15","date_gmt":"2016-04-11T21:16:15","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/iruntzitara\/?p=54"},"modified":"2016-04-11T23:16:15","modified_gmt":"2016-04-11T21:16:15","slug":"idomenian-elemenia-eutsi-musulmanei-edo-greziar-mugazain-baten-gogoeta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2016\/04\/11\/idomenian-elemenia-eutsi-musulmanei-edo-greziar-mugazain-baten-gogoeta\/","title":{"rendered":"Idomenian elemenia: eutsi musulmanei edo greziar mugazain baten gogoeta"},"content":{"rendered":"<figure style=\"width: 410px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/v.uecdn.es\/index.php\/extwidget\/thumbnailUE\/asset_id\/0_fcmbbo48\" alt=\"\" width=\"410\" height=\"241\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Siriar erbestetuak Idomenian.<\/figcaption><\/figure>\n<p>\u00abGrezia eta Mazedoniaren artean nago. Laster beteko dira 563 urte (maiatzaren 29an), Konstantinopla Mehmet II.a errege otomandarrak kendu zigunetik.<\/p>\n<p>\u00bbOrdutik eta XIX. gizaldiaren hirugarren hamarkadara gure kristautasuna zapaltzen izan zuten turkiar musulmanek.<\/p>\n<p>\u00bbMusulmanen esklaboak izan ziren gure asaba eta arbasoak. Eta kristauok musulmanen mendean bizi behar izan genuen.<\/p>\n<p>\u00bbGutako askori sinesmena aldatu eragin zieten, eta musulman bihurtu ziren haiek otomandarrak bezalakoak ziren, eta hainbatetan okerragoak.<\/p>\n<p>\u00bbJaungoikoari esker, gure asaba eta arbasoetako askok jadetsi zuten geure sinesmenari (benetako bakarrari) eustea. Horiei esker gara gaur egun kristauak.<\/p>\n<figure style=\"width: 488px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/-N8LnMOIZD9o\/Ul4fXpOTZtI\/AAAAAAAABzk\/MVOyVBzNOb4\/s1600\/constantinopla+history-peru.blogspot.com.png\" alt=\"\" width=\"488\" height=\"211\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Bizantzio.<\/figcaption><\/figure>\n<p>\u00bbXV. gizaldian otomandarrek armen indarrez kendu ziguten gure hiri sakratua, eta gure eliza santua meskita bihurtu. Elemenia bat jenderen gudarosteak eta Sartalde kristauaren arduragabekeriak ekarri zuten Sortaldeko Erromatar Inperioaren ausiabartza.<\/p>\n<p>\u00bbKonstantino XI.a Paleologoari moztu zioten otomandarrek\u00a0lepoa, jenizaroen indarraz, hau da, musulman bihurturiko kristau ohi bortitzenen indarraz. Nik ez dut nahi gure seme-alabak izan daitezen gure zibilizazioaren akabatzaileak.<\/p>\n<p>\u00bbEgun, musulmanak orduan legez ere elemeniaka ageri dira gure ateetara. Horregatik nago hemen: orain dela ia 563 urte jazo zena berriro gerta ez dadin. Oraingo honetan Sartaldeko Europak ezin izan du ez ikusiarena egin, haren bihotzaren barrenean jo dutelako musulmanek.<\/p>\n<p>\u00bbKristauok akabatu nahi gaituzte berriz ere. Gure seme-alabak salbatzea nire esku dago. Eta edozer egiteko prest nago.<\/p>\n<p>\u00bbGas negar-eragilea erabili behar badut, erabiliko dut, musulmanek euren seme-alabak lehenengo lerroan ipintzen badituzte ere.<\/p>\n<p>\u00bbOraingoan, gure seme-alabek ez dute besarkatuko islama. Ez dira gaurko jenizaroak izango, ez eta bihar-etzikoak ere.<\/p>\n<p>\u00bbOngikeriak ez gaitu salbatuko lurreko infernutik. Armak ditut eskuan eta erabiliko ditut. Nire seme-alabak gogoan beti.<\/p>\n<figure style=\"width: 404px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/ep00.epimg.net\/internacional\/imagenes\/2016\/03\/27\/actualidad\/1459082500_124374_1459082774_noticia_normal.jpg\" alt=\"\" width=\"404\" height=\"268\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Greziar poliziak siriar erbestetuei eusten.<\/figcaption><\/figure>\n<p>\u00bbBanoa mugara. Goizeko txanda daukat. Atzo telebistan azaldu nintzen kolpeak ematen muga igarotzen ahalegindu zirenei. Ez, ez dira igaroko ni nagoen bitartean. Oraingoan ez. Neure kristautasunak eta neure sendiak eskatzen didate. Eta gaur atzo bezain gartsu jardungo dut, musulmanak Sartaldeko zibilizaziotik kanpo uzteko.<\/p>\n<p>\u00bbBanoa, Sofia maitea, gaur zure senarrak, atzo legez, ahaleginak eta bost egingo ditu zugana bihurtzeko; banoa, Kirsten eta Krischnan \u00a0bihotzekook, zuen aitak azken tantaraino\u00a0isuriko\u00a0du odola, zuen etorkizuna bermatzeko.<\/p>\n<p>\u00bbGero arte, nire kuttunok.\u00bb<\/p>\n<p><strong>(Leonidas greziar mugazainaren gogoetak, mugara lanera doan bitartean)<\/strong><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abGrezia eta Mazedoniaren artean nago. Laster beteko dira 563 urte (maiatzaren 29an), Konstantinopla Mehmet II.a errege otomandarrak kendu zigunetik. \u00bbOrdutik eta XIX. gizaldiaren hirugarren hamarkadara gure kristautasuna zapaltzen izan zuten turkiar musulmanek. \u00bbMusulmanen esklaboak izan ziren gure asaba eta arbasoak. Eta kristauok musulmanen mendean bizi behar izan genuen. \u00bbGutako askori sinesmena aldatu eragin zieten, eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2016\/04\/11\/idomenian-elemenia-eutsi-musulmanei-edo-greziar-mugazain-baten-gogoeta\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Idomenian elemenia: eutsi musulmanei edo greziar mugazain baten gogoeta<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[87448,15866,88628],"class_list":["post-54","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-idomeni","tag-islam","tag-kristau"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=54"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":55,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54\/revisions\/55"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}