Urolatik bizikletaz

Egun zoragarriak nere betiko lagunekin. Munduko mendiak alde batera itzi ditugu eta gure Herrian ditugun bazter eta txoko ederrenetan gelditu gara.

Gipuzkoa, herrialde paregabea. Felix, Tatxen,Txema eta Txus, lagun apartekoak.

Azpeitian

Urolako ibaia igoko dugu, orain dela urte batzuk trena egiten zuen bidetik. Azpeitiatik Legazpira.

Azpeitiatik irteten, gure lehenengo geltokia Loiolako santutegia da.

Txema Begoñak ateratako argazkia

Loiolatik Azkoitiara.

Azkoitiko geltoki zaharra

Azkoitiatik Urretxu eta Zumarragara.

Urola ertzean errota zaharrak

Aldapa gora , giro polita.

Txus eta Tatxen .

Antzineko obra neketsuak zeharkatzen ditugu.

Eguraldiaren Jaungoikoa ondo portatzen da gurekin. Urretxu eta Zumarraga atzean izten ditugu eta Legazpira heltzen gara.

Sorpresa izugarria !Legazpin Santikutzak dira. Jai giroa dago.

Hamaiketakoa eta garagardotxo bat gorputza hidratatzeko

Buelta Azpeitiara, baina Azkoitiako kafea probatuta.

Azkoitian

Hemendik gure laguna den Jon Uragaren Aterpera joaten gara, Astitz herrira, Nafarroara. Bihar berriro ere bizikleta hartuko dugu.

Datu teknikoak:

Azpeitiatik Legazpira 22,5 kilometro.

Desnibela: 300 metro

Leku interesgarriak:

Azpeitian Burdinbidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia.

Azkoitian Jorge Oteizaren frontoiak

Urretxun Aikur museoa.

Zumarragan Miguel Lopez de Legazpiren etxea.

Legazpin Mirandolako Burdin Museoa.

Un comentario en «Urolatik bizikletaz»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *