{"id":95,"date":"2017-08-11T13:16:12","date_gmt":"2017-08-11T11:16:12","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.deia.com\/iruntzitara\/?p=95"},"modified":"2017-08-11T13:16:12","modified_gmt":"2017-08-11T11:16:12","slug":"ernai-edo-xenofoboa-da-edo-ergel-gaizto-ekintzailea-edo-dena-batera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2017\/08\/11\/ernai-edo-xenofoboa-da-edo-ergel-gaizto-ekintzailea-edo-dena-batera\/","title":{"rendered":"Ernai edo xenofoboa da edo ergel gaizto ekintzailea edo dena batera"},"content":{"rendered":"<p>Aurten, sugarra legez, bolo-bolo dabil Euzkadiko bazterretan turismoaren aurkako kanpaina zentzugabea. Bai, zentzugabea, hori bultzatzen dihardutenen buruaren aurka ere doalako. Kanpaina horren sustatzailea Ernai da. Ernairi, sortu zenean, EPPK-k, Sortuk eta LABek eman zioten ongi etorria. Bejondeiela!<\/p>\n<figure style=\"width: 913px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium\" src=\"http:\/\/www.vitoria-gasteiz.org\/wb021\/http\/img\/gestor\/74\/14\/gi_37414.png\" width=\"913\" height=\"199\" \/><figcaption class=\"wp-caption-text\">Gasteizko 2017ko jaiak<\/figcaption><\/figure>\n<p>Izan ere, Lizarrako sortze-agiriaren amaieran esan zutenez, \u00ab<strong>Iritsi zaigu unea! Orain herri eta auzoetara! Piztia piztu da, ekin!!!\u00bb. <\/strong>Harrigarria da, baina Ernaik bere buruari <em>piztia<\/em> deritzo. Eta horren arabera dihardute bazterrak nahastatzen,<strong> etxekalte<\/strong> legez ari dira; izan ere, etxekaltea da bere jokaerarekin bere etxearen hondamendia ekartzen duena.<\/p>\n<p>Ernai <strong>xenofoboa<\/strong> da, zeren xenofoboa baita pertsonez, taldeez eta kidekoez mintzatuz, xenofobia duena, eta xenofobia atzerritarren eta atzerriko gauzen kontrako joera edo gorrotoa baita. Aurtengo turisten aurkako kanpaina horren ispilu gardena da.<\/p>\n<p>Ernai <strong>ergela<\/strong> da, zeren ergela baita zentzu edo adimen txikikoa, zentzugabeki mintzatzen edo aritzen dena. Uda honetan Ernaik darakuskigun ekintza zeroko adimenetik hurrean dago, zeren kanpotarren bisitekin bizimodua ateratzen duten euskal herritarren aurka baitihardu.<\/p>\n<p>Ernai <strong>gaiztoa<\/strong> da, zeren gaiztoa baita zintzotasunik edo ontasunik ez duena. Ernaik aurten darabilen jarrera ez da norbanako on batena, kaltea egiten baitio bere jarduerarekin pertsona askori, batez ere berak ahoz defenditzen bide duen herritar askori. Baina garbi dago Ernai <em>piztia<\/em> dela, berak esan zuenez, eta garbi dago piztiak ez duela ezein asmo onik.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium\" src=\"http:\/\/www.sanfermin.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/encierro12.jpg\" width=\"1200\" height=\"800\" \/>2017ko San Ferminetako entzierro bat<\/p>\n<p>Ernai <strong>ekintzailea<\/strong> da, zeren ekintzailea baita negozio edo lan berriei ekiteko eta lotzeko gaitasuna duena. Ernaik berak Lizarrako sorrera-batzar hartan aitortu (?) edo adierazi zuenez, ekin behar dio Euzkadiko auzo eta herrietan. Bide batez esanda, Ernai ekintzailea beste arlo batzuetan izango balitz, askozaz hobeto denontzat, adibidez, euskara hobeto landuko balu; izan ere, honelaxe dio bere aldarrietako baten: <strong>\u00ab<\/strong><strong>Gora Euskal Herria sozialista eta feminista<\/strong><strong>!\u00bb.<\/strong> DBHOko edozein ikaslek badaki jakin <em>Herria<\/em>ren <em>\u2013a<\/em> horrek ez duela lekurik. Hala eta guztiz ere, txarto bideratuta dauden ekintzaileen ale ugari ditugu historian zehar.<\/p>\n<p>Bada, Ernai <strong>ergel gaizto ekintzailea <\/strong>da. Hiru nolakokeriak bateratzen ditu, eta horixe da gerta daitekeen nahasturarik okerrena, zeren ergelak ez baitu pentsatzen zein ondorio ekar dezakeen berak burutu nahi duenak, zeren gaiztoak mina eman nahi baitu, eta zeren ekintzaileak ez baitaki geldi egoten. Lehertzeko moduko nahastea.<\/p>\n<p><em><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium\" src=\"http:\/\/www.fetes.bayonne.fr\/typo3temp\/pics\/34c0444027.jpg\" width=\"2048\" height=\"1364\" \/>Baionako 2017ko bestakErnai Indiana Jonesen urratsen atzetik<\/em><\/p>\n<p>Ernaik ez du San Ferminetan abiarazi Donostiako kaleetan abiatu duen kanpaina. Zergatik? Iru\u00f1ea ez ote da Euskal Herria? Ala arrazoia beste hau da: Iru\u00f1eko alkatea ezker abertzaleko ordezkari bat izatea? Ez dago jende-pilatzerik San Ferminetan? Nik esango nuke Euzkadiko zazpi lurraldeetako hiriburuetako jaietan gertatzen den gizaldrarik handiena han batzen dela. Baliteke, Ernaik, Trumpen prentsa-arduradunek legez, kontakizun alternatiboa eraikitzea, egia gorabehera. Bada, Ernaik ikusmen galduaren bila jardun beharko luke (inoiz ikusmenik izan badu).<\/p>\n<p>Donostia 2016an Kulturaren Europako Hiriburua izan zen. Nor zen alkatea orduan? Ez ote genuen geure burua euskalduntzat eta euskaltzaletzat daukagun guztiok Donostiaren alde egin donostiarrentzat ona zena besteontzat ere ona zela sinisten genuelako? Ez ote genuen guztiok haren alde egin Euzkadiren ikurra munduan Donostia zelako? Eta <strong>garrantzitsuena dena: ez ote genuen guztiok (Donostiako orduko alkateak ere bai) geure euskal gizartea munduaren aurrean jarri nahi izan?<\/strong> Zergatik aldaketa hau? Bada, Ernaik jardun beharko luke ospe onaren galduaren bila.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium\" src=\"http:\/\/blog.ticketea.com\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/Aste_Nagusia_Donostia_2017.jpg\" width=\"1000\" height=\"600\" \/>Donostiako 2017ko jai-egitaraua<\/p>\n<p>Indiana Jonesen moduan, Ernaik ere bere zuztarren bila jardun beharko luke. Euskal Herria herri abegitsua izan da beti. Zer esan dezakete Ameriketako herrialdeetan gizaldietan zehar euskaldunak hartu dituztenek, horrelako kanpainak ikusten dituztenean?<\/p>\n<p>Indiana Jonesen moduan, gomuta galdura bila jardun beharko luke Ernaik. Eman dezake Ernaik ziurtagiri bat, Ernaiko kideetarik inor ere ez dela bere herritik irten, beste leku batzuetan gizaldraren kide izateko? Burugabekeria galanta!<\/p>\n<p>Donostian kale-trenarekin egindako ekitaldi barregarri-negargarrian, sua erabili dute hango antzezleek(?). Hauek ez ote dira erraustegiaren aurka ibiliko, ezta? Ernaik koherentzia galduaren bila jardun beharko luke (inoiz koherentziarik izan badu).<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium\" src=\"http:\/\/blog.ticketea.com\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/BILBAO-2.jpg\" width=\"963\" height=\"450\" \/>Azkena baina ez nolanahikoena: Ernairen kanpainaren sustatzaileek diotena etorkinei aplikatu behar zaiela ulertu behar dugu, ezta? Ala, ergel hutsak direnez, ez ote dute ondorio hori gogoan hartu? Indiana Jonesen moduan, ganora galduaren bila jardun beharko luke Ernaik (inoiz ganorarik izan badu).<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurten, sugarra legez, bolo-bolo dabil Euzkadiko bazterretan turismoaren aurkako kanpaina zentzugabea. Bai, zentzugabea, hori bultzatzen dihardutenen buruaren aurka ere doalako. Kanpaina horren sustatzailea Ernai da. Ernairi, sortu zenean, EPPK-k, Sortuk eta LABek eman zioten ongi etorria. Bejondeiela! Izan ere, Lizarrako sortze-agiriaren amaieran esan zutenez, \u00abIritsi zaigu unea! Orain herri eta auzoetara! Piztia piztu da, ekin!!!\u00bb. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/2017\/08\/11\/ernai-edo-xenofoboa-da-edo-ergel-gaizto-ekintzailea-edo-dena-batera\/\" class=\"more-link\">Sigue leyendo <span class=\"screen-reader-text\">Ernai edo xenofoboa da edo ergel gaizto ekintzailea edo dena batera<\/span><\/a><!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1544],"tags":[88651],"class_list":["post-95","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria","tag-ernai-xenofoboa-ergela-gaiztoa-ekintzailea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/95","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=95"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/95\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":96,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/95\/revisions\/96"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=95"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=95"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deia.eus\/iruntzitara\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=95"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}