Alex Txikon eta Amurrioko Araba Euskaraz

Urtarrilak 16

Lemoa, goizeko 9;30.

Goizeko bederatzi eta erdiak dira eta esan bezala Alex badago nire zain. Beti bezala lanpetuta dabil baina horrek bere familia ezagutzeko aukera paregabea ematen dit. Bere amak kafetxo bat eskeintzen dit Alexi Layla Peakeko petateak gora igotzen laguntzen diodan bitartean.

«¡Este chico siempre corriendo!  ¿Zigor, quieres un cafe?» Alexen arreba ere bertan daga, bere nebaren azalpenak jasotzen, espediziora eramango duen plumaseko buzoarenak hain zuzen ere.

Mendineta, goizeko 10:00

Goizeko hamarretarako bageunden nire Mendinetan (furgonetan) poster batzuekin. Autoan, Alexen telefonoari kea dario: Elkarrizketak, espedizioaren azken prestakuntzak, lagunen deiak,…

 

Alexekin nere Mendinetan

 

Amurrio, Aresketa Ikastola, goizeko 10:30

Alexek Aresketa Ikastola bisitatzen du. Irakasleekin elkarrizketa txiki bat, argazkiak,…

 

Alex Amurrioko Aresketa Ikastolan

Amurrio, Frontoi Taberna, goizeko 11:00

Telefonoa ia ia erreta baina oraindik Imanolek prestatutako kafetxo bat edateko denbora daukagu.

 

Amurrio, Katekesi aretoa, goizeko  11:10

Azkenean heldu gara.

110 gazte, 13 urtetik 16ra .Proiekzio bi eta Alexen azalpenak. Araba Euskarazen Kamiseta eta bufa Layla Peakera eramateko.

Bukatzerakoan elkarrizketak eta bideo grabaketa , hortik  Radio Llodiora.

Gero berarekin Bilbora… Neu ostiralean Pirineotara, Alex ordea Pakistanera, Karakorum  mendilerrora Layla Peak mendira eskalatzera.

 

*Deia egunkarian agertutako artikulua irakurtzeko sakatu[Enlace roto.] eta [Enlace roto.]

*Radio Llodiok Alexi egindako elkarrizketa entzuteko sakatu hemen

*Aiaraldea egindako  bideoa  ikusteko sakatu hemen

*Diario Noticias de Alava-n agertutako artikulua  irakurtzeko sakatu [Enlace roto.]

SORTE ON LAYLA PEAKen ALEX ETA ESKERRIK ASKO!!!

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *