Irakurtzen jakiteaz

Joan den astean DEIAn berriaren izenburua irakurri eta bekei buruzkoa zela pentsatu nuen hasiera batean: Yalen eta Columbian dohan ikasi (jatorrizkoan, “[Enlace roto.]“) Zerbait irakurri eta nork bere ezagutzekin alderatuta, hipotesiak egiten hastea, beraz. Baina oker nengoen; hala, bigarren mailara jaitsi eta MOOCak aipatzen ziren.

FireShot Screen Capture #001 - 'Estudiar en Yale o Columbia es gratis_ Deia_ Noticias de Bizkaia__' - www_deia_com_2014_07_23_sociedad_euskadi_estudiar-en-yale-o-columbia-es-gratisArtikulua osorik irakurrita, susmoa dut kazetariak ez duela MOOC batean izenik eman eta parte hartu. Are, ez dakit Sarearen bidez prestakuntza eraturen batean parte hartu duen (sofatik ikastetik haratago doana behintzat) edota Sarea eta ikastea nola ulertzen dituen –hala ere, pista argia ematen digu bukaeran, aipatzen dituen webguneak kontuan hartuta–. Ez du aipatzen Sareko loturen garrantziaz arituko edota NIA (norbere ikaskuntz-alorra edo PLEa ingelesez) eraikitzearen garrantziaz. Azken finean, zintzilikaturik aurki daitezkeen edukiak arlo bat baino ez dira, nire ustez.

Ondorio gisa, eta berri hori adibide argia dugu, Sarean dagoena irakurtzen jakitea ezinbesteko gaitasuna dugu, alegia, inoiz aipatu dizudan literazitatea (eta literazitate kritikoa). Eta ez da nahikoa tradizioz irakurtzen jakiteteaz eta alfabetatzeaz ulertu dena.

Daniel Cassany: “Sustraietatik zerura”

Gaur ez natorkizu nire liburuaz hitz egitera… baina ia-ia. Beste bide batzuetatik esan dizudala jakin badakit, baina pozik nagoela ezin izkutatu edo ukatu.

Lehenengo aldia beti berezia dela esan ohi da, eta kasu honetan bi “lehenengo aldi” daukagu: Daniel Cassanyren lehendabiziko liburua euskaraz, nire aurreneko liburua editore gisa.

DSC_0001Sustraietatik zerura” du izenburu HABEk argitaratzen duen Itzulpen Sailaren 53. zenbaki honek. Izenburu hori Mallorcako ereserki ofizialeko lerro batetik dator; izan ere, egileak dioenez, “zuhaitza zenbat eta barnerago sustraiak, gorago“. Eta hala,

sustraiak ezagutuz -eta onartuz eta maitatuz-  bihurtzen gara handiago, ulerberago, koherenteago, zoriontsuago, helduago.

Iturri desberdinetako ahotsak eta testuak bildu ditu Cassanyk; bestela esanda, bere idazlan hautatu batzuk jaso dira, hemen ezezagunak, lortzeko zailak izateagatik –atzerrian edo aldizkari espezializatu eskuragaitzetan argitaratuak– edo oraindik argitaratugabeak izateagatik. Hitzaurreaz gain, beste zazpi atal daude:

  1. Hitzaurrea.
  2. Egungo praktika letratuak.
  3. Pantailetatik esanahira.
  4. Ardoa eta botilak, irakurketa eta liburuekin.
  5. Irakurketa-klase on bat.
  6. Nola lortu idazketak guri men egitea?
  7. Zer da, gaur egun, ondo hitz egitea?
  8. Escuela-ko zutabeak (2008tik 2011ra Escuela aldizkarian ateratakoen aukeraketa)

Guztien artean nolabaiteko batasuna dagoen arren, atalka irakurtzeko ere aproposa da lana.

Aurkezpen-saioak antolatu dira, Bilbon eta Donostian, eta bihar arte, azaroaren 6a arte, bertara joateko izen-ematea zabalik duzu. Bestela ere, beti duzu liburua lortu eta irakurketaz gozatzeko aukera.