Ez dago modu egokiagorik mundiala datorrela adierazteko: mundiala datorkigu!!!
Ez txarto pentsatu, ez da euforia, ez da bizi-poza… mundiala datorkigu gainera: hilabeteko matraka komunikabideetan, futbola une oro, kolore gorri-beilegien eta Frantziako oilarraren goraipatze chauvinista, e.a.
Horrek guztiak hartzen du prentsa eta prentsa ez denaren arreta nagusia. Martitzetik letorkeen estralurtarren batek pentsa lezake poloetatik zapalduta dagoen gure planeta honetan, horixe daukagula gairik garrantzitsuena hurrengo egunotan, Football Planet edo Soccer Planet, globalizaziora makurtuz.
Krisi garaian gaude, eta gerrikoa/uhala estutzea dagokigula dioskuten bitartean, Espainia eta Frantziako selekzioek (edo Futbol Federazioek) dirua xahutzea dute xede.
Alde batetik, Espainiako jokalariek, mundiala irabaziko balute, 600.000€ jasoko lukete ordainsari, selekzio guztien artean saririk altuena. Federazioa ez da erakunde publikoa, baina bai, ordea, diru publikoarekin lagunduta dagoena. Moralak zer lezio eman behar al digu horretaz?
Bestetik, Frantziako Federazioan, oraindik eta nahasiago daukate giroa. Federazioak luxuzko parajea aukeratu du bere jokalariak instalatzeko, musika eta zine izarrek soilik zapaltzen duten horietakoa. Baina ez hori bakarrik, horrezaz gain, jokalarien neska-lagunak edo emazteak (antza futbolera oraindik ez da homosexualitatea heldu) ere gonbidatu dituzte paradisura.
Tartean, mundiala Hegoafrikan jokatzen da, eta jakin badakigu herrialde hura ez dela bizi-kalitatearen paradigma. Pobreziaz eta delinkuentziaz inguratuta, futbol izarrek gozamena eta luxuarekin esperimentatzen jarraituko dute.
Hori bai hori munduari adibidearekin predikatzea.
Let´s play!
Futbola, futbola da eta beti izango da beste planeta batekoa. Askori, lan postu bat izateak, beren tristuratik ateratzeko lagunduko lekieke, baina egia da ere beste askori, “tirita bat bezalaxe”, futbolak morala igotzen laguntzen diela (jeisten ere). Tristea? ba bai.
Beraz, hainbeste garenez futbola ikusten atsegin dugunak, ba badakigula dirua mugitzen duela, eta baita ere ez duela ulertze pobreziaz, ezta are gutxiago nola lortzen den diru mugimendu itzel hau. Hala ere krisi egoeretan hobe da bakoitzak bere arropak etxe barne biltzea.
Hala da Marmoka. Krisi garaian bederen, ez utzi “miseriak” agerian.
Hori bai, nire ustez futbola, elitean, zerbait berrikustea eskatzen ari da. Gatozen berriz ere lurrera, mesedez.
Eskerrik asko zure iruzkinagatik.