Azkenaldian lehendakariari egiteko zenbait galdera izan ditut bueltaka buruan.
Atzo Espainiako Erregea eta Lopez jauna hain pozik ikusita Barakaldoko BECen, bazela garaia esan nion neure buruari, erantzun batzuk beharrezko nituela. Eta ezin izan dut luzaroago itxaron.
1. Oharra: errealitatearekin zerikusirik badu ezerk, ez da idatzi honen autorearen erantzukizunpean geratuko.
2. Oharra: euskarazko itzulpena da hau, of course.
– Ugaitz: Egun on, lehendakari jauna.
– Patxi Lopez: Egunonbuenosdías
–U: Atzo oso umoretsu ikusi zintugun BECen, Saskibaloiko Errege Koparen finalean.
– PL (Perfil Lingüístico): Baaai. Konpainiak asko laguntzen du. Juancar oso tipo majoa da, kanpetxanoa bera, badakizue. Jendea txistuka hasi zenean zelako barreak bota genituen biok.
– U: Barreak?
– PL: Badakizu, Euskadin oraindik, jendea domestik… ui! Estooo… tira, normalizazioa heltzen ari dela, baina apurka-apurka. Gobernu honek asko dauka egiteko.
– U: Bai, horretaz ere galdetu nahi nizun. Gobernura heldu aurretik, askotan entzun izan dugu Eusko Jaurlaritzak herritarron benetako arazoei aurre egin behar ziela. Pasa den astean, oso urrun joan barik, armarrian dagoen Nafarroako kutxatila gorria kentzeaz eztabaidatu zen Legebiltzarrean. Arduratuta al dago gizartea horrekin?
– PL: Nafarroa oso polita da, eta hemen alboan dago. Batzuek euskaraz hitz egiten dute eta guzti. Armarriko kateak kendu genituen behin, baina Espainiako armarrian agertzen direnez… laukitxo gorriarekin nahiko, ezta?
– U: Lehendakari jauna, barkatu, baina ez didazu erantzunik eman. Hori al da jendearen arduren artean dagoen gaia?
– PL: Probando, probando… – bi hatz sartzen ditu ezkerreko belarrian – esto no va… a ver, probando. Sí, ahora. Bai, barkatu, esaten didate… estooo… USTE DUT, bai, hori, uste dut normalizazioa heltzen ari dela, eta helduko dela, eta gu urrats sendoak ematen ari gara. Lehenik eta behin horixe behar dugulako, normalak izan.
– U: Barkatu, baina ni normala naiz. Bueno, Marx Anaien filmak ditut gogoko, baina zertzelada lodietan, normala naiz.
– PL: Eeeeez! Zuk halakoa zarela uste duzu, adingabeak zarete oraindik, ez dakizue zer den onena zuentzat. Baina horretarako kendu diegu gobernua abertzaleei, benetako errealitatea zein den erakusteko: horiak eta gorriak zeinen ondo konbinatzen duten erakusteko, Txunda-txundaren melodiaz gozatzen irakasteko, hizkuntza unibertsalaren ontasunez janzteko…
– U: Bai, hizkuntzez ere galdetu nahi nizun. Zelan doaz zure euskara klaseak?
– PL: Bai, begira: I am Patxi Lopez, I am from Portugalete, but now, I live in Vitoria. Where are you from? Ondo, ezta?
– U: mmmm, bai, nahiko ondo. Probetxu handia aterako diozu urtean gastatu beharreko 37.000€ horiei.
– PL: Bai, oso ikasle ona izan naiz beti, ingeniaria naiz, eta hiruhilekoren baten ere aprobatu nuen baten bat. Eta tira, 37.000€ badakit huskeria dela, baina ikasketa-paketerik merkeena erosten saiatu nintzen, azken baten, ez dudalako asko behar izango behar den moduan ikasteko, lehendakaria naiz.
– U: Baina oso lanpetuta ibiliko zara. Karguak ez dizu bizitza pertsonalerako ia astirik utziko, ez?
– PL: Jo! Ba ez pentsa… orain gutxi Madrilen egon nintzen publizitate kanpaina bat aurkezten, eta zelako parranda!!! Kanapeak, txiki-txiki horietakoak, ardoa, txakolina… ufa!! – bi segundoko etenaldia atzamarrak ezkerreko belarrira eramanda – que no diga eso, ya, ¿que Zapatitos me va a echar la bronca? Bueno, vale. Barkatu, barkatu, kar, kar. Tira, uste dut gaizki gogoratzen dudala, lehendakari izan aurretiko jairen bat izango zen… Baina hori, esaten ari nintzaizuna, lehendakaritzak denbora eskerga kentzen dit, lan piloa, leku batetik bestera, erantzukizuna, estresa…
– U: Baina hori ez da hasieran esan didazuna.
– PL: Ba bukaeran esaten dizudana da, inportanteena, bertsoetan bezala, azken puntua. Ikusten al duzu zer ondo kontrolatzen dudan euskal kultura?
– U: Bai jauna. Bukatzeko, Enplegu Politika Aktiboen transferentziari buruzko berririk?
– PL: Zer da hori? Uste dut entzun egin dudala hortik, Rodolfitori galdetuko diot eta Iphone bidez abisatuko, ados? Jo! Zer modernoa naizen.
– U: Eskertzen dizut. Zerbait gehitu nahi despedida moduan?
– PL: Bai. “Koskojales, sabóreala”. Gure herrirako turismo kanpaina berria. Portugalete bisitatu. Nik-neuk proposatu diot alkateari, lotan nengoela bururatu zitzaidan. Ona, ezta?
– U: Ez dut inoiz halakorik entzun, bikaina. Eskerrik asko gurekin izateagatik.
– PL: Baita zuri ere. Rodolfo, que no me hables por el pinga cuando estoy hablando porque con dos cosas a la vez…
Eta hala doa gure primum inter pares, etorri den lekutik, ahopeka hitz eginez. Elkarrizketa interesgarria, zinez.
(Noizean behin, barre egitea ere behar-beharrezko dugulako)
Zelako aurpegia euki zuen atzo pitadarekin… Jajajaja
Anormala eta harro, betidanik, beti bezala.
Eskerrik asko bloga jarraitzeagatik. Eta aurrera beti
batzuetan, kasu honetan bezala, errealitatea eta fikzioaren arteko muga ezin da ondo ezberdindu jajaja
oso ona!
Hori nik ez dut esan, e? 🙂
Jarraitu bloga irakurtzen.