{"id":68,"date":"2016-07-09T11:25:42","date_gmt":"2016-07-09T09:25:42","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/iruntzitara\/?p=68"},"modified":"2016-07-09T11:25:42","modified_gmt":"2016-07-09T09:25:42","slug":"britainiarra-izan-nahiko-nuke","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2016\/07\/09\/britainiarra-izan-nahiko-nuke\/","title":{"rendered":"Britainiarra izan nahiko nuke"},"content":{"rendered":"<p>Denboratxoa igaroa da britainiarrek Europar Batasunetik urtetea erabaki zutenetik. Denetariko iritziak entzun ditugu, gehienak arranguratzeko erabakiagatik. Niri dagokidanez, gogoeta hau egin nahiko nuke.<\/p>\n<figure style=\"width: 399px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/www.chacosintesis.com.ar\/media\/k2\/items\/cache\/0dda56e99fbdb6193a7250d46ce8c033_XL.jpg\" alt=\"\" width=\"399\" height=\"266\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">BREXITen aldekoak<\/figcaption><\/figure>\n<p>Lehenengo eta behin, <strong>herri burujabe batek hartutako erabakia da<\/strong>; halandaze, eskubide eta legitimitate osoz jokatu du britainiar herriak.<\/p>\n<p>Bigarrenez, britainiar herriak bere <strong>burujabetasuna<\/strong> erabili du, orain urte batzuk erabili zuen moduan, beste taxu bateko erabakia hartzeko. Eta <strong>oinarria bat bera<\/strong> da: bai Europar Batasunera sartzeko, bai Europar Batasunetik urteteko.<\/p>\n<figure style=\"width: 368px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/previews.123rf.com\/images\/gatordawg\/gatordawg1108\/gatordawg110800011\/10412133-Una-ilustraci-n-de-estilo-grunge-viejo-sucio-y-manchados-de-la-bandera-de-Gran-Breta-a-la-Union-Jack-Foto-de-archivo.jpg\" alt=\"\" width=\"368\" height=\"230\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Union Jack<\/figcaption><\/figure>\n<p>Hirugarrenez, eta aurrekoaren ondorioz, britainiar herriak Europar Batasunera sartzeko erabakia hartu zuenean, berak <strong>ez zuen bere burujabetasuna inoren eskuan laga,<\/strong> ez zion inori eman, ezpada berari doazkion interesak beste batzuekin batera kudeatzea onartu zuen. Betiere, erabaki horrek ez zuen sekula baldintzatu britainiarren burujabetasuna, ez eta etorkizunean baldintzatuko ere.<\/p>\n<figure style=\"width: 210px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"https:\/\/upload.wikimedia.org\/wikipedia\/commons\/thumb\/3\/38\/Flags_of_the_United_Kingdom.PNG\/300px-Flags_of_the_United_Kingdom.PNG\" alt=\"\" width=\"210\" height=\"269\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Britainia Handiko herriak eta euren ikurrinak<\/figcaption><\/figure>\n<p>Laugarrenez, Britainia Handiaren barrura begira, erabakitzeko eskubidea hura osatzen duten herrietan datza, hau da,\u00a0herri horietako bakoitza <strong>subjektu politiko bakarra<\/strong> da.\u00a0Britainia Handitik kanpora begira, berriz, herri horiei guztiei doazkien erabakiak batera hartzeko, subjektu politiko bakarra eratzen dute: berriro agertzen zaigu burujabetasunaren kontzeptu dinamiko eta erabat demokratikoa.<\/p>\n<p>Britainia Handiko nazioak<\/p>\n<p>Bosgarrenez, britainiarrek <strong>estatu-mailako aitzindariak dituzte<\/strong>. Errepara diezaiogun David Cameroni.<\/p>\n<p>Eskoziak bere burujabetasuna erabiltzeko galdatu zionean, onartu egin zuen. Erreferenduma antolatu zuen, berak kanpaina egin zuen Eskoziak Britainia Handian irauteko, betiere lehendaurrez esanda emaitza izango zena izango zela, horixe beteko zela.<\/p>\n<figure style=\"width: 344px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/www.republica.com\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/cameron-3.jpg\" alt=\"\" width=\"344\" height=\"193\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">David Cameron bere dimisioa ematen ari dela. Haren ondoan emaztea, Samantha Gwendoline Cameron (Sheffield jaioa)<\/figcaption><\/figure>\n<p>Oraingoan ere, <strong>David Cameronek<\/strong> erreferendumerako deialdia egin du britainiar herriaren baitan nabaria zen nahiari erantzuna emateko. Eta berak oraingoan ere bai kanpaina egin du, Britainia Handia Europar Batasunaren barruan irautearen alde; oraingoan, ostera, Europar Batasunetik urtetearen aldekoak izan dira garaileak, eta berak, ezeri itxaron barik, <strong>dimisioa eman du<\/strong>, berak uste duelako bera ez dela Britainia Handiak garai berri honetarako behar duen aitzindaria.<\/p>\n<p><strong>Ikasbidea<\/strong>: <em>estatu indartsu bat ez da ezeren beldur; hezurmamitu barik dagoen estatu bat, ostera, beldurrak airean dabil edozein erabakiren aurrean, eta estatu horren aitzindariak, oro har, edu berekoak dira<\/em>.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Denboratxoa igaroa da britainiarrek Europar Batasunetik urtetea erabaki zutenetik. Denetariko iritziak entzun ditugu, gehienak arranguratzeko erabakiagatik. Niri dagokidanez, gogoeta hau egin nahiko nuke. Lehenengo eta behin, herri burujabe batek hartutako erabakia da; halandaze, eskubide eta legitimitate osoz jokatu du britainiar herriak. Bigarrenez, britainiar herriak bere burujabetasuna erabili du, orain urte batzuk erabili zuen moduan, beste &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2016\/07\/09\/britainiarra-izan-nahiko-nuke\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Britainiarra izan nahiko nuke<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[88635],"class_list":["post-68","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-david-cameron-burujabetasuna-brexit"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":69,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68\/revisions\/69"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}