ETS enpresak egiten dituen lanak, Irekiaren arabera, hondaketa edo hondatze lanak dira. Hau da, gauzak oraindik eta okerrago jartzen dituzte.
Irekiak esandakoari jarraiki, ETSren lanak deskribatzeko hurrengo sinonimoak ere erabil litezke: narriadura edo andeatze lanak.
Ez du azalpen luzeagorik merezi, baina ondo pentsatu nahi izanez gero, ematen du testu horretan erabiltzeko hitzik egokiena hondEaketa dela, makinek edota langileek lurzorua zulatzea alegia.
Batetik bestera badago alderik, ezta?
Hizkuntza mespretxatzeak horrelakoak dakartza zoritxarrez (edo zorionez).
Bihar (asteazkenean) agertuko da post hau Deian, 4. orrialdean, Jose Ramon Belokiren blogarekin erakusteko nola euskara blogetan ere erabil dezakegun. Zorionak zure lanagatik.
Mila esker zuei