Zeraia mendilerroko gailurrik famatuena Kurtzebarrikoa da 1.113 metroekin. Altuena ordea, Elorretako Haitzak 1.146 metroekin dugu.
Hemendik, panoramika ederrak ditugu, Debako arana, Urkulluko urtegia, Azatza, Mendiola,…
Gailur honetan, bere izena esaten duen bezela, 1.928. urtean eraikitako gurutze bat dago eta bertan hau irakurri dezakegu:
«Kurutze berri, Kurutze ona
zabaldu izu gure errian pakea
eta zoriona»
1928.eko irailak
Aretxabaletatik, Mendiola Eskoriatzaren auzo txikitatik igoten da.
Orain hemen ikusi dezakezue, nere lagun eta Tologorri Parapente Taldeko kidea den Jon larrañagak bertan egin zuen hegalaldi polita.